Ukraina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Ukraina etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ostirala

LKI: “NATOren eta EBren erasoak gerra probokatu du Ukrainan”

 


Liga Komunista Internazionala:

NATOren eta EBren erasoak gerra probokatu du Ukrainan

Behera Europar Batasuna eta NATO!

Ukrainako eta Errusiako langileak: 

Bira itzazue armak zuen agintarien aurka!


             (  Itzulpen ez ofiziala. Jatorrizkoak: https://www.spartacist.org/  )

NATOren eta Europar Batasunaren hamarkadetako zabalkuntzak, Estatu Batuen buruzagitzapean, Errusiak Ukraina inbaditzea probokatu du. Sobietar Batasuna suntsitu zuen kontrairaultza kapitalista prestatu ondoren, ekialdera zabaldu dira potentzia inperialistak, Errusiako mugaraino hain zuzen ere, eta harekin batera harrapakeria, gatazka etnikoak eta umiliazioa eraman dute. Mendebaldeko inperialistek beraien amorrua adierazten dute Errusiaren “gerra erasokorraren” eta Ukrainaren burujabetzaren urraketaren aurrean. Sumindura horren benetako arrazoia Ekialdeko Europa lapurtzeko duten eskubide esklusiboari —eta eskualdean ezarritako hegemonia estatubatuarrari— Errusiak desafio egiten ari zaiola da. Krisien eta gerren ziklo amaigabea errotik gelditu behar da, zentro inperialistetan iraultza sozialistak antolatuz. Bizi bedi iraultza proletarioa EE.BB.etan! Bizi bitez Europako estatu batu sobietarrak, borondate askez elkarturik!

     Irtenbide progresista bakarra dago Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerraren aurrean: Bi klase kapitalisten arteko gerra hau gerra zibiletan bilakatu behar da, langileek bi klase kapitalista horiek uzkailtzen dituztelarik. Dei egiten diegu Ukrainako eta Errusiako soldadu eta langileei: Anaitu zaitezte! Bira itzazue armak zuen agintarien aurka!

     Funtsean, gerra honetan Ukraina zein eragin-eremuren menpe egongo den dago jokoan, eta Errusiako zein Ukrainako indar armatuen garaipenak zapalkuntza gehiago baino ez du ekarriko. Ukrainako gobernua borrokan ari da ez Ukraina askatzeko, baizik-eta NATOko eta EBko potentzia inperialisten aurrean are esklaboago izateko, EE.BB.k babestutako 2014ko estatu-kolpearen ondotik loturik egon baita potentzia horietara. Bere garaipenak Ukrainako gutxiengo errusiarrarentzat ere zapalkuntza handiagoa ekarriko luke. Bestalde, Ukrainaren inbasio errusiarrak kate inperialistaren ordez errusiar zartailua ezarri nahi du. Donetsk eta Luhansk-eko autogobernuaren aldeko borroka nazional zilegia atxikirik gelditu da orain Errusiaren gerra-helburu erreakzionario handiei. Iraultzak, bai Ukrainan bai Errusian, afera nazionala konponduko luke, oligarkia deuseztatuko luke, eta nazioartean, langileetzat inspirazio izango litzateke beraien esplotatzaile propioen aurka zutitzeko.

     Gaurko gerraren irtenbide iraultzailea beharrezkoa izateaz gain, posiblea ere bada. 1917an bezalaxe, Errusiako eta Ukrainako langileak kanoi-bazkatzat hartu zituzten beraien agintariek. Beraien ofizialei tiro eginez eta boltxebikeen lidergoari segitzen zioten langile iraultzaileei elkartuz egoerari bukaera eman zioten, beraien esplotatzaileak —kapitalistak eta lur-jabeak— egotzi zituztelarik, munduko iraultzarik handienean. Aurrera Errusiako eta Ukrainako Urriko Iraultza berrien aldeko borroka!

     Mundu kapitalista pandemiak eragindako krisiak bi urtez xehakatu du. Konfinamenduak, langabezia, lan-erritmoen azkartzea, inflazioa eta birrindutako osasungintza munduko langileen benetako egoera da. Egungo gerrak langileen bizi-baldintzen hondoratzea azkartu eta klase-antagonismoak areagotuko ditu. Iraultzaileen zeregina gizarte kapitalisten hondoan pilatzen den amorru gordina eraldatzea da, gerrak, miseriak eta esplotazioak duten irtenbide bakarraren alde eginez: botere proletario internazionala ezartzea, alegia.

     Pandemiak argi erakutsi du langile-mugimenduaren gaurko buruzagien erabateko porrota. Langileriak birus baten zein kapitalisten erasoak jasaten ari zen bitartean, klase-traidore hauek (sozialdemokratak, stalinistak eta burokrata sindikalak) zeharo izan dira patroien aldeko, konfinamendu gehiago eta sakrifizio gehiago exijitu dituztelarik. Orain, buruzagi faltsu hauexek, bereziki zentro inperialistetan, langileak Estatu Batuen eta beraien aliatuen kausari babesa ematera eramaten dituzte, NATOri eta EBri betirako leialtasuna promesten diote, eta Errusia ito arte zigortu behar dela exijitzen dute. Traizio gehiagorik ez! Langileek zigorrei eta Ukrainari laguntza militarra emateari aurre egin behar diote! Atzerrian egiten den harrapakaritza inperialistaren edota gure etxean bertan bizi-baldintzen kaltetan egiten diren erasoen aurka borrokatzeko, langileriak egun daukan buruzagitzarekin hautsi egin behar du. Kapitalismoaren ehorzlearen rol historiko-mundiala bete ahal izateko zuzendaritza iraultzaile berri bat behar du. IV. Internazionala berreraiki! 

Inperialismoaren lekaio “sozialistak”

 Inperialismoaren eta gerraren kontrako benetako oposizio iraultzaile bat eraikitzeko aldez-aurreko baldintza sasi-trotskisten, stalinisten eta maoisten aurka urrikirik gabe borroka egin behar da, zeren-eta erabiltzen dituzten eslogan bakezale eta “antiinperialistak”  beraien ugazaba inperialista eta burgesia nazional propioekiko duten erabateko morrontza ezkutatzeko baino ez du balio. Hain zuzen ere Leninek halako oportunisten auka ohartarazi gintuen Lehen Mundu Gerran: “Sofisma nabarien bitartez, marxismoari kendu egiten zaio bere  arima bizi eta iraultzailea, marxismotik dena onartzen da borroka-bitarteko iraultzaileak, bitarteko horiexen aldeko propaganda eta prestaketa, eta xede horretan masak hezitzea izan ezik(Sozialismoa eta gerra [1915]). Hona hemen gaurko oportunistek hedatzen dituzten engainuak:

·        “Gerrarik ez Ukrainan”. Eslogan hau, ezkertiarren artean oso erabilia, iruzur bakezale bat da, zeren-eta herriari sinetsarazi egiten zaio gerrak irtenbide justu bat izan dezakeela borroka iraultzailerik gabe. Lapur kapitalisten arteko inolako su-etenik edota bake-akordiorik ez ditu konponduko gerraren kausak. Horrelako edozein akordio Errusiako eta Ukrainako langileen aurka zuzenduta egongo da halabeharrez eta hurrengo gatazka ankerrari bidea urratuko dio. Bake iraunkor eta demokratiko bat nahi izanez gero, gaurko gerra kapitalista Errusiako eta Ukrainako burgesien aurkako gerra bilakatzearen alde borrokatu behar da, eta orobat, iraultza herrialde inperialistetara zabaltzeko.


·        “Tropa errusiarrak, alde Ukrainatik!” (esate baterako, Committee for a Workers’ International-en aldarria). NATOren eslogana da, eta Ukrainako gobernuaren garaipena esan nahi du, besterik ez. Estatu Batuetan, Britainia Handian, Frantzian edota Alemanian aldarri hau egiten dutenek ez dute ukrainar langileen askatasunaren alde egiten, baizik-eta beraien agintari inperialista propioek Ukraina libreki lapurtzearen alde.


·        “Behera NATO!”. Beharrezko aldarrikapen bat da hau, baina hori esatea NATOren apendize ekonomikoa den EB-ri aurre egin gabe militarismorik gabeko inperialismoaren posibilitatearekin liluratzea eragiten du. Finantza-kapitalak eragindako harrapaketa ekonomiko “baketsuak” bidea urratzen dio gerrari.  EB eta euroa harrapaketa hori egiteko tresnak dira. Alemaniak eta Frantziak zuzendutako EB onuragarritzat hartzea eta Estatu Batuek zuzendutako NATO “militaristatik” aparte aurkeztea sozialchauvinismoa besterik ez da. Lutte Ouvrièrek, adibidez, NATO salatzen duen bitartean Ukrainari Europar Batasuneko kidetza eta “horrekin batera lortu zitzakeen abantaila apurrak” ukatu zizkiotela deitoratzen du (otsailak 22). Inperialismo frantsesaren aurrean errenditze latz bat da hori! Galde iezaiozue Europako langileei: EB-k itotze ekonomikoa eta menderatze nazionala besterik ez du ekartzen.


·        “Errusiar inperialismoaren aurka” (Alemaniako Alderdi Marxista-Leninistaren jarrera, beste askoren artean). “Errusiar inperialismoaren” aurkako demagogiak beraien ugazaba inperialista propioen krimenak ezkutatzeko balio du, langileei engainatu egiten zaie etsai nagusia benetan zein den estaliz. Mundua New York, Frankfurt, Paris, Londres eta Tokioko finantza-kapitalaren zentroen menpe dago, ez Moskukoa. Egiazki erreakzionarioa den arren, errusiar klase menperatzailea ez da inperialista. Bere langileria zapaltzen du eta eskualdeko potentzia bat da. Aldiz, inperialistek mundu osoko langileen odola xurgatzen dute.


·        “Ukrainako gerra inperialistari ez” (Greziako Alderdi Komunista eta abar). Zabor bakezalea, azal “antiinperialista” bat erantsirik. Gerra hau inperialista dela esatea langileen begietara hondarra jaurtitzea da. NATO edo beste edozein potentzia inperialista bat zuzenean sartuko balitz gerran, nahitaezkoa izango litzateke iraultzaile ororentzat militarki Errusiari babesa eman eta inperialisten porrota bilatzea, munduko erreakzio kapitalistaren gotorleku nagusia direlako. Zeregin horri uko egiten diote hain zuzen ere “errusiar inperialismoaren” inguruan aztoratzen dabiltzanak.


·        “Errusiaren aldeko izan behar al dute langileek?”. Zenbait ezkertiarren ustez, Errusiak inperialistei desafio egiten dienez gero, gerra honetan babesa jaso beharko luke. Errusiar chauvinismoaren aurrean amore ematea da hori. Errusia ez dago gerran inperialisten kontra, baizik-eta Ukrainako gobernuaren kontra. Ukrainan eta Errusian inperialismoaren auka borroka egiteko estrategia proletarioa ukrainar eta errusiar langileen arteko borroka iraultzailean datza, ez Kremlinaren asmoak babestean. Ukrainar nazioa Errusiaren menpe jartzea antagonismo nazionalak are gehiago sutuko ditu, oztopo ikaragarri bat altxatuz goian aipatutako helburuaren aurrean.

 Sasi-marxista guztiek sumindurik ulu egin zuten Putin chauvinista errusiarrak Leninen zapalkuntza nazionalaren aurkako politika iraultzailea salatu zuenean. Oso zintzoa izan zela aitortu behar da. Baina benetan Lenini gaurko gerran babesa ematea traidore sozialchauvinistei mozorroa kentzea da, zeren-eta hitzez erretorika “sozialista” erabiltzen duten bitartean, ekintzez inperialisten morroi dira. Horri dagokionez, Leninek bere burua defenditu dezake:

«Burgesiak, hain zuzen ere, bakearen inguruko esaldi hipokritak eta ezertarako konprometitzen ez duten hitz hutsalak behar ditu, gerra garaian langileen borroka iraultzailea desbideratzeko, logaletu daitezen, “anexiorik gabeko bakearen” esperantzarekin edota bake demokratikoarekin kontsolatu daitezen, eta abar [...] Bakearen programa sozialistaren puntu nagusi eta oinarrizkoa bakearen programa Kautskytarrari mozorroa kentzea da, indartu egiten duelako burgesiaren eragina proletalgoaren barnean».                   

—«“Bakearen programari” buruz» (1916)


Liga Komunista Internazionala (IV. Internazionalaren aldekoa)

SPARTACISTen gehigarria. Itzulpen ez ofiziala.

 

2022ko otsailak 27




asteazkena

LKI: “Militarki Donbaseko erreboltarien aldeko gara”

"EE.BB.etako/Europar Batasuneko inperialistak Ukrainako 
terrorismo faxistaren atzean!"


Liga Komunista Internazionala (IV. Internazionalaren aldekoa):

«Zapalkuntza nazionalaren etsai garelako, Errusiak Krimean egindako esku-hartze militarra babesten dugu, bertako populazioari autodeterminazio-eskubidea gauzatzen uzten diolako. Krimea errusiarra dela aldarrikatzen dugu. Era berean, Ukrainako ekialdeko populazioak autogobernurako duen eskubidea defenditzen dugu, independentzia edo Errusiarekin batzeko hautua barne. Hortaz, militarki Donbas-eko erreboltarien aldeko gara Kiev-eko gobernuaren aurka, baina ez diogu inongo babes politikorik ematen buruzagi matxinoei ezta Putin-en erregimen kapitalista autokratikoari»

—LKI (Workers Vanguard, 1169. alea)

2020ko otsailak 7

(https://www.icl-fi.org/english/wv/1169/impeachment.html)

larunbata

Lenin: Botere sobietarra Ukrainan


Kiev iraultza sobietarraren garaian.
Langileen Sobiet-aren diputatuen milizia.


Lenin :
BOTERE SOBIETARRA UKRAINAN
 


Kontutan hartuz tsarismoak eta klase esplotatzaileek ukrainar kultura (hizkuntza, hezkuntza, eta abar) zapaldu zutela mendetan zehar, Errusiar Alderdi Komunistaren Komite Zentralak alderdiaren kide guziei behar bat bezala inposatzen die ukrainar hizkuntzaren eta kulturaren garapen askearentzat oztopo diren gauza guziak desagertzen laguntzea. Mendetako zapalkuntzaren erruz populazioaren parte atzeratuenen artean joera nazionalistak sortu direnez, Errusiako Alderdi Komunistaren kideak  zuhurtasunik handienaz ibiliko dira joera horiei dagokionez, eta, hitz adiskidetsuekin, joera hauei aurre egin beharko diete Ukrainako eta Errusiako langileek dituzten interes komunak azalduz. Ukrainar lurraldean bizi diren Errusiako Alderdi Komunistaren kideek jende langileak erakunde sobietar guzietan ukraineraz ikasteko eta beraien ama-hizkuntzan hitz egiteko eskubidea praktikan jarri beharko dute; bitarteko guziekin aurre egin behar diete ukrainera bigarren maila batean utzi nahi duten errusifikazio asmoei, eta hizkuntza hori herri langilearen hezkuntza komunistaren tresna bilakatu behar dute. Berehala neurriak hartu beharko dira erakunde sobietar guzietako enplegatu kopuru nahiko bat ukraineraz mintzatzen dakiena bermatzeko, eta etorkizunean enplegatu guziek ukraineraz mintzatzen jakiteko.
Lenin: “Errusiako Alderdi Komunista boltxebikearen ebazpena Ukrainako botere sobietarraren inguruan” 

Alderdi Komunistaren Komite Zentrala; Izvestia-ren 8. alea.
1919ko abenduaren 2a.
Akal, obras completas-etik euskaratua.

ostirala

Txernobilgo hiru superheroiak

http://lapizarradeyuri.blogspot.com.es/2010/04/los-tres-superheroes-de-chernobyl.html

LKI: "Kieveko erregimenaren aurka borrokan ari diren Donetsk eta Luhanskeko herritarren alde gaude militarki"


 
« Marxistak ez dira neutralak — Kieveko erregimenaren aurka borrokan ari diren Donetsk eta Luhanskeko herritarren alde gaude militarki. Aldi berean, ez diogu inongo babes politikorik eskaintzen beren buruzagitza atzerakoiari, errusiar abertzalekeriak ezaugarritua eta juduen aurkako fanatismoaz josita dagoena. Kieveko gobernuko tropak, alde Ukrainako ekialdetik! AEB / NATOko inperialistak, atera zuen atzaparrak! Behera Errusiaren aurkako zigor inperialistak! »

International Communist League:On Malaysia Airlines MH17 Disaster (Workers Vanguard, 1050. zenbakia, 2014-VIII-8)
http://www.icl-fi.org/english/wv/1050/mh17.html

Троцькізм

Probokazio inperialista franko-espainiar berri bat Itsaso Beltzean

RAXOIren DIBISIO URDINA:

NATOk lau gerraontzi bidali ditu Itsaso Beltzera, horien artean 2 fragata (F796 Commandant Birot frantziarra eta F-102 Almirante Juan de Borbon espainiarra).
F-102 espainiarra
INPERIALISMOA ZULORA!
UKRAINAR EUROFAXISTAK ZULORA!
KIEVeko ARMADA, ALDE DONBASETIK!

Sobietar Itsas Armada inperialista estatubatuarren probokazio bati erantzuten. Itsaso Beltza (1988):



Пролетарі всіх країн, єднайтеся!

Lenin Ukrainari buruz


 
“Internazionalistak gara. Nazio guztietako langile eta nekazariak Errepublika Sobietar mundial bakar batean estuki elkartzearen eta guztiz bat-egitearen alde gara [...]

Nazioak borondatez bateratzea nahi dugu —nazio batek bertze bat bortxatzea baztertzen duen bateratzea—, erabateko konfiantzan oinarritzen den bateratzea, adiskidantzazko bateratzea zintzoki aitortzen duena, erabateko adostasun batean eginiko onarpen batez”

—Vladimir Ilitx LENIN: Carta a los obreros y campesinos de Ucraina , 1919ko abendua

Rakovski Dziga Vertov-en "Kino-Nedelya (5)"-n (1918ko uztailaren 2a)

*
http://www.youtube.com/watch?v=DpVARtL8-QI
*
Христиан Георгиевич Раковский
председатель советской мирной делегации в украине Христиан Раковский


Khristian Georgevitx RAKOVSKI
Christian Rakovski
Кръстьо Раковски
Cristian Racovski