asteazkena

Leninen hitzak independentzia-eskubidearen defentsan


 
LENIN
INDEPENDENTZIA-ESKUBIDEAREN DEFENTSAN

 

Aipu guztiak Leninenak dira. Trotskistak.blogspotek euskaratu ditu gazteleratik, Una caricatura del marxismo y el “economismo imperialista” artikulutik, hain zuzen ere. Boltxebikeen buruzagiak 1916an idatzi zuen eta 1924an argitaratua izan zen lehenbiziko aldiz. Leninismoari buruzko informazio interesgarri gehiago hemen: http://www.spartacist.org/espanol/spe/40/hidra.html

 

«Gerra benetan nazional batean “sorterriaren defentsa” esaldia ez da engainu bat eta ez gaude bere aurka»

+

«Leninek eta Zinovievek idatzitako Sozialismoa eta gerra liburuxkan, gure Alderdiaren ebazpenen komentario edo azalpen popular bat egiten da. 5. orrialdean argi eta garbi esaten da sozialistentzat “sorterriaren defentsaren aldeko” gerrak, edo gerra “defentsiboak”, zilegiak, aurrerakoiak eta justuak direla, bakarrik “atzerritarren zapalkuntza suntsitzeko” zentzua baldin badu. Adibidez: Pertsia Errusiaren aurka, “eta abar”, eta honako hau erraten da: gerra justu eta defentsiboak izango lirateke, lehenengo erasoa nork egin kontutan hartu gabe; desiragarria izango zen edozein sozialistarentzat menpeko Estatu zapalduaren garaipena»

+

«Marxismoak honako analisia egiten du: gerraren “esentzia”, adibidez, atzerritarren zapalkuntza deuseztatzea baldin bada (bereziki ohikoa izan zena Europan 1789-1871 urteetan), orduan gerra hori aurrerakoia da menpeko nazio edo estatuentzat. Aldiz, gerraren “esentzia” kolonien banatze berri bat baldin bada, harrapakina banatzea, atzerriko herrialdeetan lapurtzea (1914-1916ko gerran* gertatzen den bezala), orduan sorterriaren defentsari buruzko edozein esaldi “herria guztiz engainatzea” du helburu»

(*): 1. Mundu Gerla inperialistaz ari da (trotskistak.blog)

+

«Potentzia inperialisten kontrako gerra bat, hots, herrialde zapalduena (koloniak, adibidez) potentzia zapaltzaileen aurkakoa, gerra benetan nazional bat da. Gaur egun ere gerta daiteke. “Sorterriaren defentsa” —nazio zapaldu batek zapaltzaile atzerritar baten aurka gudukatzen duenean— ez da engainu bat. Sozialistak ez dira “sorterriaren defentsaren” aurkari horrelako gerra batean.

Nazioen autodeterminazioak erabateko askapen nazionalaren eta erabateko independentziaren aldeko borroka erran nahi du, anexioen aurka egotea da, eta sozialistek ezin diote —sozialista izateari utzi gabe— borroka horri uko egin, edozein delarik bere forma, altxamendua edo gerra barne.»

Boltxebikeen buruzagiak
+

«Gerra politikaren jarraipena da. Ondorioz, demokraziaren aldeko borroka bat dagoenean, demokraziaren aldeko gerra bat gerta daiteke. Nazioen autodeterminazioa aldarrikapen demokratikoetako bat baino ez da, eta, printzipioz, ez du alderik bertze aldarrikapen demokratikoekiko. “Mundua menperatzea” da, labur esanda, politika inperialistaren esentzia, eta honen jarraipena gerra da. Gerra demokratiko batean “sorterriaren defentsa” ukatzea, hots, gerra horretan parte hartzeari uko egitea, marxismoarekin zerikusirik ez duen absurdo bat da. Gerra inperialista bati “sorterriaren defentsa” kontzeptua eranstea gerra hori edertzeko, hau da, gerra demokratiko gisa aurkezteko, langileak engainatzea eta burgesia atzerakoiarekin egotea da»

+

« Herria esnatzea bere ama-hizkuntzaren eta bere literaturaren erabateko erabilera erdiesteko (eta hau nahitaezkoa eta ezinbestekoa da kapitalismoaren erabateko garapenerako, azken nekazarien familiarengana hartu-eman ekonomikoa erabat heltzeko) oraindik gauzatu ez den zerbait da. “Sorterria” ez da oraindik kasu horietan, historikoki, letra hila. Kasu horietan, “aberriaren defentsa” oraindik demokraziaren defentsa, hizkuntza nazionalaren defentsa, libertate politikoaren defentsa izan daiteke nazio zapaltzaileen aurka, Erdi Aroaren aurka; baina ingelesek, frantsesek, alemanek eta italiarrek egungo gerran aberriaren defentsaz mintzo direnean gezurretan ari dira, zeren, benetan, defendatzen ari direna ez da beraien ama-hizkuntza, ezta garapen nazionalerako eskubidea, baizik-eta esklabista gisa dituzten eskubideak ari dira defendatzen, beraien koloniak, beraien finantza-kapitalismoaren “eragin-eremua”, eta abar. »

"Vaga general contra la repressió..."
+

«Funtsean akats bat da, akats antimarxista eta antizientifiko bat, “atzerri-politika” eta politika orokorra bereiztea, are gehiago atzerri-politika eta barne-politika elkarren artean kontrajartzea. Bai atzerri- bai barne-politikan, inperialismoak demokrazia bortxatzeko joera du, erreakziora jotzen du. Zentzu horretan, inperialismoak, zalantzarik gabe, demokrazia orokorra “errefusatzen” du, demokrazia osoa, eta ez soilik bere aldarrikapenetako bat —nazioen autodeterminazioa.

Demokrazia orokorra “ukatzen” duenez, inperialismoak ere demokrazia “ukatzen” du auzi nazionalean (nazioen autodeterminazioan, alegia): demokrazia bortxatu nahi du. Demokrazia gauzatzea —zentzu berean eta maila berdinean— zailagoa da inperialismoaren-pean (kapitalismo aurre-monopolistarekin alderatuz); era berean, zailagoa da errepublika bat ezartzea, milizia bat, herriak funtzionario publikoak hauteskunde bidez aukeratzea, eta abar. »

+

«Nazioen autotederminazioak independentzia politikoa erran nahi du. Inperialismoak independentzia hori bortxatzen saiatzen da anexio politikoak anexio ekonomikoa errazten duelako askotan, merkeagoa egiten duelako (errazagoa da funtzionarioak erostea, kontzesioak ziurtatzea, aldeko legedi bat ezartzea, eta abar), onuragarriagoa delako, ez da hain gogaikarria; era berean, inperialismoak demokrazia orokorra ordezkatzen saiatzen da oligarkiaren mesedetan. Baina, inperialismoaren-pean, autodeterminazioaren izaera ekonomiko lorrezinaz hitz egitea erabat absurdoa da.»

+

«Inperialismoaren-pean, borroka nazionala, altxamendu nazionala, banatze nazionala, erabat “egingarriak” dira eta praktikan gertatzen dira; eta are nabarmenagoak dira, izan ere, inperialismoak ez ditu kapitalismoaren garapena eta populazioaren joera demokratikoen hazkuntza frenatzen, aldiz, desira demokratikoen eta trust-en joera antidemokratikoaren arteko antagonismoa areagotzen ditu.»

+

«Berdina al da, arazo nazionalaren ikuspegitik, nazio zapaltzaileetako eta zapalduen arteko egoera erreala?

Ez, ez da berdin.»

+

« 2) Diferentzia, ikuspuntu politikotik,  nazio zapalduaren langileekin alderatuz gero, nazio zapaltzaileetako langileek bizitza politikoaren eremu askotan pribilegio egoera bat dutela da.

3) Diferentzia da , ikuspuntu ideologikotik, edo espiritualetik, nazio zapaltzaileetako langileei irakasten zaiela, bai eskolan bai bizitzan, nazio zapalduetako langileak erdeinatzen eta mespretxatzen.»

Liga Komunista Internazionalak Kataluniaren independentzia aldarrikatu du (iparraldean eta hegoaldean),
eta Guardia Zibila eta Polizia Nazionala alde egiteko eskatu du.
+

«Herrialde aurreratetako proletalgoak burgesia garaitzen eta bere saiakera kontrairaultzaileak errefusatzen dituen bitartean, nazio ez-garatuek eta zapalduek ez dira itxoiten gelditzen, ez diote existentziari uko egiten, ez dira desagertzen. Eta 1915-1916ko gerra bezalako krisi burges-inperialista bat —krisi txiki bat, iraultza sozialarekin alderatuz— aprobetxatzen badute matxinatzeko (koloniak, Irlanda), zalantzarik ez izan arrazoi handiagoz aprobetxatuko dutela herrialde garatuetako gerra zibilaren krisi handia matxinadak burutzeko.

Iraultza soziala bakarrik gerta daiteke denbora-tarte batean non herrialde garatuetako proletalgoak burgesiaren aurka zuzentzen duen gerrari, nazio ez-garatu, atzeratu eta zapalduetako mugimendu demokratiko eta iraultzaile multzo bat batzen zaizkion —nazio askapenerako mugimendua barne. »

+

«“Matxinatutako nazio” orok bere burua “defendatzen” du, bere hizkuntza defendatzen du, bere lurraldea, bere sorterria, nazio zapaltzailearen aitzinean.

Zapalkuntza nazional orok herriaren masa zabalen erresistentzia eragiten du, eta zapalkuntza nazionala pairatzen duen populazioaren erresistentziak, altxamendu nazionalerako joera du beti. Askotan (batez ere Austrian eta Errusian), nazio zapalduetako burgesiak soilik altxamendu nazionalari buruz mintzo da, baina ekintzetan nazio zapaltzailearen burgesiarekin hitzarmen atzerakoiak burutzen ditu, bere herriari bizkarra emanez eta bere aurka eginez. Kasu hauetan, marxista iraultzaileen kritika ez doa mugimendu nazionalaren aurka, baizik-eta bere degradazioaren, bere zabartzearen aurka, ika-mika zeken baten mailara jaisteko joeraren aurka.»

+

«Gure idurikoz —bai ikuspuntu teorikotik bai politiko-praktikotik— zuzena da langileei gomendatzea, hemendik aurrera, ez dezatela beraien alderdi sozialdemokraten baitan onartu nazio zapaldu ororen banatze-eskubidea aitortzen eta babesten ez duten nazio zapaltzaileetako sozialistarik. »

+

«Egunero ohartzen gara, ikusten dugu, sentitzen dugu, independentzia-eskubidearen ukazioa gaur egun teorikoki faltsua dela hasieratik bukaerara, eta praktikan, nazio zapalduetako chauvinistei men egitea erran nahi du»

LENIN: Una caricatura del marxismo y el “economismo imperialista”.

 

Leninek 1916ko abuztuaren eta urriaren artean eskribitua;
lehenbiziko aldiz Zvezda aldizkarian argitaratua 1924an.