asteartea

Trotsky diktadoreei buruz



Maxton-en eta gainontzekoen ustez Italia eta Etiopiaren arteko gerra “diktadoreen arteko gatazka bat” da.  Badirudi —politikari hauentzat— proletalgoak, egoera horren aurrean, bi etsai horien arteko baten alde azaltzeko beharrari uko egin behar diola.  Gerraren izaera estatuaren forma politikoaren arabera definitzen dute, azaleko modu batez ulertzen dute, modu erabat deskribatzaile batez, “diktaduren” oinarri sozialak kontutan hartu gabe. Diktadore batek paper oso progresista bat izan dezake historian; adibidez, Oliver Cromwell, Robespierre, eta abar. Aldiz, Lloyd Georgek, demokrazia ingelesean, oso diktadura atzerakoia praktikatu zuen gerran. Diktadore bat Indiako herriaren hurrengo matxinadaren buruzagi bihurtzen bada britaniar uztarpetik askatzeko —Maxton-ek bere babesa kenduko lioke? Bai edo ez? Eta hala baldin bada, zergatik ukatzen dio bere babesa etiopiar “diktadoreari” italiar uztarpetik askatzen saiatzen denean?

Mussoliniren garaipenak faxismoa eta inperialismoa indartuko luke, eta Afrikako eta munduko herri kolonialen etsipena sakondu. Negus-aren garaipenak, ordea, kolpe ikaragarria suposatuko luke, ez bakarrik italiar inperialismoaren aurka, baita inperialismoaren aurrean orokorrean, eta kemen itzela emango lioke herri zapalduen indar errebeldei. Itsua izan behar da hau ez ikusteko.

—Liev TROTSKY: Diktadoreen eta Osloko gailurren inguruan (1936ko apirila)