astelehena

Friedrich Engels materialismoaren inguruan



Darwinek natura organikoaren garapen-legea aurkitu zuen bezala, Marxek giza historiaren garapen-legea aurkitu zuen. Orain arte, gauza sinple bat sastraka ideologikoek ezkutaturik zuten: gizakiek (deus baino lehenago) jatea, edatea, aterpea bilatzea eta janztea premiazkoagoa dutela politika, zientzia, artea, erlijioa eta abar baino; eta, ondorioz, bizitzeko behar diren berehalako bitarteko materialen ekoizpena (eta, beraz, herri jakin baten edo garai jakin baten garapen ekonomikoaren maila) herri jakin horretan garaturiko instituzio estatalen, kontzepzio juridikoen, artearen eta baita erlijioari buruzko ideien oinarria dela, eta, hortaz, halaxe ulertuak izan behar dira, eta ez alderantziz, ordura arte egin bezala.

Friedrich ENGELS Karl Marxen hilobiaren aitzinean; 1883ko martxoa