Proletalgoaren diktadura Urriko Iraultzaren lurraldean. Lenin, Marx,Trotsky & Karl Liebknecht-en jarraitzaileak. |
FRANTZIAKO GERRA ZIBILA*
Karl MARX
*Itzulpena: Mendiguren
[...]
G
|
auza bitxia da: lanaren emantzipazioari buruz
azkeneko hirurogei urteotan hain ugari hitz egin eta idatzi den guztia
gorabehera, langileek nonbait gaia eskuetan hartzen duten bezain laster gaurko
gizartearen bozeramaileen erretolika apologetikoa berriro entzuten da,
kapitalaren eta soldatapeko esklabotzaren haren bi poloekin (gaur, lurjabea
kapitalistaren kide mendekoa baizik ez da), gizarte kapitalista errugabetasun
birjinaleko egoera puruenean oraindik aurkituko balitz bezala, bere
kontrajartzean eramuinetan dituela, bere iruzurrak oraindik estalita dituela,
bere errealitate prostituituak oraindik biluztu gabe. Komunak, jaregiten dute,
jabetza, zibilizazioaren oinarria abolitu nahi du! Bai, jaunok, Komunak abolitu
egin nahi zuen klase-jabetza hori, askoren lana gutxi batzuen aberastasun
bihurtzen duena. Komunak desjabetzaileak desjabetzeko asmoa zuen. Jabetza
banakoa errealitate bihurtu nahi zuen, produkzio-bitartekoak eraldatuz –lurra
eta kapitala–, zeinak gaur oinarrian esklabotze eta lanaren
ustiatze-bitartekoak baitira, lan aske eta asoziatuko tresna soilak. Baina hori
komunismoa da, «ezinezko» komunismoa! Hala ere, klase menderatzaileetako
norbanakoak, gaur eguneko sistemak jarraitzea ezinezko duela ohartzeko bezain
adimentsuak direnak –eta ez dira gutxi– produkzio kooperatiboaren apostolu
gogaikarri eta garrasilari bihurtu dira. Alabaina, produkzio kooperatiboek
itxura hutsa eta iruzurra baino zerbait gehiago izan behar badute; sistema
kapitalista ordeztu behar badu; elkarte kooperatibo batuek produkzio nazionala
arautu behar badute plan komun baten arabera, beren kontrolpean hartuz eta
anarkia etengabeari eta produkzio kapitalistaren ezinbesteko ondorioak diren
aldikako konbultsioei amaiera ezarriz; zer izango da hori orduan, jaunok,
komunismoa, komunismo «ahalgarria» baizik? [...]
—K. Marx, Frantziako gerra zibila
(1871)