Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)
Trotsky
11) Mundu
mailako iraultzaren garapena, trazaturik gelditu den moduan, ezeztatu egiten du
sozialismorako “heldu” edo “heldugabeko” herrialdeen arteko bereizketa,
Internazional Komunistak gaur egun ezartzen duen sailkapen hil eta pedantearen zentzuaren
arabera. Kapitalismoak merkatu mundial bat, lanaren zatiketa mundial bat eta
indar produktibo mundialak sortzen dituenez, bere kabuz munduko ekonomia osoa
eraldaketa sozialistarako prestatzen du.
Eraldaketa-prozesu hau erritmo desberdinean gauzatuko da
herrialdeen arabera. Kondizio jakin batzuen ondorioz, herrialde atzeratuak
aurreratuak baino lehenago heldu daitezke proletalgoaren diktadurara, baina hauek
baino geroago sozialismora.
Herrialde kolonial edo semikolonial batean, bere
proletalgoa nekazariak bere ondora batu eta boterea konkistatzeko aski
prestaturik egon ezean, ez du gaitasunik iraultza demokratikoa azken bururaino
eramateko. Aldiz, herrialde batean proletalgoak iraultza demokratikoaren
ondorioz boterea lortzen badu, diktaduraren eta sozialismoaren zoria, azken
finean, ez da horrenbesteraino indar produktibo nazionalen baitan egongo, eta
hartara, iraultza sozialista internazionalaren eskutan egongo da.
—Trotsky, iraultzaile
boltxebike-leninista.
Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.