Marx etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Marx etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

ostirala

Marx eta Engels: “Nagusi den klasearen ideiak dira garai bakoitzeko ideia nagusiak”

 


“Nagusi den klasearen ideiak dira garai bakoitzeko ideia nagusiak, hau da, gizartearen indar material nagusia osatzen duen klasea da aldi berean haren indar intelektual nagusia. Produkzio materialeko indarrak bere esku dituen klaseak, aldi berean, adimen-produkzioko baliabideen kontrola du. Beraz, oro har, adimen produkzioko baliabideak ez dituztenen ideiak haren mende daude”

–Karl Marx eta Friedrich Engels ; ‘The German Ideology’ (1846)

(itzulpena: J. I. Abrisketa)

asteartea

Marx: Iraultzetan herria iraganeko lilurakerien menpe erortzen da



Marx:
“Iraultzen berezitasunetako bat da, herriak aurrerapauso handi bat egin eta aro berri bat zabaltzear den unean, iraganeko lilurakerien menpe erortzen uzten duela bere burua, eta hain garesti kostatu zaion botere eta eragin guztia joandako garai bateko herri-mugimendua ordezkatzen, edo ustez ordezkatzen duten gizon batzuen esku uzten du.”
Karl Marx: Espartero (New-York Daily Tribune, 1854ko abuztuaren 19a)



Hemerotekan:
·         https://chroniclingamerica.loc.gov/lccn/sn83030213/1854-08-19/ed-1/seq-3/

larunbata

Mitin de Marx en conmemoración da rebelión independentista polaca






Marxen hitzaldia matxinada independentista goresteko:
 

«

Herriak benetan elkarren artean batu daitezen, interes komunak behar dira. Interes komunak eduki ahal izateko, egungo jabetza-harremanak abolitu behar dira, harreman hauek herrien arteko esplotazioa eragiten dutelako; egungo jabetza-harremanen abolizioa langileriaren interes esklusiboa da. Klase hau da, halaber, xede hori lortzeko bitartekoak dauzkan bakarra. Proletalgoaren garaipena burgesiaren gainetik, aldi berean, gaur egun herri desberdinek elkarren artean dituzten gatazka nazional eta industrialen gaineko garaipena da. Hortaz, proletalgoaren garaipena burgesiaren gainetik da, era berean, nazio zapaldu oro askatzeko seinalea.

—Karl MARX, 1847; Poloniako 1830eko altxamenduaren 17. urtemugaren karietara Londresko mitin internazionalean egindako hitzaldia.

 
Iturrietako bat: Deutsche-Brüsseler-Zeitung, 1847ko abenduaren 9a :
https://uurl.kbr.be/1350996


Marx, Irlandaren independentziaren alde / Marx, partidario de la independencia de Irlanda


«(…)  Langileen Elkarte Internazionalaren helburu inportanteena Ingalaterran iraultza soziala azkartzea da. Eta hori lortzeko bide bakarra Irlanda independente bat sortzea da.
Horregatik Internazionalak beti ipini behar du lehen planoan Ingalaterraren eta Irlandaren arteko gatazka, azken honen alde agertuz edonon. »
—Karl Marx, 1870eko apirilaren 9a

 



…el objetivo más importante de la Asociación Internacional de los obreros es acelerar la revolución social en Inglaterra. Y el único medio de lograrlo es hacer a Irlanda independiente.

Por eso la Internacional debe poner siempre en primer plano el conflicto entre Inglaterra e Irlanda, tomando abiertamente partido en todas partes por esta última. La tarea especial del Consejo Central de Londres es despertar en la clase obrera inglesa la conciencia de que la emancipación nacional de Irlanda no es para ella una cuestión abstracta de justicia o sentimiento humanitario, sino la primera condición de su propia emancipación social.

—Karl MARX:  S. Meyer eta A. Vogt-i bidalitako eskutitza 1870eko apirilaren 9an. (Progreso argitaletxea, Mosku)

asteartea

Marx: "Rheinischer Beobachter-en komunismoa"


 
 
RENANIAKO BEHARIAren KOMUNISMOA
Karl Marx


K

ristautasunaren printzipio sozialek esklabotza justifikatu zuten aitzinatean, morrontza goretsi zuten Erdi Aroan, eta, behar izanez gero, proletalgoaren zapalkuntza defendatzeko gai dira, nahiz-eta atsekabe itxurak egin.

Kristautasunaren printzipio sozialek klase menderatzaile bat eta klase zapaldu bat egotearen beharra aldarrikatzen dute, eta azken honi desio gupidatsuz eskaintzen dioten gauza bakarra da klase menderatzailearen karitatea.

Kristautasunaren printzipio sozialek zeruan kokatzen dute Konsistorioaren kontseilariek promesten duten konpentsazioa zitalkeria guztien ordainagatik, era horretan lurrean gertatzen diren zitalkerien iraupena justifikatuz.

Kristautasunaren printzipio sozialen arabera zapaltzaileek zapalduen aurka burutzen dituzten ekintza anker guztiak jatorrizko bekatuarengatik edo beste edozein bekatu batengatik gertatzen diren zigor justu batzuk dira, edo jaungoikoak, bere jakinduria mugagabean, erredentzioaren menpe jartzen dituen probak dira.

Kristautasunaren printzipio sozialek txepelkeria, norberaren burua gutxiestea, umiliazioa, mendekotasuna eta umiltasuna aldarrikatzen dute; azken finean, jendailaren dohain guztiak, eta proletalgoa, jendaila gisa tratatua izatea onartuko ez duelako, bere ausardia eta autokonfiantza, bere harrotasuna eta independentzia-sena, jaten duen ogia baino beharrezkoagoak ditu.

Kristautasunaren printzipio sozialak koldarrak eta hipokritak dira, eta proletalgoa iraultzailea da. (…)

Karl MARX: “Rheinischer Beobachter-en komunismoa” (1847)

Gazteleratik eta ingelesetik euskaratua:

Marx amnistia eta independentziaren alde



Karl MARX :

Kontseilu Nagusiak Irlandako amnistiari buruz egindako erabakien inguruan

 (…) Antzinako Erromak neurri izugarri batean erakutsitakoa gaur egun Ingalaterran errepikatzen da.  Beste herri bat zapaltzen duen herriak bere kate propioak forjatzen ditu.

Horregatik, beraz, Elkarte Internazionalaren jarrera irlandar auziari buruz oso argia da. Bere lehenengo betebeharra Ingalaterrako iraultza soziala sustatzea da. Hau erdiesteko kolpe erabakigarri bat jo behar da Irlandan.

Irlandar amnistiaren inguruan Kontseilu Nagusiak hartu dituen erabakiak beste ebazpen batzuk egiteko balio behar du, eta hauek, nazioarteko justizia aintzat hartu gabe, langilego ingelesaren emantzipazioaren aurrebaldintza gaur egun indarrean den bortxazko Batasuna, hots, Irlandaren esklabotza, berdinen artekoa eta librea den Konfederazio batean bilakatzea da, ahal izanez gero; edo erabateko banaketa batean, behar izanez gero…

—Karl MARX. 1870eko martxoaren 28an-edo eskribitua. Progreso argitaletxeak frantsesetik itzulita, trotskistak.blogspotek euskaratua. 1936an argitaratua 1. aldiz.

Escrito por C. Marx hacia el
28 de marzo de 1870 en francés.
Publicado por primera vez en 1936
en las Obras de Marx y Engels,
 1ª cd. en rusa, t. XIII, 1ª parte 
 
Unai R. euskal herritarrak jasandako torturaren froga.
Marxek kolonialisten torturak arbuiatu zituen.
 

Marx por la amnistía y la independencia de Irlanda

Marx:
"El pueblo que subyuga a otro pueblo
 forja sus propias cadenas."



KARL MARX :

Cuestión sobre las resoluciones del Consejo General a propósito de la amnistía irlandesa

(…) en Inglaterra se repite en nuestros días lo que nos enseñó la antigua Roma en una escala monstruosa. El pueblo que subyuga a otro pueblo forja sus propias cadenas.

Así, pues, la posición de la Asociación Internacional respecto a la cuestión irlandesa es muy clara. Su primera obligación es impulsar la revolución social en Inglaterra. Para ello hace falta dar el golpe decisivo en Irlanda.

Las resoluciones del Consejo General sobre la amnistía irlandesa no sirven más que para introducir otras resoluciones que afirmen que, abstrayéndose de toda justicia internacional, es condición preliminar de la emancipación de la clase obrera inglesa transformar la presente Unión forzosa, es decir, la esclavitud de Irlanda, en una Confederación igual y libre, si es posible, o en separación completa, si hace falta. . .

—Karl MARX. Frantsesetik itzulita (Progreso argitaletxea)

Escrito por C. Marx hacia el
28 de marzo de 1870 en francés.
Publicado por primera vez en 1936
en las Obras de Marx y Engels,
 1ª ed. en rusa, t. XIII, 1ª parte

Euskaraz:
 


Korsika:
Amnistiaren aldeko aldarria
 

astelehena

Marx por la independencia de Irlanda... El marxismo por la independencia de Catalunya



…el objetivo más importante de la Asociación Internacional de los obreros es acelerar la revolución social en Inglaterra. Y el único medio de lograrlo es hacer a Irlanda independiente.

Por eso la Internacional debe poner siempre en primer plano el conflicto entre Inglaterra e Irlanda, tomando abiertamente partido en todas partes por esta última. La tarea especial del Consejo Central de Londres es despertar en la clase obrera inglesa la conciencia de que la emancipación nacional de Irlanda no es para ella una cuestión abstracta de justicia o sentimiento humanitario, sino la primera condición de su propia emancipación social.

—Karl MARX:  S.Meyer eta A. Vogt-i bidalitako eskutitza 1870eko apirilaren 9an. (Progreso argitaletxea, Mosku)

Trotsky, J.P. Cannon, Marx, Engels, eta abar Diego Riveraren artelan batean

ostirala

Marx: "Ekonomistek teologoen antza dute"



Ekonomistek era berezi batean arrazoitzen dute. Beraientzat bi instituzio mota baino ez da: batzuk, artifizialak; bertzeak, naturalak. Feudalismoaren instituzioak artifizialak dira, eta burgesiarenak naturalak. Ekonomistek, hor,  teologoen antza dute, hauek ere bi erlijio mota aitortzen dituztelako. Edozein erlijio arrotz gizakien asmakeria hutsa da, baina norberaren erlijioa jario jainkotiar bat da.

—Karl MARX: Miseria de la filosofía (respuesta a la “Filosofía de la miseria” del señor Proudhon) ; 1847an eskribitua. Frantsesetik gaztelerara itzulia (editorial Cartago, 1987)

Marx: "Soldatapeko lanaren sistema abolitu!”



Langileriak [...] ulertu behar du egungo sistemak, nahiz-eta hamaika miseriaren erantzule izan,  aldi berean gizartearen berreraikuntza ekonomikoa gauzatzeko beharrezkoak diren baldintza materialak eta forma sozialak sortzen dituela. Honako goiburu kontserbadorearen ordez: “Soldata justu bat lanaldi justu baten truke!”, bere banderan honako aldarrikapen iraultzailea idatzi beharko du: “Soldatapeko lanaren sistema abolitu!”

—Karl MARX (1865): Salaire, prix et profit / Salario, precio y ganancia

ostirala

Marx: "Produkzio kooperatiboek itxura hutsa eta iruzurra baino zerbait gehiago izan behar dute"


Proletalgoaren diktadura Urriko Iraultzaren lurraldean.
Lenin, Marx,Trotsky & Karl Liebknecht-en jarraitzaileak.
FRANTZIAKO GERRA ZIBILA*
Karl MARX
*Itzulpena: Mendiguren
[...]

G

auza bitxia da: lanaren emantzipazioari buruz azkeneko hirurogei urteotan hain ugari hitz egin eta idatzi den guztia gorabehera, langileek nonbait gaia eskuetan hartzen duten bezain laster gaurko gizartearen bozeramaileen erretolika apologetikoa berriro entzuten da, kapitalaren eta soldatapeko esklabotzaren haren bi poloekin (gaur, lurjabea kapitalistaren kide mendekoa baizik ez da), gizarte kapitalista errugabetasun birjinaleko egoera puruenean oraindik aurkituko balitz bezala, bere kontrajartzean eramuinetan dituela, bere iruzurrak oraindik estalita dituela, bere errealitate prostituituak oraindik biluztu gabe. Komunak, jaregiten dute, jabetza, zibilizazioaren oinarria abolitu nahi du! Bai, jaunok, Komunak abolitu egin nahi zuen klase-jabetza hori, askoren lana gutxi batzuen aberastasun bihurtzen duena. Komunak desjabetzaileak desjabetzeko asmoa zuen. Jabetza banakoa errealitate bihurtu nahi zuen, produkzio-bitartekoak eraldatuz –lurra eta kapitala–, zeinak gaur oinarrian esklabotze eta lanaren ustiatze-bitartekoak baitira, lan aske eta asoziatuko tresna soilak. Baina hori komunismoa da, «ezinezko» komunismoa! Hala ere, klase menderatzaileetako norbanakoak, gaur eguneko sistemak jarraitzea ezinezko duela ohartzeko bezain adimentsuak direnak –eta ez dira gutxi– produkzio kooperatiboaren apostolu gogaikarri eta garrasilari bihurtu dira. Alabaina, produkzio kooperatiboek itxura hutsa eta iruzurra baino zerbait gehiago izan behar badute; sistema kapitalista ordeztu behar badu; elkarte kooperatibo batuek produkzio nazionala arautu behar badute plan komun baten arabera, beren kontrolpean hartuz eta anarkia etengabeari eta produkzio kapitalistaren ezinbesteko ondorioak diren aldikako konbultsioei amaiera ezarriz; zer izango da hori orduan, jaunok, komunismoa, komunismo «ahalgarria» baizik? [...]

K. Marx, Frantziako gerra zibila (1871)

igandea

Lenin: Gizarte komunistaren maila gorena

"Estatua existitzen den bitartean ez da askatasuna existitzen. Askatasuna dagoenean ez da Estaturik egongo." (Lenin)
LENIN: ESTATUA ETA IRAULTZA
(5. kapitulua)
4.- GIZARTE KOMUNISTAREN FASE GORENA*

*Itzulpena: F. Engels Fundazioa


Marxek jarraitzen du:

“…Gizarte komunistako fase gorenean, lan banaketarekiko
gizabanakoen menpekotasun esklabotzailea eta, berarekin,
lan intelektualaren eta eskulanaren kontrastea desagertu direnean;
lana bizi baliabide soil bat ez denenan, lehen bizi beharra
baizik; gizabanakoen alde guztietako garapenarekin, ekoizpen
indarrak ere ahazten direnean eta aberastasun kolektiboaren
iturburuak txorrotada bizian isuriko direnean, soilik
orduan gainditu ahalko da eskubide burgesaren ortzemuga estua,
eta gizarteak bere banderan idatzi ahalko du: Bakoitzak,
bere gaitasunen arabera; bakoitzari, bere beharren arabera”.

Orain bakarrik baloratu dezakegu Engelsen azalpenen
arrazoi guztia, “askatasun” eta “Estatu” hitzen elkarketa absurdoaz
errukigabe trufatzen zenean. Estatua existitzen den
bitartean ez da askatasuna existitzen. Askatasuna dagoenean
ez da Estaturik egongo.

Estatuaren erabateko iraungipenaren oinarri ekonomikoak
komunismoaren hain garapen altua suposatzen du, ezen
beragan lan intelektualaren eta eskulanaren kontrastea desagertu
egiten baiten, horrenbestez, ezberdintasun sozial modernoaren
iturri garrantzitsuenetako bat desagertzen delarik,
ezberdintasun iturri hau ezin baita inondik inora bat-batean
ezabatua izan ekoizpen baliabideak jabetza sozial bihurtze
soilagatik bakarrik, kapitalisten desjabetze hutsagatik.

Desjabetze honek ekoizpen baliabideak neurri erraldoietan
garatzeko aukera emango du. Eta, gaur egun jada kapitalismoak
garapen hau nola izugarri baldartzen duen ikusiriketa jada lorturiko teknika modernoaren oinarriaren gainean zenbat aurreratu genezakeen behatuz, eskubidea dugu, usterik sendoenarekin, kapitalisten desjabetzeak ezinbestean gizartearen
ekoizpen indarren garapen erraldoi bat sortuko duela
esateko. Ez dakiguna, eta ezin jakin dezakeguna, garapen
honek eramango duen azkartasuna da; garapen hau lan banaketarekin
haustera, lan intelektualaren eta eskulanaren kontrastea
ezabatzera, lana “lehen bizi behar” bihurtzera iritsiko
den azkartasuna.

Horregatik daukagu Estatuaren nahitaezko iraungipenaz
bakarrik hitz egiteko eskubidea, prozesu honen izaera luzea
nabarmenduz, komunismoaren fase gorena garatzen den
azkartasunarekiko duen mendekotasuna azpimarratuz eta erabat
zintzilik utziz iraungipenaren forma konkretuen epeen auzia,
ez baitaukagu daturik auzi hau ebazteko. [...]

LENIN, Estatua eta iraultza

Komunistak
"Paso al marxismo"
-