igandea

Urriko Iraultza, 1917-2017


Trotsky, Lenin & Kamenev (Sverdlov plaza, Mosku)
G

erra eta iraultza autoritate gehien duten tribunalak dira. Hortxe, gerran eta iraultzan, erabakitzen dira gure garaiaren arazo handi guztiak. 1914ko abuztuan Lehen Mundu Gerra piztu zenean, frogatu egin zen kapitalismoa, sistema ekonomiko eta sozial bezala, bere misio historiko progresista agortua zuela. 1917ko azaroko errusiar iraultzak kapitalisten klasea baino indar gehiago duen klase bat heldutasunera iritsi zela aditzera eman zuen. Proletalgo modernoa, gizarte modernoaren indar progresista, erregimen sozial berri baten iragarlea eta ordezkaria da — klase hori, iraultzak frogatu duen bezala, erasora jo zuen mundu-mailako garaipen batekin bakarrik bukatu daitekeen borroka klasista batean.
1917ko azaroaren 7a. Egun horretan erregimen zahar kapialistaren heriotza-epaia eta sozialismo mundialaren ordena berria aldarrikatu ziren aldi berean. Eta zein-nahi direla proletalgoak azken helburu hori erdiesteko bidean pairatzen dituen gorabeherak, zein-nahi eragozpenak, traizioak edo porrotak; nahiz-eta gizateriak kapitalismotik sozialismora  heltzeko egin behar duen borrokaren norabideak trazatzen duen lerroaren sigi-sagak zorrotzak eta sakonak izan; gertatzen dena gertatzen dela, garapenaren lerroaren hasierako puntua beti izango da gau honetan ospatzen ari garen egun handia — 1917ko azaroaren 7a.
James P. CANNON: “Errusiar iraultza” (1942ko azaroaren 8a)