Trotsky etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Trotsky etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

igandea

Trotsky: 14. tesia (Etengabeko iraultza)

 

Militante trotskistak Alemanian

Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)

Trotsky

 14)    [Burokratizaturiko] Internazional Komunistaren programa, Bukharin-ek egina, eklektikoa da barne-muinetaraino. Programa hori ahalegin antzu bat da sozialismoa herrialde bakar batean eraikitzearen teoria eta internazionalismo marxista bateragarri egiteko, baina internazionalismo marxista ezin da separatu iraultza internazionalaren izaera etengabetik. Ezkerreko oposizio komunistaren borroka Internazional Komunistak politika zuzen bat eta erregimen osasuntsu bat  izan dezan estuki loturik dago programa marxista baten aldeko borrokari. Programaren afera, aldi berean, banaezina da bi teoria kontrajarri horietatik: alegia, etengabeko iraultza edo sozialismoa herrialde bakar batean. Aspalditik, etengabeko iraultzaren auziak atzean utzi ditu Leninen eta Trotskyren arteko noizbehinkako desadostasunak, historiak erabat gainditutakoak. Borroka honetan Marxen eta Leninen funtsezko ideiak daude alde batean, eta bestean zentristen eklektizismoa.

—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista. 

Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.


Spartacist League / ICL


asteartea

Trotsky: 13. tesia (Etengabeko iraultza)




Kamenev, Lenin eta Trotsky. Mosku, Errusia sobietarra.



Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)

Trotsky

13)     Stalin-en eta Bukharin-en teoriak —Errusiako iraultzen esperientzia guztiaren kontra— iraultza demokratikoa eta iraultza sozialista mekanikoki kontrajartzeaz gain, iraultza nazionala eta internazionala ere banandu egiten ditu.

Herrialde atzeratuetako iraultzei, burutu ezin den diktadura demokratikoa ezartzeko helburua ematen die, proletalgoaren diktadurari kontrajarriz. Hortaz, lilurakeriak eta fikzioak sortzen ditu politikan, Ekialdean proletalgoak boterea hartzeko borroka geldiarazi eta kolonietako iraultzen garaipena atzeratzen du.

Proletalgoak boterea hartzea, epigonoen teoriaren ikuspuntutik, iraultza burutzea esan nahi du (“bere hamar partetatik bederatzietan”, Stalinen formularen arabera), erreforma nazionalen aroa hasten delarik. Ondorioz, Kulak-a [=nekazari aberatsa] sozialismoan sustraitzearen teoria eta munduko burgesiaren “neutralizazioaren” teoria banaezinak dira sozialismoa herrialde bakarrean eraikitzearen teoriatik. Bi teoria hauek batera sortzen dira, eta batera erori.

Sozialismo nazionalaren teoriak esku-hartze militarraren kontrako borrokarako arma laguntzailetzat hartzen du Internazional Komunista, honen kategoria degradatuz. Gaurko egunez, Komintern-aren politika, bere erregimena eta bere buruzagien hautaketa bat dator osoki destakamentu laguntzailearen rolarekin, zeregin independenteak jorratzerik ez daukana.

—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista. 

Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.

 

ostirala

Trotsky: 12. tesia (Etengabeko iraultza)

Spartacist League (Liga Komunista Internazionala)

Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)

Trotsky

12)      Sozialismoa herrialde bakar batean eraikitzearen teoria Urriko [iraultzaren] aurkako erreakzio gisa sortu zen, eta etengabeko iraultzaren teoriari aurrez aurre modu kontsekuentean kontra egiten dion teoria bakarra da.

Sozialismoa herrialde bakar batean eraikitzearen teoriaren aldeko epigonoak saiatzen dira —kritikak hala behartuta— euren teoriaren aplikazioa Errusiako kasuari murrizten, herrialde horrek dauzkan zenbait berezitasunengatik (bere hedadura eta aberastasun naturalak), baina horrek ez ditu gauzak hobetzen, kontrakoa baizik. Halabeharrez, jarrera internazionalari uko egitea mesianismo nazionalera zuzentzea da, hau da, norberaren herrialdeak dauzkan abantaila eta berezitasun propioak eranstea da, eta ustez beste herrialdeek ezin izan dezaketen rol bat hartzea izango luke.

Lanaren zatiketa mundiala, industria sobietarra atzerriko teknikaren mende egotea, Europako herrialde aurreratuen indar produktiboen dependentzia Asiako lehengaiekiko, eta abar, ezinezkoa egiten dute gizarte sozialista independente bat eraikitzea herrialde bakar batean, munduko edozein tokitan.

—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista. 

Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.




Trotsky: 11. tesia (Etengabeko iraultza)

 


Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)

Trotsky

 

11)      Mundu mailako iraultzaren garapena, trazaturik gelditu den moduan, ezeztatu egiten du sozialismorako “heldu” edo “heldugabeko” herrialdeen arteko bereizketa, Internazional Komunistak gaur egun ezartzen duen sailkapen hil eta pedantearen zentzuaren arabera. Kapitalismoak merkatu mundial bat, lanaren zatiketa mundial bat eta indar produktibo mundialak sortzen dituenez, bere kabuz munduko ekonomia osoa eraldaketa sozialistarako prestatzen du.

            Eraldaketa-prozesu hau erritmo desberdinean gauzatuko da herrialdeen arabera. Kondizio jakin batzuen ondorioz, herrialde atzeratuak aurreratuak baino lehenago heldu daitezke proletalgoaren diktadurara, baina hauek baino geroago sozialismora.

            Herrialde kolonial edo semikolonial batean, bere proletalgoa nekazariak bere ondora batu eta boterea konkistatzeko aski prestaturik egon ezean, ez du gaitasunik iraultza demokratikoa azken bururaino eramateko. Aldiz, herrialde batean proletalgoak iraultza demokratikoaren ondorioz boterea lortzen badu, diktaduraren eta sozialismoaren zoria, azken finean, ez da horrenbesteraino indar produktibo nazionalen baitan egongo, eta hartara, iraultza sozialista internazionalaren eskutan egongo da.

—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista. 

Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.

osteguna

Trotsky: “Gainbeheraren aroko profetek sozialismo zientifikoak lurperatu zituen doktrinak aurkitzen dituzte”



“Alderdi Sozialdemokrataren eta Internazional Komunistaren deskonposaketak berrerortze ideologiko izugarriak sortzen ditu urrats bakoitzeko. Badirudi pentsamendu senila infantila bilakatu dela. Formula salbatzaileen bila, gainbeheraren aroko profetek sozialismo zientifikoak lurperatu zituen doktrinak aurkitzen dituzte, berriak direlakoan”

—Lev TROTSKY, militante boltxebike-leninista (Manifestu komunistaren 90. urtemuga); 1937ko urriak 30


Trotsky, askapen nazionalaren defentsan

 



“Marxistak burgesiaren eta gerra inperialisten klase-etsai dira, baina askapen nazionalaren aldeko gerrei eta gerra iraultzaileei babesa ematen diete”

—Trotsky (‘Alkimia zentrista edo marxismoa?’1935eko apirilak 24))


“La burocracia stalinista abandona cada vez más los derechos de los pueblos a la autodeterminación

—Trotsky ( De una carta a los camaradas chinos; 5 de marzo de 1935 )

“Los marxistas son los enemigos de clase de la burguesía y de las guerras imperialistas, pero apoyan las guerras de liberación nacional y las revolucionarias, ya sean ofensivas o defensivas”

—Trotsky ( ¿Alquimia centrista o marxismo? ; 24 de abril de 1935 )

Definición de bonapartismo (por Trotsky)

 


 «Entendemos por bonapartismo el régimen en el cual la clase económicamente dominante, aunque cuenta con los medios necesarios para gobernar con métodos democráticos, se ve obligada a tolerar —para preservar su propiedad— la dominación incontrolada del gobierno por un aparato militar y policial, por un "salvador" coronado. Este tipo de situación se crea cuando las contradicciones de clase se vuelven particularmente agudas; el objetivo del bonapartismo es prevenir las explosiones. La sociedad burguesa pasó más de una vez por épocas así; pero eran, por así decirlo, solamente ensayos. La decadencia actual del capitalismo no sólo quitó definitivamente toda base de apoyo a la democracia; también reveló que el viejo bonapartismo resulta totalmente inadecuado; lo ha reemplazado el fascismo»

—Trotsky (Otra vez sobre la cuestión del bonapartismo; marzo de 1935)


asteartea

Trotsky: «Zentrismo burokratikoa Internazional Komunistaren kolapsoaren kausa da»

Spartakist / IKL


TROTSKY :

10.–   

Zentrismo burokratikoa Internazional Komunistaren kolapsoaren kausa da.

« Sobietar Batasunari dagokionez, esan genuen burokraziaren rola bikoitza dela: alde batetik Estatu proletarioa defenditzen du bere metodo berezien bitartez ; bestetik, ekonomiaren eta kulturaren garapena desantolatzen eta kontrolatzen du, populuaren ekimen sortzailea erreprimituz. Baina nazioarteko langile mugimenduaren alorrean ez dago dualismo horren arrastorik ; hor, burokrazia stalinistak, ikuspuntu orotatik, rol desantolatzaile, desmoralizatzaile eta deitoragarri bat dauka.»

—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista; Burokrazia stalinista eta Kirov-en erailketa (1934ko abenduaren 28a)

asteazkena

Trotsky: Etengabeko iraultza (8., 9., eta 10. tesiak)


 

SPARTAKIST / IKL


 
Etengabeko iraultza
(oinarrizko tesiak)

Trotsky

8)    Proletalgoaren diktadura, iraultza demokratikoaren buruzagi gisa boterera altxatuz, halabeharrez eta bat-batean, jabetza-eskubide burgesa errotik aldatzeko zereginaren aitzinean aurkitzen da. Iraultza demokratikoa zuzenean sozialista bilakatzen da, etengabeko iraultza bihurtzen delarik.

9)    Proletalgoak boterea konkistatzea ez da iraultzaren gailurra, soilik bere hastapena baizik. Eraikuntza sozialista bakarrik uler daiteke klase borrokaren baitan, maila nazionalean zein internazionalean. Nazioarteko palestran erregimen kapitalistak nagusitasun erabakigarria duelarik, borroka horrek nahitaez gerra zibilak piztuko ditu mugen barnean, eta gerra iraultzaileak mugetatik haratago. Horretan datza berez iraultza sozialistaren izaera etengabea, kontutan hartu gabe herrialde hori atzeratuta dagoen, bere iraultza demokratikoa atzo bertan egin zuelarik; edo, aldiz, herrialde kapitalista zahar bat den, denbora luzez garai demokratikoa eta parlamentarioa iragan duena.

10)    Pentsaezina da iraultza sozialistaren garaipen osoa herrialde baten muga nazionalen barnean. Gizarte burgesaren krisiaren oinarrizko kausa bat berak sortutako indar produktiboetan datza, jada ez baitira bateragarriak Estatu nazionalaren mugekin. Horrregatik sortzen dira, alde batetik, gerra inperialistak; eta Europako Estatu Batuen utopia burgesa, bestetik. Iraultza sozialista palestra nazionalean hasten da, internazionalean jarraitzen du, eta mundu mailan burutzen da. Ondorioz, iraultza sozialista etengabeko bilakatzen da hitzaren esanahi berri eta zabalago batean: soilik ematen zaio amaiera gizarte berriak bere erabateko garaipena mundu osoan lortzen duelarik.
—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista. Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.

larunbata

Per la reunificació revolucionària dels Països Catalans!



 
Independentzia eta amnistia ja!
Indar okupatzaileak kanpora!
Zazpiak bat : 
Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte inperialismoaren kontra!
 
 

TROTSKY:

« Leninek sakonki ulertu zuen nazionalitate zapalduek bai Errusia tsaristan, bai mundu osoanbere baitan duten indar iraultzaileaz. Bere ustez mespretxua baino ez zuen merezi Japoniak Txina menderatzeko egiten duen gerra, edo, ordea, Txinak Japoniatik askatzeko egiten duen gerra maila berean jarri eta “kondenatzen” duen “pazifismo” hipokritak. Leninen iritziz, gerra inperialista baten aurrean, emantzipazio nazionalaren aldeko gerra bat egitea iraultza nazionalaren beste forma bat baino ez zen, eta era berean,  munduko langileriaren borroka askatzailearen ezinbesteko katebegitzat hartzen zuen. »

—Lev Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista: HISTOIRE DE LA RÉVOLUTION RUSSE.

ostirala

Trotsky: « Urriko Iraultzak bere banderan emakumeen emantzipazioa idatzi zuen »


Milizia proletarioa iraultza sobietarrean



Emakumearen egoera Sobietar Batasunean

Trotsky:


Emakumearen egoera da erregimen sozial bat eta estatu-politika bat ebaluatzeko adierazlerik grafikoena eta esanguratsuena. Urriko Iraultzak bere banderan emakumeen emantzipazioa eskribitu zuen, eta historiako legedirik progresistena sortu zuen ezkontzari eta familiari dagokionez. Honek ez du erran nahi, noski, emakume sobietarrarentzat berehalako “bizitza zoriontsua” eskura zegoenik. Emakumeen benetako emantzipazioa pentsaezina da ekonomiaren eta kulturaren hazkunde orokorrik gabe, nukleo familiar ekonomiko burges-txikia deuseztatu gabe, hezkuntzaren eta janariaren prestatze sozializatua sartzen hasi gabe. Bien bitartean, burokrazia, bere sen kontserbadoreari jarraituz, asaldatu egin da “familiaren” desegitearen aitzinean. Goresmen-kantak abesten hasi zen familiaren afarien eta familiaren arropa-garbiketaren omenez, hau da, emakumeak etxean jasaten duen esklabotzaren omenez. Gainera, abortuaren aurkako zigor kriminala berrezarri du, ofizialki emakumea zama-aberearen egoerara itzularaziz. Hortaz, komunismoaren ABC-arekin erabateko kontraesanean, kasta agintariak erregimen klasistaren nukleorik erreakzionario eta ezjakinena berrezarri du: familia burges-txikia, alegia.

Trotsky ; Sobietar gobernuak oraindik jarraitzen al ditu duela 20 urte ezarritako printzipioak? (1938ko urtarrilak 13)



"IWD (International Women's Day) 1917 sparked Russian Revolution 
~
For women's liberation through socialist revolution!
 Spartacist League"
 

Trotsky, proletalgoaren diktaduraren alde



Marxismoaren ikuspuntutik, Estatua klase batek beste klase bat menderatzeko erabiltzen duen aparatu bat da. Proletalgoaren diktadura langileek  aldi baterako beharrezkoa duten instituzio bat da bakarrik, esplotatzaileen erresistentziari aurre egin eta esplotazioa suntsitzea dira bere xedeak. Klaserik gabeko gizarte batean, Estatua, bortxa-aparatu gisa, gradualki zimeldu behar da, ekoizleen eta kontsumitzaileen auto-administrazio askeak ordezkatzen duelarik.
—Trotsky ; Sobietar gobernuak oraindik jarraitzen al ditu duela 20 urte ezarritako printzipioak? (1938ko urtarrilak 13)
 
 
 

 

astelehena

Trotsky: « Inperialismoari aurre egin behar zaio faxismoari aurre egiteko »


 

Bilbo (Bizkaia), 2019ko apirila
Vox-en aurkako mobilizazioan txakurrek antifaxistak erasotu zituzten.

 

Trotskyk Kubako prentsari:
« Inperialismoari aurre egin behar zaio
faxismoari aurre egiteko »


P

olitikan, gauzarik inportanteena eta —nire ustez— zailena, mundu modernoko herrialde guztietan gertatzen den hil ala biziko borrokaren lege orokorrak definitzea da, alde batetik ; eta, bertzetik, herrialde bakoitzarentzako lege horien konbinazio berezia aurkitzea. Gaur egungo gizateria osoa, britainiar langileetatik Etiopiako nomadetaraino, inperialismoaren uztarriaren azpian bizi da. Ezin da hau ahantzi ezta minutu batez. Baina horrek ez du erran nahi inperialismoa modu berdinean agertzen denik herrialde guztietan. Ez. Herrialde batzuk inperialismoa daramate, bertze batzuk haien biktimak dira. Horixe da Estatu eta nazio modernoen oinarrizko banalerroa. Ikuspuntu honetatik, eta soilik aipaturiko ikuspuntutik, hartu behar da kontutan faxismoaren eta demokraziaren auzia, hain konplexua dena.

            Mexikorentzat, adibidez, demokraziak herrialde semi-kolonial batek dependentziatik ihes egiteko gogoa erran nahi du, nekazariei lurra ematea, indiarren maila kulturala igotzea, eta abar. Hitz batez errateko, Mexikoko arazo demokratikoek izaera progresista eta iraultzailea dute. Eta zer erran nahi du demokrazia Britainia Handian? Existitzen dena mantentzea, batez ere metropoliak kolonien gainean duen menperakuntza. Gauza bera Frantzian. Herrialde hauetan demokraziaren banderek ezkutatu nahi dute gutxiengo pribilegiatu batek gehiengo zapaldu baten gainean duen nagusitasun inperialista.

Faxismoa eta inperialismoa

Berebat, ezin dugu faxismoaz hitz egin “orokorrean”. Alemanian, Italian eta Japonian faxismoa eta militarismoa inperialismo gutiziatsu, sabelkoi, eta beraz, erasokor bat da. Latinoamerikako herrialdeetan faxismoa atzerriko inperialismoarekiko dependentziarik makurrenaren isla da. Gai izan behar gara, forma politikoaren azpian, eduki ekonomiko eta soziala aurkitzeko.

            Intelligentsiako zenbait zirkuluren artean entzutetsu bihurtu da “Estatu demokratiko guztien batasuna”ren aldeko ideia, faxismoari aurre egiteko. Nire iritziz ideia hori fantastikoa da, lilurakeria, soilik masei engainatzeko balio du, bereziki herri ahul eta zapalduei. Norbaitek sinetsi dezake benetan, sikiera une batez, Chamberlainek, Daladierrek edo Roosveltek, “demokrazia”ren printzipio abstraktua defenditzeko, gerra bat deklaratzeko gai direnik? Britainiar gobernuak demokrazia horrenbeste maitatuko balu Indiari askatasuna emanen lioke. Gauza bera Frantziaren kasuan. Britainia Handiak nahiago du Francoren diktadura Espainian langileen eta nekazarien aginte politikoa baino, Franco britainiar inperialismoaren agente atsegin eta fidagarriagoa izan daitekeelako. Ingalaterrak eta Frantziak ez zioten aurre egin Hitler-i Austria entregatu ziotenean, baina halabeharrez gerra deklaratuko liokete beraien koloniak ukitzeko ausardia izango balu.

            Ondorioz, ez dago faxismoari aurre egiterik inperialismoari aurre egin gabe. Herrialde kolonial eta semi-kolonialek, lehen-lehenik, euren zapaltzaile zuzena den herrialde inperialistaren aurka borrokatu behar dute, faxismoaren edo demokraziaren mozorroa janzten duen erreparatu gabe.

            Latinoamerikako herrialdeetan, faxismoaren aurka borrokatzeko modurik hoberena, eta seguruena, laborantza-iraultza egitea da. Mexikok urrats inportanteak eman zituenez zentzu honetan, Cedillo jeneralaren altxamendua airean gelditu zen. Aldiz, Espainian, Azañaren gobernuak —eta bere aliatu Stalin-ek— errepublikanoen porrot latzen errua dute, laborantza-iraultza eta langileen mugimendu independentea deuseztatu dituztelako. Herrialde ahul eta semi-kolonialetan, politika sozial kontserbadore batek, eta erreakzionario batek are gehiago, traizioa egiten dio, hitz honen zentzurik zabalenean, independentzia nazionalari.

Stalin — mundu mailako jendarmea

Galdetuko zait nola azaldu daitekeen Urriko Iraultzatik sortutako gobernu sobietar batek mugimendu iraultzailea suntsitzea Espainian. Erantzun erraza du horrek: kasta burokratiko pribilegiatu berri batek, arras kontserbadore, handizale eta tiranikoak soviet-en gainetik jartzea lortu du. Burokrazia honek ez du konfiantzarik masetan eta beldurra die. Klase agintarietara gerturatu nahi du, inperialista “demokratiko”etara bereziki. Stalin-ek, bere fidagarritasuna frogatzeko, poliziaren rola hartzeko prest da mundu mailan. Burokrazia stalinista eta bere agentzia —Komintern-a— herri ahul eta kolonialen independentzia eta aurrerabidearentzat arriskurik handiena dira orain.

            Kuba oso gutxi ezagutzen dut, eta beraz ezin dut zuen aberriari buruzko iritzi independenterik eman. Zuek nik baino hobeki epaitu dezakezue arestian emandako iritziak Kubako egoerari aplikatu ahal zaizkion. Niri dagokidanez, espero dut laster Antilletako Perla bisitatzeko aukera izatea, zuen herria gertuagotik ezagutzeko; herri honi nire agurrik bero eta zintzoenak bidaltzen dizkiot zuen egunkariaren bitartez.

Coyoacan, D.F.

—Lev TROTSKY, iraultzaile boltxebike-leninista; 1938ko irailak 21.
 
Socialist Appeal , New York, 1938-aza.-8
SWP / Socialist Workers Party

 "Communist League of America for the Fourth International".
"...workers republic in Cuba against American intervention -Communist League of America-"
 

igandea

Trotsky: “Zer da faxismoa?”


Comunistas de la Spartacist League y antifascistas frente a policías y nazis.

ZER DA FAXISMOA?


Lev Trotsky* (militante boltxebike-leninista)

(*)Trotskistak blogak euskaratuta.


Zer da faxismoa? Hitz hau Italian sortu zen. Faxistak izan al ziren diktadura kontrairaultzaile guztiak —hau da, Italiako faxismoaren etorreraren aurretik ?

Komintern-aren arabera, Primo de Riverak Espainian ezarritako diktadura ohia diktadura faxista bat izan da. Zuzena al da hori ? Gure ustez ez.

Italiako mugimendu faxista masa zabalen mugimendu espontaneo bat izan zen, eta euren oinarritik sortu zituen bere buruzagiak. Bere jatorria plebeioa da, potentzia kapitalista handiek zuzentzen eta finantzatzen dutelarik. Burgesia txikiaren, lumpenproletalgoaren, eta, neurri handi batean, baita masa proletarioen artean sortu zen; Mussolini, sozialista ohi bat, mugimendu honetan gora egin duen “self-made” man bat da.

            Primo de Rivera aristokrata bat zen. Goi kargu militar eta burokratiko bat zeukan, eta Kataluniako gobernadore nagusi izan zen. Bere kolpea indar estatalen eta militarren laguntzaz jo zuen. Espainiako eta Italiako diktadurak zeharo desberdinak diren diktadura motak dira. Ongi desberdindu behar dira. Mussolinik zailtasunak izan zituen instituzio militar zahar asko milizia faxistekin bateratzeko. Primo de Riverak ez zuen arazo hori izan.

         Alemaniako mugimendua funtsean italiarraren antzekoa da. Masa mugimendu bat da, eta beraien buruzagiek demagogia sozialista kopuru handi bat erabiltzen dute, beharrezkoa baitzaie masa mugimendu bat sortzeko.

            Burgesia-txikia da euren benetako oinarria. Oinarri hori zabala da Italian:  Hirietako eta landako burgesia-txikia eta nekazalgoa. Alemanian halaber, faxismoak oinarri zabala du. Ingalaterran ez du oinarri hori proletalgoa populazioaren gehiengo zabala delako: nekazariek edo baserritarrek pisu oso gutxi dute.

            Esan daiteke, eta neurri handi batean hala da, klase ertain berriak, estatuko funtzionarioek, administratzaile pribatuek, eta abar, oinarri hori osatu dezaketela. Baina ikertu beharreko auzi berri bat da.(...)

            Faxismoaren norabidea aurreikusteko, kontzeptu horren definizioa behar da. Zer da faxismoa ? Zein da bere oinarria, bere formak, bere ezaugarriak ? Nola garatuko da ?

            Honen helburua da burkide ingelesei erakustea afera hau ez dela sinplea. Nahitaezkoa dela modu zientifikoa eta marxista erabiltzea. (...)

—Lev TROTSKY; The MilitantOrgan of the Communist League of America (Opposition); New York, January 16, 1932 .

 
"For Class Struggle At Home Against Racist U.S. Imperialism! Labor Black Struggle League"

ostirala

Le Bolchévik: «Autodeterminazio-eskubidea Kabiliarentzat!»


Artikulu hau Frantziako prentsa marxistan argitaratu da; hemen zati bat bakarrik euskaratu da. Jatorrizkoaren esteka: https://www.icl-fi.org/index.html

 
Zamaketarien greba Mostaganem-en, 2019ko apirila

Presidentziala edo batzar konstituziogilea,
biak burgesiaren «irtenbideak»


Aljeria: Bizi bedi etengabeko iraultza!

Beharrezkoa da alderdi leninista-trotskista bat forjatzea!

·        Behera inperialismo frantsesa!

·        Batzar konstituziogilearen amarrua

·        Langileriaren indar soziala mobilizatu behar da

·        Autodeterminazio-eskubidea Kabiliarentzat!

Manifestazioen hastapenetik, gobernuak arabiarrak eta kabiliarrak elkarren kontra jardutea bilatu du mobilizazioak gelditzeko asmoz. Disimulatu gabe, benetan existitzen ez den konplot separatista baten mamua erabili du. Errealitatea da langile kabiliarrak edo kabiliar jatorria dutenek paper nabarmena izan dutela Buteflika-ren “sistema”ren kontrako manifestazio eta grebetan, bai Kabilian bertan, eta baita ere Aljerren, Parisen eta bertze lekutan.

Kabiliarren aurkako chauvinismoa aljeriar burgesiak  proletalgoa geldiarazteko erabiltzen duen tresna inportante bat da. Kabiliarrek kolonialismo frantsesaren kontrako Aljeriaren askapen nazionalaren aldeko gerlan funtsezko paper bat izan zuten. Behin eta berriz pairatzen duten zapalkuntzaren aurka matxinatu dira, bereziki 1963, 1980, 1994, 1998 eta 2001 urteetan, batez ere nahitaez arabiartu nahi dituztelako. Kabiliarrek euren hizkuntza propioa dute, eta ausardiaz eta kemenez beraien eskubideen alde borrokatzen dira aspalditik. Kabiliarren autodeterminazio-eskubidearen alde gaude, baita separatutako Estatu kabiliar bat sortzeko aukera aintzat hartuz, kabiliarren hautua baldin bada.

Aldarrikapen hau funtsezkoa da proletalgo arabiarraren eta amazigh-aren arteko batasuna bermatu eta Aljeriako botere kapitalistaren kontra ekiteko. Baina horrek ez du inolaz ere erran nahi kabiliar nazionalista burgesei sostengu politikorik ematen diogunik, kontrakoa baizik. (...)

Kabiliar herriaren eskubideak aljeriar kapitalisten eta inperialismo frantsesaren kontrako borrokan erdietsiko dira. Kabiliako herriaren benetako aliatu potentzialak Aljeriako langile arabiarrak eta langile frantsesak dira.
Buteflika eta Manuel Valls
 
(…)
Kolonialismoaren hizkuntza frantsesa izan zen, eta oraindik Aljeria zapaltzen segitzen duen potentzia inperialista nagusiaren hizkuntza da! (...) Frantzian, halaber, elebakartasun frantsesaren ezarpenaren aurka borrokatzen gara.

Beharrezkoa da Aljerian, Frantzian, eta herrialde orotan, alderdi proletario iraultzaile bat eraikitzea, alderdi burges guztiengandik independentea dena, eta, aldi berean, fermuki aurre egiten diena. Halako alderdiek, berreraikitako 4. Internazionaleko kide direlarik, Aljeriako iraultza proletarioaren aldeko borroka eta Frantziako eta bertze herrialde inperialistetan egiten diren borroken arteko lotura sortuko dute helburu berdina lortzeko. Proletalgoak mundu mailan boterea eskuratzen duenean, jakintza teknikoari eta industriaren garapenari esker populua miseriatik eta urritasunetik ateratzeko erabiliko ditu etekinak, eta klaserik gabeko gizarte komunista bat eraikitzea izanen du bere helburua.

Le Bolchévik, 228. alea, 2019ko ekaina. LTF Frantziako Liga Trotskistaren aldizkaria.

 
"BLOODY U.S. IMPERIALISM HANDS OFF VENEZUELA! SPARTACIST"