ostirala

Guardia Civil - Cara el Sol con la camisa blanca



 
Altsasuko gazteak espainiar tiraniaren biktimak direla frogatuta zegoen hastapenetik, eta berriki bertze bideo bat hedatu da hau guztia baieztatzen duena. Altsasuko 8ak libre egon behar dute berehala, ezin da inolaz ere onartu gazte hauek Madrilgo Audientzia Nazi-aren inkisidoreen atzaparretan uztea, baina ezin da toleratu, era berean, Iruñeko esbirro*-en esku uztea (ez ahantzi La Manada-rekin gertatu dena). Altsasuko 8ak libre nahi ditugu oraintxe, eta bidezkoena da gazte hauei kalte-ordain bat ematea, jasan dutenarengatik. Bistan da ez dagoela justiziarik erregimen kapitalista honetan.

"Insurrekzioa da eskubiderik sakratuena"


Pablo Hasel-en kontzertua.
Katalanek, artista errebeldeek, ateoek,... errepresio izugarria jasaten dute.
Giza- eta hiritarraren eskubideen deklarazioa (1793)

33. artikulua:  
Zapalkuntzari erresistentzia egitea gainerako Giza Eskubideen ondorioa da.

34. artikulua:
Gorputz sozialaren aurkako zapalkuntza existitzen da bere kidetako bakar bat zapaltzen denean. Kide bakoitza zapaltzen da gorputz soziala zapaltzen denean.

35. artikulua:
Gobernuak herriaren eskubideak bortxatzen dituenean, insurrekzioa da, herriarentzat eta herriaren parte ororentzat, eskubiderik sakratuena eta beharrik ezinbestekoena.

Lenin: Emakume langileei

“Proletalgoak ezin du erabateko garaipena lortu
emakumearen askatasun osoa erdietsi gabe.”
—Lenin

 

Lenin :
EMAKUME LANGILEEI

1920ko otsailaren 21a

B

urkideak, Moskuko sobiet-a hautatzeko egindako hauteskundeek frogatu dute Alderdi Komunistak langileriaren artean bere indarra sendotzen ari dela.

Beharrezkoa da emakume langileek gehiago parte hartzea hauteskudeetan. Botere sobietarra lehenbizikoa eta bakarra izan da mundu mailan emakumea gizonen menpe jartzen zuten lege burges zahar eta zitalak erabat abolitzen; lege hauek gizonezkoa egoera pribilegiatu batean jartzen zuten, ezkontza-eskubideei edo seme-alabei dagokionez, esate baterako. Botere sobietarrak, hau da, langileen botereak, lehenbizikoa eta bakarra izan da munduan errepublika burges guztietan —baita demokratikoenetan ere— dauden gizonaren aldeko pribilegioak deuseztatzen, pribilegio hauek jabetzarekin uztarturik daude, eta zuzenbide familiarrean diraute.

Lur-jabeak, kapitalistak eta merkatariak dauden tokian, ezin du gizonen eta emakumeen artean berdintasunik egon, ezta legearen aurrean ere.

Lur-jaberik, kapitalistarik eta merkataririk ez dagoen lekuan, langileen botereak —esplotatzaile horiek gabe—  bizitza berri bat eraikitzen duen lekuan, bada berdintasuna gizonaren eta emakumearen artean legearen aurrean.

Baina hau ez da aski.

Legearen aurreko berdintasuna ez da halabeharrez berdintasuna egintzetan.

Emakumezko langileen eta gizonezko langileen artean berdintasuna egotea lortu behar dugu, ez bakarrik legearen aurrean, baizik-eta egintzetan. Horretarako emakume langileak enpresa sozialen administrazioan eta Estatuaren administrazioan geroz eta gehiago parte hartzea behar dugu.

Administrazioan parte hartzean, emakumeek bizkor ikasiko dute, eta gizonen mailan jarriko dira.

Hauta itzazue emakume langile gehiago sobiet-erako, bai komunistak bai alderdiko kide ez direnak. Baldintza bakarra langile zintzoak izatea da, lana modu zentzudun eta ondratuan egiteko gai direnak, nahiz-eta alderdiko kide ez izan, hauta itzazue Moskuko sobiet-erako!

Emakume langile gehiago Moskuko sobiet-ean! Moskuko proletalgoak frogatu dezala beharrezkoa dena egiteko prest dela, eta behar den guzia egiten duela garaipena lortzeko borrokan, aspaldiko berdintasun ezaren aurkako borrokan, emakumearen umiliazio burges zaharraren aurka!

Proletalgoak ezin du erabateko garaipena lortu emakumearen askatasun osoa erdietsi gabe.

—N. Lenin

1920ko otsailaren 21a

Pravda, 40. alea, 1920ko otsailaren 22a.
Egunkariaren testuaren arabera argitaratua,
Akal argitaletxearen arabera.


 
Langileen iraultzaren eta emazteen askapenaren aldeko aldarri komunista Estatu Batuetan
Emakumeak guardia gorrian
Ezkontza bat Asia sobietarrean 1920ko hamarkadan (gibelean Marx eta Leninen erretratuak).

1917ko iraultza.
Ministro kapitalisten kontrako manifestazioa.

 
Embed from Getty Images

larunbata

Liga Trotskista: "Garaipena trenbideetako langileentzat! Behera estatutuaren deuseztatzea!"




Baiona (Lapurdi)
SNCFko langileen greba (2018)
Liga Komunista Internazionaleko iraultzaileek honako adierazpen hau zabaldu dute SNCFko langileen greba sostengatzeko:



Baiona
2018ko martxoa

TR/Productos Tubulares, borroka da bide bakarra


Lenin: Botere sobietarra Ukrainan


Kiev iraultza sobietarraren garaian.
Langileen Sobiet-aren diputatuen milizia.


Lenin :
BOTERE SOBIETARRA UKRAINAN
 


Kontutan hartuz tsarismoak eta klase esplotatzaileek ukrainar kultura (hizkuntza, hezkuntza, eta abar) zapaldu zutela mendetan zehar, Errusiar Alderdi Komunistaren Komite Zentralak alderdiaren kide guziei behar bat bezala inposatzen die ukrainar hizkuntzaren eta kulturaren garapen askearentzat oztopo diren gauza guziak desagertzen laguntzea. Mendetako zapalkuntzaren erruz populazioaren parte atzeratuenen artean joera nazionalistak sortu direnez, Errusiako Alderdi Komunistaren kideak  zuhurtasunik handienaz ibiliko dira joera horiei dagokionez, eta, hitz adiskidetsuekin, joera hauei aurre egin beharko diete Ukrainako eta Errusiako langileek dituzten interes komunak azalduz. Ukrainar lurraldean bizi diren Errusiako Alderdi Komunistaren kideek jende langileak erakunde sobietar guzietan ukraineraz ikasteko eta beraien ama-hizkuntzan hitz egiteko eskubidea praktikan jarri beharko dute; bitarteko guziekin aurre egin behar diete ukrainera bigarren maila batean utzi nahi duten errusifikazio asmoei, eta hizkuntza hori herri langilearen hezkuntza komunistaren tresna bilakatu behar dute. Berehala neurriak hartu beharko dira erakunde sobietar guzietako enplegatu kopuru nahiko bat ukraineraz mintzatzen dakiena bermatzeko, eta etorkizunean enplegatu guziek ukraineraz mintzatzen jakiteko.
Lenin: “Errusiako Alderdi Komunista boltxebikearen ebazpena Ukrainako botere sobietarraren inguruan” 

Alderdi Komunistaren Komite Zentrala; Izvestia-ren 8. alea.
1919ko abenduaren 2a.
Akal, obras completas-etik euskaratua.

asteazkena

Jo eta ke!


«

 Inperialismoaren-pean, borroka nazionala, altxamendu nazionala, banatze nazionala, erabat “egingarriak” dira eta praktikan gertatzen dira; eta are nabarmenagoak dira, izan ere, inperialismoak ez ditu kapitalismoaren garapena eta populazioaren joera demokratikoen hazkuntza frenatzen, aldiz, desira demokratikoen eta trust-en joera antidemokratikoaren arteko antagonismoa areagotzen ditu. »
Lenin (1916): (‘Una caricatura del marxismo y el “economismo imperialista”; 1916 [1924])

 


La lucha nacional, la insurrección nacional,
la separación nacional son completamente
“realizables” y se manifiestan en la práctica bajo el
imperialismo, y son aun más pronunciadas pues el imperialismo
no frena el desarrollo del capitalismo y el crecimiento de las tendencias
democráticas entre las masas de la población, sino que,
por el contrario, acentúa el antagonismo entre sus aspiraciones
democráticas y la tendencia antidemocrática de los trusts.

LENIN (‘Una caricatura del marxismo y el “economismo imperialista”; 1916 [1924])

asteartea

Lenin: Emakume langilearen nazioarteko eguna


N. Krupskaia boltxebikea

LENIN:
EMAKUME LANGILEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Pravda-n argitaratua 1920ko martxoaren 8an


K

apitalismoak berdintasun formala eta berdintasun ekonomiko eza —eta, beraz, soziala— konbinatzen ditu. Kapitalismoaren ezaugarri funtsezkoenetako bat da hori, eta berariaz ezkutatzen dute burgesiaren aldekoek, liberalek; demokrata burges-txikiek, ordea, ez dira hori ulertzera heltzen.
(…)

 

Baina kapitalismoa ezin da kontsekuentea izan ezta berdintasun formalarekiko (legearen aurreko berdintasuna, asearen eta gosetiaren arteko “berdintasuna”, jabearen eta desjabetuaren artekoa). Inkontsekuentzia horren adierazpen nabarienetako bat da emakumearen eta gizonaren arteko eskubide berdintasun eza. Ez da Estatu burgesik, ezta Estatu errepublikano eta demokratiko progresistena ere, eskubide berdintasun osoa eskaini duenik.

Errusiar Errepublika Sobietarrak, aldiz, berehala deuseztatu zituen salpuespenik gabe emakumearen eskubide berdintasun eza bermatzen zituzten aztarna legislatibo guztiak, eta istantean ziurtatu zion legearen aurreko berdintasun osoa.

Esan ohi da emakumearen egoera juridikoa dela hobekien islatzen duena maila kulturala. Aforismo hori egia biribil bat da. Eta ikuspuntu horretatik, proletalgoaren diktadurak bakarrik, Estatu sozialistak bakarrik, lortu zuen eta lortu du maila kulturalik gorena.

Emakume langilearen mugimenduari emandako bulkada berri, indartsu eta ezohikoa halabeharrez dago uztarturik, beraz, lehenbiziko Errepublika Sobietarraren sorrerarekin (eta bere finkatzearekin), eta honekin batera eta berarekin loturik, Internazional Komunistarekin.

Kapitalismoak zuzenean edo zeharka, guztiz edo partzialki, zapaltzen zuen jendeari buruz ari garenez, esan behar da erregimen sobietarrak eta soilik erregimen sobietarrak bermatzen duela demokrazia. Hau nabarmena da langileriari eta nekazari txiroei dagokionez. Nabarmena da emakumearen egoerari dagokionez.

Baina erregimen sobietarra klaseak abolitzearen aldeko azken borroka erabakigarria da, berdintasun ekonomiko eta sozialaren aldeko borroka bat da. Demokrazia, nahiz-eta kapitalismoak zapaltzen dituenen aldeko demokrazia izan, sexu zapaldua barne, ez da aski guretzat.

Emakume langileen mugimenduak planteatzen duen zeregin nagusia emakumearen berdintasun ekonomiko eta sozialaren aldeko borroka da, eta ez bakarrik berdintasun formalaren aldekoa. Funtsezkoena da emakumea lan sozial produktiboan txertatzea, “etxeko esklabotzatik” ateratzea,  sukaldearen eta haurren zaintzaren zama amaigabearen mendekotasun ergel eta umiliagarritik askatzea.

Borroka luze bat da, errotiko aldakuntza bat behar duena bai teknika sozialean bai ohituretan. Baina azkenean borroka horretan komunismoak erdietsiko du erabateko garaitza.

1920ko martxoaren 4a

Pravda, 1920ko martxoaren 8a

Lenin

Gazteleratik euskaratua (Akal, obras completas)

Mosku; proletalgoaren diktaduraren aldeko pankarta.