igandea

Katalunia: erasoaldi neofrankista (1)


 
Katalunia: erasoaldi neofrankista
ASKAPEN NAZIONALAREN ALDEKO
BORROKA IMPASSE EGOERAN

Kataluniar errepublika proletarioaren alde!
Alderdi leninista-trotskistak forjatu!

( 1. zatia )

 

2018ko urtarrila

 

Liga Komunista Internazionalaren artikulua:
Itzulpen ez ofiziala, trotskistak.blogspoten ardura

 

“Sarritan nazio menderatzailearen ahalegina statu quoa mantentzeko supranazionalismoz koloreztatzen da; halaber, herrialde garaile baten esfortzua pazifismoaren forma hartzen du lapurtutakoari eusteko”

—Lev Trotsky, Errusiar Iraultzaren historia (1932)

Madriletik gobernatzen duten chauvinistek, eta beraien lumadun laguntzaileek, ez dute tintarik aurrezten nazionalismo katalana “anakroniko”, “erreakzionario” eta “xenofobotzat” jotzeko, aldi berean Kataluniako nazio zapaldua umiliatu eta beraien eskubideak zapaltzen dituzte Espainiako batasunaren mesedetan —hau da, Gaztelak bere herrien kartzela txikian duen nagusitasunaren alde—.


Trotskyren hitzaldia deserrian;
Danimarkan, 1932an
Iazko urriaren hondarretik, espainiar gobernu zentralak, konstituzioaren 155. artikulua erabiliz, milaka poliziaz osaturiko indar okupatzaile bat hedatu eta Kataluniaren kontrola hartu zuen, Generalitatea (katalanen parlamenta eta governa) deuseztatu eta Katalunian hauteskundeak egiteko agindu zuen (abenduaren 21ekoak); Kataluniako zenbait funtzionari presondegian giltzapetu ditu —horien artean Oriol Junqueras vicepresidenta—, eta baita bertze diputatu eta ekintzaile independentziazale batzuk (hauetako batzuen “krimena”…polizia “gorrotatzea” izan delarik!). Guardia Zibilaren talde batek —euskal nazionalistei torturak egiteagatik kondenatutako koronel baten agindupean, eta José María Aznar presidenteak idultatutakoa 90eko hamarkadaren hondarrean— “atez ate” ari da katalanen bila, urriaren 1ean espainiar poliziei “eraso” egin omen dietelakoan. Carles Puigdemont presidenta, atxilotze-agindu baten mehatxupean, Belgikan erbesteratzera behartua izan da. Gaztelania, de facto, inposatua izan da berriz tokiko gobernuaren hizkuntza ofizial bakar gisa. Ziur asko Francisco Franco irribarre egiten ari dela infernutik.

Erasoaldi honetan, gobernuan den Alderdi Popularrak (PP-k) ez zuen soilik bere apendizea de Ciudadanos-en laguntza izan, era berean, PSOEren (Partido Socialista Obrero Español) eta PSC-ren (Partit del Socialistes de Catalunya-ren) laguntza jaso zuen. Indar-kolpe hau espainiar agintarien erantzuna izan da urriaren 1.eko independentziari buruzko erreferendumaren eta ondoren kataluniar Generalitateak egindako aldebakarreko independentzia-aldarrikapenaren aurka. Oldarraldi españolista honek, bide batez, mezu bat helarazten die euskaldunei eta galiziarrei euren askapenaren alde borroka eginez gero jakin dezaten zer espero dezaketen.

Esplotazioaren eta zapalkuntzaren etsai porrokatu gisa, eta langileen boterearen aldeko borrokalari garen neurrian, espartakistok Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziari babesa ematen diogu, bi nazio hauek Pirinioen iparraldean ere hedatzen dira eta bai Espaniak bai Frantziak zapaldurik dauzkate. Galiziaren independentzia-eskubidearen alde gaude eta espainiar estatu artifizial eta monarkikoaren jarraipenaren etsai gara: Klase borroka herrien kartzela espainolaren kontra! Behera monarkia! Errepublika proletarioen alde! Independentista oro berehala aske geratzea eta beraien aurkako akusazio guztiak erretiratzearen aldeko deia egiten dugu; halaber, Espainiako eta Frantziako leotzetan giltzapeturiko euskal nazionalisten askapena eskatzen dugu. Era berean, Espainiak Marokon dituen Ceuta eta Melillako kokalekuetatik baldintzarik gabe ateratzea defenditzen dugu, orain oso aspaldikoa den espainiar “handitasun” kolonialaren erlikiak bertzerik ez direlako. […]
SEGITZEN DU
Liga Komunista Internazionala (LKI) / Mexikoko Talde Espartakista (GEM, Grupo Espartaquista de México)

Langile galiziarren borroka, 2017an
LKI: "Galiziaren independentzia-eskubidearen alde gaude eta espainiar estatu artifizial eta monarkikoaren jarraipenaren etsai gara"