Spartacist League (Liga Komunista Internazionala)
Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)
Trotsky
12) Sozialismoa herrialde bakar batean
eraikitzearen teoria Urriko [iraultzaren] aurkako erreakzio gisa sortu zen, eta
etengabeko iraultzaren teoriari aurrez aurre modu kontsekuentean kontra egiten
dion teoria bakarra da.
Sozialismoa
herrialde bakar batean eraikitzearen teoriaren aldeko epigonoak saiatzen dira —kritikak
hala behartuta— euren teoriaren aplikazioa Errusiako kasuari murrizten,
herrialde horrek dauzkan zenbait berezitasunengatik (bere hedadura eta
aberastasun naturalak), baina horrek ez ditu gauzak hobetzen, kontrakoa baizik.
Halabeharrez, jarrera internazionalari uko egitea mesianismo nazionalera zuzentzea da, hau da, norberaren herrialdeak
dauzkan abantaila eta berezitasun propioak eranstea da, eta ustez beste
herrialdeek ezin izan dezaketen rol bat hartzea izango luke.
Lanaren
zatiketa mundiala, industria sobietarra atzerriko teknikaren mende egotea,
Europako herrialde aurreratuen indar produktiboen dependentzia Asiako
lehengaiekiko, eta abar, ezinezkoa egiten dute gizarte sozialista independente
bat eraikitzea herrialde bakar batean, munduko edozein tokitan.
—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista.
Konstantinopla,
1929ko azaroaren 30a.