James P. Cannon etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
James P. Cannon etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

igandea

James P. Cannon zentralismo demokratikoa defenditzen



Zentralismo demokratikoak ez du bertuterik per se. Alderdi borrokalari baten printzipio jakin bat da, programa bakar baten inguruan elkartzen dena, iraultza bat gidatzea xede duena. Sozialdemokratek ez dute horrelako organizazio-sistemarik behar arrazoi oso sinple batengatik, ez dutelako iraultzarik antolatu nahi ”

—“Leninist Organization Principles”; James P. Cannon,   1953ko apirilaren 3a, Speeches to the Party (1973)

Urriko Iraultza, 1917-2017


Trotsky, Lenin & Kamenev (Sverdlov plaza, Mosku)
G

erra eta iraultza autoritate gehien duten tribunalak dira. Hortxe, gerran eta iraultzan, erabakitzen dira gure garaiaren arazo handi guztiak. 1914ko abuztuan Lehen Mundu Gerra piztu zenean, frogatu egin zen kapitalismoa, sistema ekonomiko eta sozial bezala, bere misio historiko progresista agortua zuela. 1917ko azaroko errusiar iraultzak kapitalisten klasea baino indar gehiago duen klase bat heldutasunera iritsi zela aditzera eman zuen. Proletalgo modernoa, gizarte modernoaren indar progresista, erregimen sozial berri baten iragarlea eta ordezkaria da — klase hori, iraultzak frogatu duen bezala, erasora jo zuen mundu-mailako garaipen batekin bakarrik bukatu daitekeen borroka klasista batean.
1917ko azaroaren 7a. Egun horretan erregimen zahar kapialistaren heriotza-epaia eta sozialismo mundialaren ordena berria aldarrikatu ziren aldi berean. Eta zein-nahi direla proletalgoak azken helburu hori erdiesteko bidean pairatzen dituen gorabeherak, zein-nahi eragozpenak, traizioak edo porrotak; nahiz-eta gizateriak kapitalismotik sozialismora  heltzeko egin behar duen borrokaren norabideak trazatzen duen lerroaren sigi-sagak zorrotzak eta sakonak izan; gertatzen dena gertatzen dela, garapenaren lerroaren hasierako puntua beti izango da gau honetan ospatzen ari garen egun handia — 1917ko azaroaren 7a.
James P. CANNON: “Errusiar iraultza” (1942ko azaroaren 8a)

larunbata

James P. Cannon alderdiari buruz


"Guretzat alderdia borroka-erakunde bat behar du izan, botereaz jabetzeko borroka jakin bat aurrera eramaten duena. Boterea eskuratzeko borrokan dabilen alderdi boltxebikeak ez du soilik barne demokrazia behar. Ezinbestekoa du, era berean, premiazko zentralismoa eta diziplina gogor bat bere ekintzetan. Bere programa proletarioarekin bat datorren osaketa proletario bat behar du."

James P. Cannon, iparramerikar komunista. The Struggle for a Proletarian Party

James Patrick Cannon Diego Riveraren artelan batean, Trotsky eta Engelsen artean

asteartea

James P. Cannon komunista preso politikoei buruz


"Amnistia"
Every war has its hazards: the class war more than any other, for the organized workers wage it for the largest stakes in all the world’s history—for the Earth and all its fruits, for the complete expropriation of the present-day ruling class. In this worldwide struggle there is no compromise and no quarter. The aim of the workers is nothing less than the complete abolition of the capitalist system. Both classes are organizing on an international scale.

The list of the prisoners of the class war—the Workers’ Roll of Honor—is a long one and it increases steadily in spite of all the predictions that “normal conditions” of civil liberty will be restored. There can be no more normal conditions. This is the era of the world revolution. The war is on and there will be no more peace until the workers triumph everywhere.

James P. Cannon: The political prisoners (1921eko Maiatzaren Lehenean)