RENANIAKO BEHARIAren KOMUNISMOA
Karl Marx
K
|
ristautasunaren printzipio
sozialek esklabotza justifikatu zuten aitzinatean, morrontza goretsi zuten Erdi
Aroan, eta, behar izanez gero, proletalgoaren zapalkuntza defendatzeko gai
dira, nahiz-eta atsekabe itxurak egin.
Kristautasunaren
printzipio sozialek klase menderatzaile bat eta klase zapaldu bat egotearen
beharra aldarrikatzen dute, eta azken honi desio gupidatsuz eskaintzen dioten gauza bakarra da klase menderatzailearen
karitatea.
Kristautasunaren printzipio
sozialek zeruan kokatzen dute Konsistorioaren kontseilariek promesten duten
konpentsazioa zitalkeria guztien ordainagatik, era horretan lurrean gertatzen
diren zitalkerien iraupena justifikatuz.
Kristautasunaren printzipio
sozialen arabera zapaltzaileek zapalduen aurka burutzen dituzten ekintza anker
guztiak jatorrizko bekatuarengatik edo beste edozein bekatu batengatik
gertatzen diren zigor justu batzuk dira, edo jaungoikoak, bere jakinduria mugagabean,
erredentzioaren menpe jartzen dituen probak dira.
Kristautasunaren printzipio
sozialek txepelkeria, norberaren burua gutxiestea, umiliazioa, mendekotasuna
eta umiltasuna aldarrikatzen dute; azken finean, jendailaren dohain guztiak,
eta proletalgoa, jendaila gisa tratatua izatea onartuko ez duelako, bere
ausardia eta autokonfiantza, bere harrotasuna eta independentzia-sena, jaten
duen ogia baino beharrezkoagoak ditu.
Kristautasunaren printzipio
sozialak koldarrak eta hipokritak dira, eta proletalgoa iraultzailea da. (…)
—Karl MARX:
“Rheinischer Beobachter-en komunismoa”
(1847)
Gazteleratik eta ingelesetik euskaratua: