astelehena

Lenin, jakobinoen defentsan



 
Lenin: “Normala da burgesiak jakobinoak gorrotatzea”

H

istorialari burgesen iduriko, jakobinismoa erorialdi  bat da (“behera” egitea da). Historialari proletarioen iduriko, klase zapaldua askatzeko borrokaren puntu gorenetako bat da. Jakobinoek iraultza demokratiko baten alde eta errepublikaren aurkako monarken koalizio bati erresistitzeko eredurik hoberena eman zioten Frantziari. Ezin izan zuten garaipen osoa lortu, batez ere 18. mendeko Frantzia inguratzen zuten herrialdeak atzeratuegi zeudelako, eta Frantziak bera ere sozialismoa eraikitzeko oinarri materialik ez zuelako, bankurik ez zelako, ezta partzuergo kapitalistarik, ezta makinak eraikitzeko industriarik, ezta trenbiderik.

20. mendeko “jakobinismoa”, Europan edo Europa eta Asiaren arteko mugetan, klase iraultzailearen agintea, hots, proletalgoaren agintea esan nahiko luke, eta nekazari txiroen laguntzaz, oinarri materialen existentzia aprobetxatuko luke sozialismorantz joateko; ez luke bakarrik 18. mendeko jakobinoek eman zituzten gauza handi, suntsiezin eta ahaztezinak eskainiko, baizik-eta, mundu osoan zehar, langileen garaipen iraunkor bat lortuko luke.

Normala da burgesiak jakobinoak gorrotatzea. Normala da burgesia-txikia haien beldur izatea. Proletarioek eta klase-kontzientziadun langileek konfiantza osoa dute klase iraultzaile eta zapaldua boterearen jabe izatera helduko dela, eta hauxe da, hain zuzen ere, jakobinismoaren esentzia, egungo krisiaren irtenbide bakarra, hondamendi ekonomikoari eta gerrari amaiera emateko modu bakarra.

Lenin: ¿Puede asustarse la clase obrera con el “jacobinismo”?

 Pravda, 90. alea, 1917ko ekainaren 7a (ekainaren 24a)