Maiatzaren 1eko manifestazion Sestaon (2017) |
Le BOLCHEVIKen adierazpena
LUTTE
OUVRIÈRE, VOZ
OBRERA eta KATALUNIA
2017ko
ekaina.
Itzulpena: Trotskistak.blospot
Jatorrizko
bertsioa: spartacist.org
G
|
oiko artikuluan azaldu
dugun bezala, bai euskal nazioa bai kataluniar nazioa Pirinioen hegoaldean zein
iparraldean hedatzen dira. Iparraldean, estatu frantses chauvinistak zapaldurik
mantentzen ditu, beraien eskubide nazional guziak ukatzen dizkietelarik.
Hegoaldeko euskaldunek edo katalanek Espainiatik independentzia erdietsiko
balute, horrek Iparraldeko herrikideak indar handiz animatuko lituzke beraiekin
elkartzeko. Eukal Herriko zein Kataluniako iparraldeko probintzien
autodeterminazio-eskubidea aldarrikatzen dugu, hau da, Frantziatik banatzeko
eskubidea. Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren alde ! Langileen
errepubliken alde !
Lutte Ouvrière-k eta bere adar espainola den Voz Obrerak , aldiz, 2014ko
azaroaren 14an egindako erreferenduma—non hegoaldeko katalanek, ia %90arekin,
beraien independentziaren alde bozkatu dutelarik— erdeinatu dute honako hau
erranez: (Lutte Ouvrière, 2014/ aza./14) “murrizketek,
kaleratzeek, langabeziak eta abarrek sortu duten herri-erantzuna gelditzeko eta
desbideratzeko amarru batean bilakatzen dute […] Iruzurra mahai gainean da. Nazionalisten
artean jokatzen da partida. Raxoi-k edo [Artur]Mas-ek populazioaren kontzientzia
gibelaraztea xerkatzen dute, saihetsezina dena saihesteko ” (
kapitalismoa deuseztatu behar dela, alegia).
“Nazionalista” gaztelauak zein katalanak maila berdinean jartzean, Voz
Obrerak nazio zapaltzailearen eta zapalduaren arteko diferentzia desagerrarazten
du. Hori statu quoa defenditzea erran
nahi du, hau da, herri katalanaren zapalkuntza nazionala. Horri chauvinismoa
erraten diogu. Voz Obrerak, independentziaren kontra egonik, zera adierazi du modu
bitxian 2016ko urtarrilaren 4an: “[independentziak] ez du ez Raxoiren ez Estatu
zentralaren boterea ahulduko. Aldiz, horrek indar gehiago emango dio” (Lutte Ouvrière, 2016ko urtarrilaren 15a)
!
Voz Obrerarentzat, 2014ko erreferenduma, azken batean, “iruzur” bat
bertzerik ez zen. Guretzat, aldiz, ikuspuntu marxista oinarritzat harturik,
eskubide demokratikoen aldeko borroka –autodeterminazio
nazionalaren aldekoa barne– ez da inolako trabarik iraultza sozialistaren alde
borrokatzeko, kontrakoa baizik, bere aldeko indar eragilea bilakatu daiteke,
1917ko Errusiar Iraultzan gertatu zen bezala, orain arte garaipena erdietsi
duen iraultza proletario bakarra. Trotskyk, Leninekin batera iraultza hori
zuzendu zuenak, honako hau eskribitu zuen Kataluniari buruz 1931ko maiatzaren
17an:
“Gaurko fasean, klase-indarren oraingo konbinazioa kontutan harturik,
nazionalismo katalana eragile iraultzaile progresista bat da. Nazionalismo
espainola eragile inperialista erreakzionario bat. Desberdintasun hori ulertzen
ez duen komunista espainolak, edo ezikusiarena egiten duenak, lehenengo mailan
jarri eta aintzat hartzen ez duenak, baizik-eta bere inportantzia txikiagotzen
saiatzen denak, burgesia espainiarraren agente inkontziente bat izateko
arriskuan erortzen da, iraultza proletarioaren kausarako betirako galtzen
delarik.”
[…]
Ez dugu inon aurkitu Lutte Ouvrièrek afera katalanari existentziarik
aitortzen dionik Frantzian, eta are gutxiago hizkuntza katalana erasotzen duen
errepresioaren kontra borrokatu behar denik.
[…]
Marxistek iparraldeko
katalanek beraien hizkuntzan hezteko duten eskubidearen alde borrokatu behar
dute, eta baita katalana bizitza publikoaren edozein egoeretan erabiltzeko duten
eskubidea defenditu.
[…]
Lutte Ouvrièren posizio politikoak organizazio honen izaera ekonomista
agerian uzten du. Lutte Ouvrière-ren iritziz, arraza-zapalkuntza edo
zapalkuntza nazionala, edo homosexualen eskubideen aldeko borroka azalarazten
dituzten auzi demokratikoak, patroien eta langileen arteko borroka
ekonomikorako desbideratze bat dira. Beraien idurikoz proletalgoaren klase
kontzientzia borroka ekonomiko horren muga estuen barnean forjatzen da. Leninek
kontrakoa defenditzen zuen 1902ko bere funtsezko obran, Zer egin? liburuan:
« Langilea ezin da klase kontzientzia politikoaz jabetu ez
bada kanpotik sortzen, hau da, borroka ekonomikotik kanpo ez badator,
langileen eta patroien arteko harremanen esferatik kanpo. […] Horregatik, ezin da sozialdemokrata izan
[horrela zuten izena orduko marxista iraultzaileek] “komunistak mugimendu iraultzaile ororen
aldeko” direla praktikan ahantzi egiten duenak, gure lana dela, ondorioz, herri
osoaren aitzinean gure xede demokratiko orokorrak azaltzea eta
azpimarratzea, gure printzipio sozialistak une batez ere izkutatu gabe. Ez da
sozialdemokrata praktikan ahantzi egiten duenak bere helburua dela lehenbizikoa
izatea maila orokorreko edozein auzi demokratiko azalerazten,
areagotzen eta aterabidea bilatzen »
Horrek herri katalanaren emantzipazio nazionalaren aldeko borrokaren alde
egitea erran nahi du ! Bai iparraldean bai hegoaldean ! Horrelako borroka
iraultzailearen ikuskera duen alderdi proletario bat eraikitzearen bila
gabiltza, “herriaren tribunoa” dena, Leninek erran bezala.
LE BOLCHEVIK ; 220. alea,
2017ko ekaina; Liga Komunista Internazionalaren agerkaria.