Frantses inperialismoa garaitua!
V. N. Giáp |
1954 -2014
Ðiện
Biên Phủ
60. urtemuga
Võ
Nguyên GIÁP:
«Ð
|
iện Biên Phủ-ko garaipena eta, orokorrean, 1953ko neguko
eta 1954ko udaberriko garaipenak gure armadak eta gure herriak lortu dituen handienak dira eraso
inperialistaren aurkako erresistentzia luzean.
Ðiện Biên Phủn gure
armadak etsaiak Indotxinan zuen eremu gotorturik indartsuena deuseztatu eta
borrokatzeko gauza ez delarik utzi zituen bere tropa porrokatuenen arteko 16.000 lagun. 1953ko neguko eta 1954ko
udaberri bitarteko kanpainan, Ðiện Biên Phủrekin koordinaturik zeuden fronte guztiak kontutan harturik,
etsaiaren galera guztiak 110.000 lagunetara igo zen orotara.[...] marxismo-leninsimoaren garaipen bat izan
zen, nazio ahul eta heroiko bat askatzeko gerran. Gure nazioa harro egon
daiteke horretaz.[...]
Ðiện Biên Phủ ez da soilik izan gure herriaren garaipen bat; garaipen
bat da, baita ere, inperialisten eta kolonialisten uztarritik libratzeko
borrokan dabiltzan herri ahul guztientzat. Horixe
da bere esanahi sakona. Eta egun hori, herri vietnamdar guztiarentzat festa bat
bilakatu dena, pozteko egun handi bat da herri anaientzat, beren independentzia
berreskuratu duten edo oraindik askatzeko borrokan daudenentzat.
Ðiện
Biên Phủ betiko sartu da gure herriaren eta munduko herri ahulen askatze
nazionalaren aldeko borrokaren historian.»
Amerikar komunistak |