Secció Bolxevic-Leninista


Sección Bolchevique-Leninista de España (por la IV Internacional):

¡A PESAR DE TODO,
VIVA LA REVOLUCIÓN ESPAÑOLA!
19 julio de 1936 – 19 de julio de 1937

 
Urte bete igaro da uztaileko egun loriatsuetatik. Gogoberotasunez bizitako urtea, baina baita dezepzio sakon baten urtea da langile-klasearentzat.

1936ko uztaila:
Langileek, ia armarik gabe, matxinada militar-faxista zapaltzen dute hirigune industrial inportanteenetan. Langileek porrota jasan duten lekuetan, hala nola Oviedo, Zaragoza, Sevilla, eta abarretan, “Fronte Popularraren” ordezkariek azken uneraino proletalgoa armatzeari uko egiten ziotelako izan zen. Katalunian, langileek inprobisatzen dute baina etsaia menperatzea lortzen dute, nahiz-eta hauek armetan nagusiago izan eta teknika militarraren esperientzia handiagoa eduki.
1937ko uztaila:
Badajoz, Irun, Toledo, Malaga, Bilbo; traizio kate bat! Baina CNT-FAI eta POUMeko zutabe heroikoak sakabanatuak izan dira; eta bere lekuan “Armada Popularra” ezarri dute, usteldutako monarkia zaharraren kode militarra duelarik. Gure milizianoen gogoa desagertu egin da ofizialen eta soldaduen arteko berdintasunarekin batera. Non dira gure armada gorriaren balentria loriatsuak? Desagertu egin dira, bandera gorri-beltz eta gorriekin batera.
1936ko uztaila:
Langileak fabriken jabe egiten dira, nekazariak lurrena. Esplotatzaileak eta lur-jabeak egotzi eta printzipio berria ezartzen dute: Lan berdina, soldata berdina! Nahiz-eta langileek esperientziarik ez izan eta sabotajeak jasan, ekonomia berria ongi dabil fabrika-komiteen eta sindikatuen kudeaketari esker. Ez da oparotasunik, goserik ere ez, ordea.
1937ko uztaila:
PSUCek CNTren enpresen aurkako kanpaina basati bat darama. “Munizipalizazioa” eskatzen du, baina hori akziodun iheslariei eta atzerriko kapitalistei beren etekinak itzultzeko eta ondoren jabetza pribatua berrezartzeko amarru bat baino ez da. Udalek higiezinen jabeei kalte-ordainak ematen hasten dira. Soldatak eskasak dira, baina espekulatzaileak aberasten dira. Ogia falta da, baina gizarte-maila pribilegiatu berri batek nahi adina luxu aurkitzen du dendetan.
1936ko uztaila:
Langileak kalean nagusi dira, burges-txikiak ikaraturik izkutatzen dira. Langileek, beren klase-senari esker, faxistengandik eta sasipolitikariengandik garbitzen dute atzeguardia. Herri-tribunalek justizia proletarioa ezartzen dute. Kalumniatzaileak ez dira burua altxatzen ausartzen. Prentsa askatasuna dago langileentzat, ez da pertsona zintzorik bere iritzia argiki adierazteko beldur denik.
1937ko uztaila:
Maiatzaren 3ko biktimak oraindik mundu guztiaren gogoan dira. Valentziako okupazio tropak, ofizial atzerakoien agintepean eta errusiar fusilez horniturik, kaleak zaintzen dituzte. CNT gobernutik egotzia izan da, FAI herri-tribunaletatik. Gezur andana ateratzen da PSUCen bulego eta inprentetatik POUM ito nahian, zeinaren buruzagiei (militante iraultzaile beteranoak eta zintzoak) espioi izatea leporatzen dieten. POUM, CNT eta FAIren ehunka militante monarkia zaharraren ziegetan preso daude.
1936ko uztailaren 19ak “Fronte Popularraren” gobernu traidorea desegiten ikusi zuen. Herriaren benetako ordezkariak Milizia Antifaxisten Komite Zentralean bildu ziren, nahiz-eta bat-batean antolatu eta ustekabeko egoera horrek eragiten dituen gabezia guztiak izan. Baina 1937ko uztailaren 19an “Fronte Popularraren” aldekoek boterea berreskuratzea lortu dute, CNT baztertu ostean, honek herrialdeko populazioren gehiengoa eta elementurik hoberenak ordezkatzen dituelarik. “Fronte Popularreko” gobernuak langileei armak emateari uko egiten saiatu zen uztailean. 1937ko uztailean berriz horiek bereganatzen saiatzen da.
Nor da errudun?
 
NORENA DA ERRUA?
Iraultzaile kontsekuente orok emaitza tamalgarri horretara iristeko nola izan den posible galdetzeko eskubidea du. Bistan da espainiar herriak ez duela errurik, batez ere proletalgoari dagokionez, inoiz ez bezalako heroismoz borrokatu duelako, botere guztia beren buruzagien esku utziz. Baina azken horiek, euren boterea burgesiaren hondakinen aurka erabili beharrean, nahita partekatu zuten berekin, Companys, Tarradellas eta abarri beren indar eta ospearen parte bat emanez. CNT eta POUM gobernu burgesean sartu ziren, hots, klase-kolaborazioari ekin zioten. Esplotatzaileen eta esplotatuen arteko batasuna gauzatzea nahi izan zuten, ura eta sua elkartzea bezain zaila dena.

Azken hamabi hilabeteetan egin duen politikagatik, ukaezina da CNTk frogatu duela gaitasunik ez duela langileak behin-betiko garaipenera gidatzeko. CNTk arlo ekonomikoan egin duen lana gutxiestetik urrun gaude, bere ahalmen eraikitzailea frogatzeko gai izan delako. Baina bestalde, praktikan egiaztatu du, ondo beharrez eginagatik ere, ezinezkoa dela sozialismoa eraikitzea klase-etsaiaren ordezkariei botere politikoa uzten bazaie.
Langile anarkistei izua sortarazten die “botere” hitzak, eta baita “politiko” hitzak ere. Baina halabeharrezko litzateke, aurreiritziak bazterrean utziz, ulertuko balute “botere politikoa” armadaren, poliziaren, administraritzaren eta abarren zuzendaritza besterik ez dela. CNTren apolitizismoak ez du eragin politikaren desagerpena, baizik-eta auzi publikoen kudeaketa PSUCeko atzerakoien, edo Esquerra-ren edo beste batzuen esku uztea soilik. CNT-ren antiestatismoak ez du eragin estatuaren abolizioa, baizik-eta estatuaren indar hertsatzaile guztiak (polizia, armada, espetxeak) proletalgoaren eskutatik burgesiarenetara joatea soilik. CNTren antimilitarismoa utopikoa dela ikusi da. Auzi guztia armada jeneral burgesen edo, aldiz,  proletalgoaren konfidantzazko diren buruzagien agintepean dagoen jakitean datza. Baina ministro cenetistak, “antimilitaristak” teorian, militarizazio burgesaren aldeko dekretua sinatu dute. CNTren antiautoritarismoak ez ditu tiranoak deuseztu, aldiz, tirano berriek tirano zaharren lekua hartzea eragin du zeharka.
Laburtuz, CNT proletalgoaren diktaduraren aurka dago. Baina hori herri langilearen gehiengo zabalak botereaz jabetzea baino ez du esan nahi, burges gaizkile bakar batzuen aurka joz eskubide politiko guztietaz gabetuz, bestela botereaz jabetuko liratekeelako kontrairaultza sustatzeko. Proletalgoaren diktadura langileen-, nekazarien- eta soldaduen- komiteen bitartez gauzatutako benetako langile-demokrazia baino ez da. “Diktadura ororen” aurkako teoria anarkista negargarriak, ondorio bezala, gaur egun burgesiaren diktadura bortitzaren-pean egotea eragin du.
Burkide anarkistak! Onartu behar duzue, errealitatearen beharren aurrean, CNTk eta FAIk beren teoria guztiak sakrifikatzera behartuak izan direla: “gobernuen aurkakoek” gobernu (burgesean) sartzea eskatzen dute, “antimilitaristek” armada (burgesean) ordezkaritza izatea eskatzen dute, “antipolitikoek” buru-belarri sartu dira politika (burgesean). Ministro eta buruzagi anarkistek beren jarrera zuritzen saiatu dira, zintzotasunagatik beren printzipio propioak sakrifikatzera iritsi direla esanez. Baina, zertarako dira iraultza batean erabili ezin diren “printzipio iraultzaileak”? Pikutara bidali eta beste batzuk bilatu behar dira! 
POUMek, CNT eta FAIrekin alderatuta, bigarren mailako papera besterik ez du izan proletalgoaren zuzendaritzan. POUMek marxistatzat du bere burua, baina sekula ez da izan, sekula trotskista izan ez den bezala. Beren buruzagiak marxismo iraultzailearen eta erreformismoaren artean kulunkatu dira beti. Beren ekintzak eta hitzak beti erakutsi dute kontraesan nabarmen bat. Teorian, POUM, proletalgoaren diktaduraren aldeko zen. Praktikan gobernu burgesean sartzen zen. Hitzez, POUM, armada politiko iraultzaile baten aldeko zen; baina ekintzez, militarizazioaren dekretua sinatu zuen. Hitzez, maiatzaren 3ko borroka goretsi du, baina borrokaren unerik gorenean, eta artean inongo emaitzarik lortu ez zelarik, langileek barrikadak utzi zitzaten aholkatu zuen, CNTk eta FAIk bezalatsu. POUMek bere tesietan soldadu-komiteen beharra aitortzen zuen, baina beren buruzagiek trotskistak kanporatzen zituzten beren lerro propioetan sortzen saiatzen zirelako. POUM Internazional berri baten alde agertzen zen, baina inoiz ez zuen biltzar bat antolatu auzi hori eztabaidatzeko.
Erreakzioak POUM zapaldu du, proletalgoak ezertxo ere egin gabe. Iraultzaile orok —langile zintzo oro barne— POUMeko burkide guztiak defendatzeko betebeharra du. Baina era berean honako gogoeta hau egin behar du: POUMek ez du proletalgoa zuzentzeko lana burutzen jakin. Beti CNTren buruzagien atoian joan da. Politikoki hain itsua izanda ez du ezta bere defentsa propioa antolatzen jakin. POUMen heriotza goiztiarra izan da, proletalgoak porrot erabakigarri bat jasan baino lehenagokoa.
Iragan den urtearen ikasbide inportanteena hau da: proletalgoak, bere heroismoa eta borrokarako gogoa hainbeste aldiz erakutsi duenak, ez du zuzendaritza trebe bat izan. Armada heroiko bat eraiki du, baina Estatu Nagusirik gabekoa, eta bere gabezia dela-eta bere indarrak sakabanatu egin ziren nahitaez. Bere berehalako zeregina —borrokan murgildurik—  zuzendaritza berri bat sortzea da, benetako alderdi iraultzaile marxista berri bat izan behar duena ezinbestez, akats zahar eta krimen zaharren zamarik ez duena, oportunismo ororen eta kontziliazio gogo guztietaz libratu dena,  bere barne demokraziak pentsamendu-askatasuna eta ekintza disziplina zorrotzena bermatzen duelarik. Alderdi berri horren elementuak jada existitzen dira. POUMeko hondarren artean aurkitzen dira (non Komite Exekutiboaren koldarkeria zorrozki kritikatzen zuen fakzio ezkertiar bat sortu zen), baita anarkisten artean (batez ere “Durrutiren Lagunen” artean) eta Juventudes Socialistasen artean ere (non burkideak stalinisten ibilbide kontrairaultzailearen aurka altxatzen diren). Gogo iraultzaileaz adoreturiko burkide horiek ez dituzte oraindik atera beren esperientzia garratzaren azken ondorioak. Trotskistekin argi eta garbi elkarlanean aritzeaz zalantza egiten dute, jakinaren gainean edo ez, stalinistek trotskisten aurka zabaltzen dituzten kalumnia ikaragarrien eraginpean daudelako. Horrexegatik, hain zuzen ere, are beharrezkoagoa da herriari argitzea zer den trotskismoa.

ZER NAHI DUGU GUK, TROTSKISTOK?
1.-       Faxismoa deuseztu bide eraginkor bakarrarekin, iraultza proletarioarena. Faxismoaren sustraiak errotik atera, demokrazia burgesaren lur ustelduan hazten baitira. Erregimen kapitalista suntsitu nahi dugu behin-betiko, desjabetzaileak desjabetzearen aldekoak gara, era berean, estatu aparatu zaharra guztiz birrintzearen aldekoak gara. Aldi igarokor batez proletalgoaren diktadura eraiki nahi dugu, burgesiaren hondakinen aurka esklusiboki zuzenduko dena, zeren horiek, atzerriko kapitalisten laguntzaz, jabetza pribatua eta erregimen burgesa berrezartzen saituko dira. Saialdi horren adibiderik garbiena egun espainiar burgesiak, eta batez ere PSUCek, egiten dituzten azpijoko lotsagarriak dira. Proletalgoaren diktadura, ezer baino lehenago, langileen demokrazia izango da, diruaren pribilegioak desagertuko direlako, eta langileak, esplotazio kapitalistatik aske, beren patua eurek beraiek erabakiko dute.
2.-       Proletalgoa boterea bereganatzeko baldintzetan ez den bitartean, langileen eskubide demokratikoak defendituko ditugu erregimen kapitalistaren edo iragankorra den baten markoan. Horregatik aldarrikatu izan dugu publikoki, inongo azpijokorik gabe, CNT-FAI-POUM arteko borroka fronte bakarra; inoiz ez dugu onartuko klase-etsaiak langileen erakundeak suntsitzea, nahiz-eta gure arerio politikoak izan. Atzo POUM babestua izatea defenditu genuen, gaur FAI herri-tribunaletatik kanpo uztea protestatzen dugu, eta bihar CNT defendituko dugu armak eskuetan. Langile-demokraziaren aldeko ginen eta izaten jarraitzen dugu.
3.-       Langileen, nekazarien eta soldaduen batzar(1) iraultzaileen eraketaren alde azaltzen gara. Batzar horiek demokratikoki hautatuak izan behar dira auzo guztietan, herrietan, landagunean. Ordezkariak edozein unean ezeztagarriak izan behar dira, gehiengoak hala erabakitzen badu. Hala, masen benetako gogoa errazago hautematen da. Batzar horiek iraultzaren konkisten defentsa, ordena publikoaren zaintza, eta ekonomiaren eta banaketaren kontrolaren ardura izango dute. Alderdi bakoitzak bere irtenbideak aurkeztuko ditu, masek erabakiko dute.
(1) “Junta” originalean = Batzar, soviet.
4.-       “Fronte Popularra” deritzon gobernuaren aurka gara, zeinean, egia esanda, herriaren gehiengo osoak ez duen ordezkaririk. Klaseen arteko kolaborazioaren aurka gaude, langile-klasearen aurkako gaitz bat delako. Horrelako gobernu baten kapitulazioek traizioa ekarriko dute, ezinbestean. Irtenbide bakarra batzar iraultzaileetan oinarritzen den gobernu bat eratzea da, batzar guztietako ordezkariekin biltzar bat deituz, langileen-, nekazarien- eta soldaduen- batzarren komite zentral bat aukeratu dezan, herrialdearen zuzendaritza bere esku hartuko duena. Era horretako batzar iraultzaile batean ezingo da traidorerik izan, eta gerra, behingoz, garaipenarekin amaitzeko gai izango da.
5.-       Gure helburua kapitalisten desjabetze osoa da. Orain arte ez dituzte bankuak ukitu, kanbioa gobernu burgesaren kontrolpean dago. Zeharo arbuiatzen dugu PSUCek sutsuki aldarrikatzen duen “munizipalizazioa”, zeren errealitatean enpresak sindikatuen eskuetatik kentzea esan nahi du gobernu atzerakoiaren kontrolpean uzteko. Gure aldarria erabateko sozializazioa eta kanpo-merkataritzaren monopolioa ezartzea da batzar iraultzailearen Kontseilu ekonomiko baten zuzendaritzapean.
6.-       Lurraren nazionalizazioa eskatzen dugu, hots, lur-jabetzaren abolizioa. Lukurariek behin-betiko nekazarien lurrak hartzeko aukera galduko dute. Nekazaritza-enpresen kolektibizazioaren alde gaude, baldin-eta nekazariek  hertsapenik gabe onartzen badute. Lursailen banaketa nekazarien batzarren bidez egin behar da, honako printzipio honetan oinarrituz: lurraren jabetza lurra lantzen duenarentzat (la tierra para el que la trabaja).
7.-       Gure ustez soilik armada zentralizatu batek ziurta dezake garaipena. Baina armada iraultzaile bat izan behar du, non soldadu guztiek dagozkien eskubide politikoen jabe diren, eta non ofizialak hautatuak eta ezeztatuak diren soldaduen batzarretan. Soldata berdina guztiontzat! Buruzagitza bakarra, batzar iraultzailearen gerra-kontseilu baten kontrolpean; era horretako armada batean, soldaduen gogoberotasunak eta zaintza iraultzaileak baliabide material eta teknikoen urritasuna konpentsatuko du. Garaipenaren armada izango da!
8.-       Gutxiengo nazionalek libreki beren buruaren jabe izateko duten eskubidearen alde gaude, baita herri marokoarraren askatasun osoaren alde, banatzeko eskubidea barne. Maroko marokoarrentzat! Dei hori jendaurrean zabaltzen denean, aldi berean Marokoko masa zapalduen altxamendua sustatuko da, horrek armada faxista mertzenarioaren deskonposizioa eragingo du. Errepublika Sozialisten Federazioaren alde gaude, langileriaren interesekin bat etorriko baita. Hertsapenik gabe eratua izan behar da, langile guztien batasun aske eta anaitasunezkoaren bidez.
9.-       Burokrazia stalinistaren aurka borrokatzen gara, Errusian “sozialismoa” eraiki nahi omen duenak Espainian eta mundu osoan iraultza sozialista oztopatuz. Gure helburua Iraultza mundiala da, eta Lur osoan sozialismoa ezartzea (burokrata kasta* batek, Sovietar Batasunean gertatu bezala, konkista proletarioen usurpatzea saihesteko berme bakarra delako). “Esku-hartze ezaren” aurka gaude, III. Internazionalaren herri komisarioek eta II. Internazionalaren ministro burgesek praktikan jartzen dutena. Proletalgoaren parte-hartze iraultzailea eta espainiar iraultza europear iraultza bilakatzea aldarrikatzen dugu.
(*) ”Capa” originalean
10.-     Antolakunde zaharrek kale itsu batera eraman gaituzte. Guztiz konbentzituak gaude barbaro faxisten eta klase kapitalista guztiaren aurkako garaipena zuzendaritza gaitu baten baitan dagoela soilik, bil ditzagun gure ahalegin guztiak, borrokan, egoerak eskatzen duen eginkizunaren mailan jardungo duen alderdi iraultzaile berri bat eraikitzeko. Bere granitozko oinarria Marx eta Engelsen programa zientifikoa izango da, Leninek eta Trotskyk garatu dutena. II. eta III. Internazionalen traizio lotsagarriaren aurrean, iraultzaile kontsekuente guztiak Internazional berri batean bilduko ditugu, IV. Internazionala, iraultza sozialistaren alderdi mundiala izango dena. Bere orbanik gabe banderarekin sozialismoak garaipena erdietsiko du!
             Burkideak! Badakigu, zuek bezala, gure lehenengo zeregina Francoren aldekoak garaitzea dela. Baina badakizue, guk bezala, garaipen militarra iraultza sozialetik banaezina dela. Gure ustez tamalgarria den politika baten aurka borrokatzen gara, argi eta garbi. Iraultzak aurrera jotzeak ez du lubakietako fronte bateratua ahulduko, aldiz, gure milizianoen borrokarako grina indartuko du. 1936ko gogoa berpiztu behar dugu. Orduko garraz eta gaurko armekin eta esperientziarekin, Espainia sozialista bat, uztarri kapitalistatik libratu dena ospatuko dugu 1938ko uztailean!
              Gugandik gertu sentitzen diren iraultzaile guztiei dei hau zuzentzen diegu: etor zaitezte gure lerroak indartzera! Argi ditzagun gure desadostasunak eztabaida adiskidetsu batean oinarrituz. Borrokan elkarturik, menperatuko dugu gure etsai komuna!

Behera faxismoa eta kapitalismoa!
Bizi bedi espainiar iraultza proletarioa!
Bizi bedi iraultza mundiala!

Bartzelona, 1937ko uztailaren 19a


**** **** **** **** ****


ESTAMOS AL SERVICIO DE LA REVOLUCION PROLETARIA MUNDIAL

“El patriotismo —no importa que coloración adopte— es el peor enemigo de la revolución, y viceversa”

“La revolución española conduce a la revolución mundial, y la revolución mundial se perderá sin la revolución española. Mantener vivo el fuego de la solidaridad internacional, es hoy una de las primeras condiciones del triunfo. En esta certidumbre, colocamos en España la primera piedra de la
 IV Internacional”


Trotsky
ESTAMOS AL SERVICIO DE LA REVOLUCIÓN PROLETARIA MUNDIAL


L

A VOZ LENINISTA aparece en los momentos más críticos de la revolución española. Somos los intérpretes de un movimiento internacional que, recogiendo el legado histórico de las luchas del proletariado mundial y del pensamiento teórico del marxismo revolucionario, traza las bases orgánicas y programáticas de la IV Internacional. Recientemente constituidos en España, la breve exposición de nuestras ideas, hecha en dos números multicopiados de nuestro BOLETÍN, han hallado tan excelente acogida en los medios proletarios avanzados, que la necesidad de transformarlo en un órgano bimensual impreso ha podido realizarse inmediatamente.

Llegamos a la palestra volcánica de la lucha de clases en momentos extraordinariamente difíciles. Un capitalismo agónico y dos internacionales corrompidas a su servicio, ponen a contribución todos los elementos represivos del Estado moderno, el poder inmenso de la prensa, la calumnia y la persecución burocráticas, para ahogar, apenas nacida, la voz proletaria de la IV Internacional. La pesada atmósfera de guerra que vive Europa, agudiza aún más la persecución contra nosotros. A la traición socialista de 1914 se suma ahora la fuerza ingente de la burocracia rusa, arrastrando en su traición a cuantos elementos dudosos se mantienen al margen de los principios de la IV Internacional. Los bolcheviques que en el mundo trabajan tenaz y valientemente por su construcción, tienen ante sí la tarea más grande de nuestra época, que es preciso consumar en condiciones de una dureza incalculable. LA VOZ LENINISTA envía a todos un fervoroso saludo, en particular al camarada Trotski, y se hace presente en la lucha contra el capitalismo internacional, contra la traición social-patriota y por la revolución proletaria mundial.

            Fieles al principio marxista: «Sin teoría revolucionaria no hay revolución posible», los bolcheviques leninistas dedicamos nuestro mayor esfuerzo a obtener de la contradictoria revolución española los principios que posibilitan la victoria proletaria. La luz que arrojan ocho meses de guerra civil, con una correlación de fuerza incomparablemente favorable a la clase productora, permite ver y analizar experimentalmente a los diferentes partidos, ideas y hombres, en cada situación determinada, y hacer un riguroso balance que asiente los cimientos ideológicos y cuadros orgánicos del partido de la revolución social.

            Pero las condiciones en las que la lucha se desenvuelven en España, así como la exacerbación de la lucha de clases y de las contradicciones imperialistas en Europa, condenarían de antemano al más ridículo e impotente intelectualismo toda actitud de retracción analítica. Por limitadas que nuestras fuerzas y recursos sean, respaldaremos el análisis con la actuación, la crítica con el ejemplo, y a cada problema concreto de la revolución, señalaremos diariamente su salida. Lo avanzado del periodo revolucionario que vivimos, obliga a obrar al mismo tiempo que pensar. Quienes no puedan sostener este ritmo, serán devorados por la revolución.

            Finalmente, nos proponemos, como una de las tareas más fundamentales, combatir con el más crudo encarnizamiento toda desviación social-patriota del movimiento obrero. El patriotismo —no importa que coloración adopte— es el peor enemigo de la revolución, y viceversa. Por ese camino corre grandes riesgos nuestra clase obrera; y si la burguesía internacional se detiene aterrorizada ante las desconocidas consecuencias de una guerra, ésta puede imponérsele, no solo como solución forzada a los problemas de su propio sistema, sino como antídoto del gran resurgimiento revolucionario del proletariado mundial. La burguesía sabe que en las II y III Internacionales tiene los más sumisos y valiosos servidores. Frente al chovinismo propalado por todos los incondicionales de la burguesía, alentar los principios del internacionalismo revolucionario, de la guerra civil contra la guerra imperialista, es un deber que sólo los traidores olvidan. LA VOZ LENINISTA, consciente de la hora histórica, enseñará a las masas que la revolución española conduce a la revolución mundial, y la revolución mundial se perderá sin la revolución española. Mantener vivo el fuego de la solidaridad internacional, es hoy una de las primeras condiciones del triunfo. En esta certidumbre, colocamos en España la primera piedra de la IV Internacional, la Internacional que unirá a los trabajadores por encima de las fronteras y llevará hasta el triunfo la revolución proletaria mundial, pese al odio y la persecución de la burguesía, las burocracias reformista y staliniana, y las torpezas con que los elementos neutros debilitan la conciencia política de las masas.


LA VOZ LENINISTA, Órgano de la Sección Bolchevique-leninista de España (por la IV Internacional), Bartzelona, 1937ko apirilaren 5a. 1. zenbakia, 1. urtea.

trotskistak.blogspot