Irlanda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Irlanda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

larunbata

Marx, Irlandaren independentziaren alde / Marx, partidario de la independencia de Irlanda


«(…)  Langileen Elkarte Internazionalaren helburu inportanteena Ingalaterran iraultza soziala azkartzea da. Eta hori lortzeko bide bakarra Irlanda independente bat sortzea da.
Horregatik Internazionalak beti ipini behar du lehen planoan Ingalaterraren eta Irlandaren arteko gatazka, azken honen alde agertuz edonon. »
—Karl Marx, 1870eko apirilaren 9a

 



…el objetivo más importante de la Asociación Internacional de los obreros es acelerar la revolución social en Inglaterra. Y el único medio de lograrlo es hacer a Irlanda independiente.

Por eso la Internacional debe poner siempre en primer plano el conflicto entre Inglaterra e Irlanda, tomando abiertamente partido en todas partes por esta última. La tarea especial del Consejo Central de Londres es despertar en la clase obrera inglesa la conciencia de que la emancipación nacional de Irlanda no es para ella una cuestión abstracta de justicia o sentimiento humanitario, sino la primera condición de su propia emancipación social.

—Karl MARX:  S. Meyer eta A. Vogt-i bidalitako eskutitza 1870eko apirilaren 9an. (Progreso argitaletxea, Mosku)

asteazkena

LKI: "Tropa eta base britainiar guztiak, utikan Ipar Irlandatik!"


 
 
Liga Komunista Internazionala:

“Inperialistek inposaturiko Ostiral Santuko Akordioaren 20. urtemugan, Ipar Irlanda estatu orangista sektario bat izaten jarraitzen du. Britainiar tropen presentzia etengabean datzalarik, Akordio honek zatiketa sektarioak bermatu eta populazio katolikoaren zapalkuntza betikotzen du. Ez dio ezer onik ekarri, halaber, langile-klase protestanteari. (...) Tropa eta base britainiar guztiak, utikan Ipar Irlandatik!”
WorkersHammer (2018ko udazkena)

.

asteartea

Connolly: "Langile mugimendua ez da sekula hain indartsua bakarrik dagoenean bezala"


«Langile mugimenduak, bertze mugimenduekin alderatuz, ez du parekorik. Hor datza bere
indarra. Ez da sekula hain indartsua bakarrik dagoenean bezala. Bertze mugimenduak analisiaren beldur dira, eta helburuak definitzeko ahalegin orori ihes egiten diote. Langile mugimenduak analisia maite du, eta behin-eta-berriz ari da bere printzipioak eta helburuak definitzen. (…) Ezin du ilusioekin bizi, ezta beraiekin segi aitzinera»

—James Connolly: Zein da gure programa? (Workers’ Republic, 1916ko urtarrilaren 22a)

Wolfe Tone


“Aristokraziak aurrera egiten duenean, herriak atzera egiten du; herriak aurrera egiten duenean, aristokraziak, atzean geratzeko beldurrez, gure artean sartzen da eta buruzagi ahalketiak edo laguntzaile traidoreak sustatzen ditu.”
—T. Wolfe Tone (James Connolly antologia 1896-1916)

astelehena

James Connolly: Inperioaren laudorioa (1915)


 
 
INPERIOAREN LAUDORIOA
James Connolly

 Workers’ Republic egunkarian idatzia (1915eko urriaren 9an)

 

I

nperioa laudatzeko hitz gutxi batzuk erran nahi ditugu. Ez, ez dadila irakurlea harritu edo ikaratu, baina ez pentsa soilik sarkastikoak izan nahi dugunik. Ez gaude gure printzipioak abandonatzen ari, ez gaude gure akatsak ahazten ari, ezta gure eskubideen aldeko borroka alde batera uzten ari esperantzarik ez dugulako, ezta esklaboaren azken eskubidea praktikan jartzen ari —bere nagusiari harpa jotzea, alegia.

Ez, ez dugu Inperioa maite. Biziki gorroto dugu, baina, aldiz, miresten dugu. Zergatik ez genuke miretsi behar?!

Kontutan har dezagun, behar den bezala, Inperioak lortzen duen guztia gaur egun, eta orduantxe ikusiko duzu miresmen hori ukatzeko gai zaren.

Une honetan Inperio honek zazpi itsasoetatik barreiaturik dauzka menpeko lurraldeak. Non-nahi  zapaltzen ditu arrazak eta nazioak, eta bere esklabo gisa erabili ditzake, eta lurralde hauek aristokrata agintarien errenta eta interesen iturri bezala erabili ditzake; autogobernatzen diren entitate ekonomikoen bitartez herri hauen garapena oztopatu dezake, edo produktu ingelesen beharra duten menpeko bezero izatera behartu; britainiar kapitalismoari konpetentzia egiten ahal dion, edo britainiar kapitalismoaren aitzinean bere independentzia babesten ahal duen edozein arraza edo nazio itoarazi dezake.

Asmo horrekin itzaltzen du Indiako antzinako kultura, eta seaskan hiltzen du Egiptok lortu berri duen libertatea, Hegoafrikako errepublikak itotzen ditu milaka emakume eta haurrek isuritako odol putzuetan; errusiar despotismoren eskutan jartzen ditu Pertsiako nazionalista zintzoak; Txina zatitzea onartu du, eta Irlandarekin gauza bera egitea da bere asmoa.

Iparraldean, hegoaldean, ekialdean eta mendebaldean, herri hauen lepoaren gainean bere oina jarri du, eta lapurtu eta erail ditu, iseka egin die eta azpiratu ditu. Zibilizazio goren baten izenean jatorrizko herrien jenioaren garapena zapaldu du, eta, garapen kapitalista gorenaren izenean, giza-arrazaren seiren baten bertako industria suntsitu du.

Askatasunaren izenean abertzaleak urkatzen eta kartzelatzen ditu, eta, Jaungoikoari dei egiten dion bitartean militarismoak sortzen dion lazturaren berri izan dezan, bere ezpataren itzala zuzentzen du milioika lagunen eta beraien askatasun-esperantzen aurka.

Nahiz-eta hori guztia gertatu, nahiz-eta egunero Lurreko haizeak morroi izatera behartutakoen madarikazioekin kargaturik datozen, nahiz-eta milioika lagunek inperioaren banderaren aurka irainak jaurti, Inperioaren bandera arrakastatsua zutik dirau bere menpeko lurralde bakoitzean, nahiz-eta bere soldaduak atzera jotzen duten izuturik eta etsiturik turkiarren eta alemaniarren lubakien aitzinean.

Britainiar Inperioak ez du sekula bere indar propioekin gerrarik egin Europako etsai txuri baten aurka, ez du sekula ausardiarik izan bere tamainako baten kontra borrokatzeko laguntzarik gabe, eta, hala ere, beti lortu du non-nahi, Irlandatik Indiara eta Indiatik Afrikara, bere menpekoek Inperioaren zorian fedea izatea, bere sorginkeriaren eraginpean daudelako, eta horregatik, Inperioak jipoi bat jaso eta belauniko erortzen denean, zinez uste dute berriro zutituko dela, era batean edo bertzean. Deabruaren seme-alabek aitaren zorte bera dute!

Uste hori gabe, esklaboek nagusiak bere nagusitasuna mantendu behar duela sinestuko ez balute, matxinaden eta iraultzen sugarrek argituko lukete Britainiar Inperioa oraintxe bertan.

Langile mugimenduan, aspaldi ikasi genuen langilea dela kapitalistaren boterean konbentzituta dagoena, langilea dela “indartsuek beti irabazten dutela” uste duena, benetan bera dela langileria menpeko mantentzen duena, grebak zapuztu eta sindikatuak suntsitzen dituena. Langile mugimendua beti arazo horren aitzinean dago, desesperazio sentimendu hori nola deuseztatu daitekeen ikasi behar du, eta desesperazioa sarritan nagusitzen den bihotz horretan konfiantza sortu.

Langileak bere patroiaren botere ahalguztidunean fedea galtzen hasten den une berean gure klasearen emantzipazioaren bidea zabaltzen da.

Klase menderatzailea kontziente da horretaz, eta horregatik bere agente guztien energia langileen pentsamendua narkotizatzeari, nahasteari eta pozoitzeari bideratuta dago —deskonfiantza eta beldurra sortu nahi dute langileen artean.

Britainiar Inperioaren klase menderatzailea horren jakitun ere bada, eta, ondorioz, dauzkan aukera guztiak aprobetxatzen ditu azpiratutako arrazen artean Ingalaterraren zoriari, Ingalaterraren indarrari, Ingalaterraren ahalguztiduntasunari buruzko usteak hedatzeko. Britainiar Inperioak abantaila gehiago erdiesten du uste horrekin hamar armadarekin baino; uste hori deuseztatzen eta desegiten denean, nazionalitateen altxamendu bat gertatuko da, beraien suspertzea Inperio dekadenteen hondoratzea izanen delarik.

Ez genuke, orduan, arriskuaren aitzinean oraindik bere esklaboen gogoa liluratzeko eta txunditzeko, eta azpiratze fisiko eta mentala mantentzeko gai den Inperio hori miretsi behar?

James CONNOLLY

Itzulpena: James Connolly, antología (1896-1916) liburutik eta marxists.org-etik

ICA ( irlanderaz: Arm Cathartha na hÉireann).
ICA / Irlandako Armada Hiritarra milizia sindikal bat izan zen,
1916ko altxamenduan britainiar inperialismoari aurre egin zion.

asteartea

Marx amnistia eta independentziaren alde



Karl MARX :

Kontseilu Nagusiak Irlandako amnistiari buruz egindako erabakien inguruan

 (…) Antzinako Erromak neurri izugarri batean erakutsitakoa gaur egun Ingalaterran errepikatzen da.  Beste herri bat zapaltzen duen herriak bere kate propioak forjatzen ditu.

Horregatik, beraz, Elkarte Internazionalaren jarrera irlandar auziari buruz oso argia da. Bere lehenengo betebeharra Ingalaterrako iraultza soziala sustatzea da. Hau erdiesteko kolpe erabakigarri bat jo behar da Irlandan.

Irlandar amnistiaren inguruan Kontseilu Nagusiak hartu dituen erabakiak beste ebazpen batzuk egiteko balio behar du, eta hauek, nazioarteko justizia aintzat hartu gabe, langilego ingelesaren emantzipazioaren aurrebaldintza gaur egun indarrean den bortxazko Batasuna, hots, Irlandaren esklabotza, berdinen artekoa eta librea den Konfederazio batean bilakatzea da, ahal izanez gero; edo erabateko banaketa batean, behar izanez gero…

—Karl MARX. 1870eko martxoaren 28an-edo eskribitua. Progreso argitaletxeak frantsesetik itzulita, trotskistak.blogspotek euskaratua. 1936an argitaratua 1. aldiz.

Escrito por C. Marx hacia el
28 de marzo de 1870 en francés.
Publicado por primera vez en 1936
en las Obras de Marx y Engels,
 1ª cd. en rusa, t. XIII, 1ª parte 
 
Unai R. euskal herritarrak jasandako torturaren froga.
Marxek kolonialisten torturak arbuiatu zituen.
 

Marx por la amnistía y la independencia de Irlanda

Marx:
"El pueblo que subyuga a otro pueblo
 forja sus propias cadenas."



KARL MARX :

Cuestión sobre las resoluciones del Consejo General a propósito de la amnistía irlandesa

(…) en Inglaterra se repite en nuestros días lo que nos enseñó la antigua Roma en una escala monstruosa. El pueblo que subyuga a otro pueblo forja sus propias cadenas.

Así, pues, la posición de la Asociación Internacional respecto a la cuestión irlandesa es muy clara. Su primera obligación es impulsar la revolución social en Inglaterra. Para ello hace falta dar el golpe decisivo en Irlanda.

Las resoluciones del Consejo General sobre la amnistía irlandesa no sirven más que para introducir otras resoluciones que afirmen que, abstrayéndose de toda justicia internacional, es condición preliminar de la emancipación de la clase obrera inglesa transformar la presente Unión forzosa, es decir, la esclavitud de Irlanda, en una Confederación igual y libre, si es posible, o en separación completa, si hace falta. . .

—Karl MARX. Frantsesetik itzulita (Progreso argitaletxea)

Escrito por C. Marx hacia el
28 de marzo de 1870 en francés.
Publicado por primera vez en 1936
en las Obras de Marx y Engels,
 1ª ed. en rusa, t. XIII, 1ª parte

Euskaraz:
 


Korsika:
Amnistiaren aldeko aldarria
 

astelehena

Marx por la independencia de Irlanda... El marxismo por la independencia de Catalunya



…el objetivo más importante de la Asociación Internacional de los obreros es acelerar la revolución social en Inglaterra. Y el único medio de lograrlo es hacer a Irlanda independiente.

Por eso la Internacional debe poner siempre en primer plano el conflicto entre Inglaterra e Irlanda, tomando abiertamente partido en todas partes por esta última. La tarea especial del Consejo Central de Londres es despertar en la clase obrera inglesa la conciencia de que la emancipación nacional de Irlanda no es para ella una cuestión abstracta de justicia o sentimiento humanitario, sino la primera condición de su propia emancipación social.

—Karl MARX:  S.Meyer eta A. Vogt-i bidalitako eskutitza 1870eko apirilaren 9an. (Progreso argitaletxea, Mosku)

Trotsky, J.P. Cannon, Marx, Engels, eta abar Diego Riveraren artelan batean