Poesia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Poesia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ostirala

"Lenin" (W. Szymborska)


Wang Yaping, Txinako kosmonauta
 
LENIN

Kaltetuak borrokara eraman zituelako,
garaipena betiereko egin zuelako,
datozen garaietarako
oinarri zurrunak altxa zituelako –
gizarte berriaren Adan hau
dagoen hilobia
ezagutzeke dauden planetetatik
etorriko diren loreekin apainduko dute.

Wisława Szymborska: Lenin



Itzultzailea: Hedoi Etxarte

asteartea

Maitasuna (Assata Shakur)


 
MAITASUNA

Maitasuna da kontrabandoa Infernuan,
zeren maitasuna da barroteak
jaten dituen azido bat.
Baina zu, ni, eta biharra eskutik helduta,
olatuak egiten ditugu,
borroka biderkatuko delako.
Zerrak bi aho ditu.
Fusilak bi kanoi dauzka.
Askatasunez haurdun gaude.
Konspirazio bat gara.

Assata Shakur  (euskaratzailea: Hedoi Etxarte)