astelehena

Katalunia: erasoaldi neofrankista (2)




Katalunia: erasoaldi neofrankista
 
ASKAPEN NAZIONALAREN ALDEKO
BORROKA IMPASSE EGOERAN

Kataluniar errepublika proletarioaren alde!
Alderdi leninista-trotskistak forjatu!

( 2. zatia )

 

2018ko urtarrila


Liga Komunista Internazionalaren artikulua:
Itzulpen ez ofiziala, trotskistak.blogspotek euskaratua

 
[…]

INDEPENDENTZIA HELBURU DUEN BIDE KLASISTA BATEN ALDE !
Hauteskunde hauen bitartez, Raxoiren eta bere akolitoen asmoa independentistak begi-bistatik galtzea eta Katalunian gobernu españolista bat ezartzea zen. Jokaldia gaizki atera zaie: alderdi independentista katalanek botoen %47a baino gehiago eskuratu dituzte eta berriz ere gehiengo osoa lortu dute parlamentean —PPk %4a baino zertxobait gehiago eta 3 diputatu lortu ditu—. Baina, duela gutxi azaldu dugun bezala, estatu espainolaren errepresioak argi utzi du Kataluniaren independentzia errealitate bihurtzeko esperantzarik ez dela berehalako etorkizunean (ikusi “España estrangula a Catalunya”, Espartacoren 48. alea, 2017ko abendua). Independentzia ez da etorriko independentista burgesek egindako akordio parlamentarioen ondorioz. Madrilek bitarteko judizial guztiak, eta baita bertze batzuk ere, erabiltzen ari da gobernu autonomiko bat sortzen eragozteko, espainiar estrukturaren barne dagoena, ez badute alderdi españolista porrokatuek osatzen. Kataluniak ez du estatu propio baten antzik duen ezer, oroz gain ez du indar armaturik, erasoaldi gaztelauei eusteko. Kataluniar burgesiak soberan erakutsi du bere ezintasuna, eta orain Madrilekin adostutako itun batetara heldu nahi du statu quoaren bertsioren batera itzultzeko.
            Madrilek ez du erreparatuko indarkeria erabiltzeko garaian Kataluniaren independentzia eragozteko; bere independentziak, gainera, bulkada itzela emango lioke Euskal Herriaren eta Galiziaren askapen nazionalaren aldeko borrokari. Eta agintari espainiarrek Frantziaren eta Europar Batasun inperialistaren babes osoa dute, izan ere, konglomeratu honen inplosioa eragin dezake Espainia haustea; E.B.ren zeregin nagusietako bat, hain zuzen ere, Europako estatu txiroetako subiranotasun nazionala zapaltzea da inperialisten mesedetan, nagusiki Alemania eta Frantzia.
      Bada, Kataluniaren emantzipazioaren etsai oro menderatuz, askapen nazionala gauzatzeko gai den indar bat: langileria, bere indar sozial ikaragarria mobilizatuz. Kataluniako proletalgoak, ordea, ez du borroka independente esanguratsurik erakutsi, eta, aldiz, chauvinisten eta nazionalista burgesen artean zatikaturik dago.

C’s, NEOFRANKISTEN ORDEZKO PIEZA
Hauteskundeetan Generalísimoaren oinordeko zaharkituek sekulako jipoia jaso arren, beraien apendizea, Ciutadans (C’s), bozka gehien bildu duen alderdia izan zen, botoen laurden bat jaso duelarik, batez ere Bartzelonan eta bere aldiri proletarioetan, garai batean PSC nagusi zen lekuetan, alegia. Kataluniako langileriaren zati esanguratsu batek gaur egun C’s alderdi chauvinista burgesari babesa ematen badio PSOE-PSC-ren traizioen erruz da, izan ere, espainiar erregimen kapitalistaren zutabe baitira, (Francok tronuan ezarritako) erregearen morroi leialak.
            Langile askok C’s bozkatu izana ez du ezertan aldatzen gure ildoa, Kataluniaren independentziari babesa ematen segitzen dugu. Alde batetik, boto horiek beldurra erakusten dute, Madrilek hedatutako beldurra, independentziak enpresa-ixte izugarria ekarriko lukeelakoan Katalunian. Bertzetik, kataluniar langileriaren zati handi bat, historikoki, Espainiako bertze lurraldeetatik heldutako etorkinez osaturik dagoela erakusten du, eta katalanen aurkako chauvinismoa oso sustraiturik dagoela proletalgoan —neurri handi batean hamarkadetan sozialdemokraten eta stalinisten ahalegin zitalari esker.
Leninek alderdi boltxebikea errusiar chauvinismoaren aurka forjatu zuen, herrien kartzela tsaristaren askapen nazionalaren aldeko borrokei sostengu ematen zielarik, iraultza sozialistaren aldeko indar-eragile baitziren. Ukrainako hirietan nagusiki errusieraz hitz egiten zen—hor biltzen zen langileria—, uharteak ziren ukrainar itsaso batean. Urriko Iraultzaren ostean, Gerra Zibilean murgildurik, langile asko eta baita errusieraz mintzo ziren boltxebikeak Ukraina sobietarraren independentziaren auka zeuden; Leninek honako hau erantzun zuen:
“Guk, errusiar komunistok, gure artean sortzen diren errusiar nazionalismoaren edozein adierazpen zorrozki erreprimitu behar dugu; izan ere, adierazpen horiek, orokorrean komunismoari traizio bat direlarik, izugarrizko kaltea sortzen digute, ukrainar burkideengandik banatzen gaituelako, eta hori Denikin-i [jeneral kontra-iraultzaileari] eta bere erregimenari mesede egiten dio.”
—“Ukrainako langileei eta nekazariei bidalitako eskutitza Denikin-en aitzinean erdietsitako garaipenen karietara” (1919ko abendua)
            C’s alderdiak lortu duen gorakadak gauza bat agerian uzten du: borroka latz bat antolatu behar dela estatu espainol osoan gutxiengo nazionalek pairatzen duten zapalkuntzaren aurka, zapalkuntza horrek proletalgoa banatzen baitu. Nazionalismo gaztelauak kate ideologiko baten moduan funtzionatzen du, langileak beraien agintari kapitalistei lotzen dituelako: Espainia osoko proletalgoari mesede egiten dio Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren alde borrokatzeak, eta beste horrenbeste Galiziaren autodeterminazio-eskubidearen alde, borroka hori beraien emantzipazio sozial propioari erabat atxikirik doa. […]
SEGITZEN DU
Liga Komunista Internazionala (LKI) / Mexikoko Talde Espartakista (GEM, Grupo Espartaquista de México)

Grezia, PAME sindikatuaren manifestazioa.
LKI:"E.B.ren zeregin nagusietako bat, hain zuzen ere, Europako estatu txiroetako subiranotasun nazionala zapaltzea da inperialisten mesedetan"