Polonia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Polonia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

larunbata

Mitin de Marx en conmemoración da rebelión independentista polaca






Marxen hitzaldia matxinada independentista goresteko:
 

«

Herriak benetan elkarren artean batu daitezen, interes komunak behar dira. Interes komunak eduki ahal izateko, egungo jabetza-harremanak abolitu behar dira, harreman hauek herrien arteko esplotazioa eragiten dutelako; egungo jabetza-harremanen abolizioa langileriaren interes esklusiboa da. Klase hau da, halaber, xede hori lortzeko bitartekoak dauzkan bakarra. Proletalgoaren garaipena burgesiaren gainetik, aldi berean, gaur egun herri desberdinek elkarren artean dituzten gatazka nazional eta industrialen gaineko garaipena da. Hortaz, proletalgoaren garaipena burgesiaren gainetik da, era berean, nazio zapaldu oro askatzeko seinalea.

—Karl MARX, 1847; Poloniako 1830eko altxamenduaren 17. urtemugaren karietara Londresko mitin internazionalean egindako hitzaldia.

 
Iturrietako bat: Deutsche-Brüsseler-Zeitung, 1847ko abenduaren 9a :
https://uurl.kbr.be/1350996


asteazkena

Rosa Luxemburg hil zutela 100 urte


Spartakist Arbeiterpartei



Rosa Luxemburg komunistaren hitzak, H. Etxarteren itzulpena:


«Ordena gailendu da Varsovian!», «Ordena gailendu da Parisen!», «Ordena gailendu da Berlinen!», hori da «ordenaren» zaindariek aldarrikatzen dutena mende erdiro munduan borrokak gertatzen diren toki guztietan. Eta «garaile» euforiko horiek ez dira jabetu, halako sarraski odoltsuekin, aldian behin, mantendu behar den «ordena» amaierara iritsiko dela modu saihestezinean. Zer izan da «Espartakoren astea» Berlinen, zer ekarri digu, zer irakaspen? Borrokaren erdian, kontrairaultzaren garaipenaren deiadarren erdian proletario iraultzaileek gertatutakoaren balantzea egin behar dute, gertakizunak eta bere emaitzak neurtu behar dituzte historiaren neurri zabalarekin. Iraultzak ezin du denborarik galdu, iraultzak aurrera darrai bere helburu handietarantz hilobi irekien gainetik, «garaipenen» eta «porroten» gainetik. Sozialismo internazionalaren aldeko borrokalarien lehenengo lana beren buruargitasunarekin jarraitzea da, beren indarlerroekin, beren bideekin.

Hiltzaile sozialdemokraten exekuzio agindua gauzatu aitzin, Ordena gailendu da Berlinen idatzi zuen Rosa Luxemburg militante marxistak. Orain, H. Etxartek itzuli du euskarara: https://ekarriak.armiarma.eus/zizkak/?rosa-luxemburg006
 


larunbata

Engels, independentziaren alde: “Ezin du askatasunik izan beste herri batzuk zapaltzen dituen herriak"



Geurea bezala, Polonia herri menperatu eta zatitu bat izan zen; komunistek —Marxek eta Engelsek lehenengo, alderdi boltxebikeak ondotik— Poloniaren askatasuna defenditu zuten. Hona hemen Engelsek Poloniaren independentziaren alde erran zuen gauzetako bat. Analogia paregabea gaur egungo egoerarako!

ENGELS, INDEPENDENTZIAREN ALDE
Friedrich Engels: “Ezin du askatasunik izan beste herri batzuk zapaltzen dituen herriak. Azken batean, beste herri horiek zanpatzeko erabiltzen duen indarra beti etortzen zaio kontra. Errusiar soldaduak Polonian mantentzen diren bitartean, Errusiako herriak ezin du bere burua askatu ez politikoki, ezta sozialki ere. Baina, Errusiak gaur egun duen garapen-maila kontutan hartuz, bistan da Errusiak Polonia galtzen duen momentuan, Errusiako mugimendu [iraultzaileak] boterean den erregimena uzkailtzeko indar nahikoa izango duela. Poloniako independentzia eta Errusiako iraultza elkar baldintzaturik daude.”
—F. Engels, A Polish proclamation; 1874 .
 

Engels: “Un pueblo que oprime a otros no puede emanciparse. El poder que necesita para oprimir a los demás es en última instancia siempre utilizado contra sí mismo. Mientras haya soldados rusos en Polonia, el pueblo ruso no puede liberarse política o socialmente. En el estado de desarrollo actual en Rusia, sin embargo, es indiscutible que el día que Rusia pierda Polonia, el movimiento se hará lo suficientemente fuerte en Rusia misma para derribar el orden existente. La independencia de Polonia y la revolución en Rusia se implican entre sí. Mientras tanto, la independencia y la revolución polacas en Rusia -que está mucho más cerca de lo que parece en la superficie, dada la completa catástrofe social, política y financiera y la corrupción que impregna toda la Rusia oficial- significan para los trabajadores alemanes que la burguesía, los gobiernos, en definitiva, la reacción en Alemania, serán reducidos a sus propias fuerzas, fuerzas que, con el tiempo, superaremos. —(“Refugee Literature I. A polish proclamation”, Engels, 1874-1875)