asteazkena

Trotsky: Etengabeko iraultza (8., 9., eta 10. tesiak)


 

SPARTAKIST / IKL


 
Etengabeko iraultza
(oinarrizko tesiak)

Trotsky

8)    Proletalgoaren diktadura, iraultza demokratikoaren buruzagi gisa boterera altxatuz, halabeharrez eta bat-batean, jabetza-eskubide burgesa errotik aldatzeko zereginaren aitzinean aurkitzen da. Iraultza demokratikoa zuzenean sozialista bilakatzen da, etengabeko iraultza bihurtzen delarik.

9)    Proletalgoak boterea konkistatzea ez da iraultzaren gailurra, soilik bere hastapena baizik. Eraikuntza sozialista bakarrik uler daiteke klase borrokaren baitan, maila nazionalean zein internazionalean. Nazioarteko palestran erregimen kapitalistak nagusitasun erabakigarria duelarik, borroka horrek nahitaez gerra zibilak piztuko ditu mugen barnean, eta gerra iraultzaileak mugetatik haratago. Horretan datza berez iraultza sozialistaren izaera etengabea, kontutan hartu gabe herrialde hori atzeratuta dagoen, bere iraultza demokratikoa atzo bertan egin zuelarik; edo, aldiz, herrialde kapitalista zahar bat den, denbora luzez garai demokratikoa eta parlamentarioa iragan duena.

10)    Pentsaezina da iraultza sozialistaren garaipen osoa herrialde baten muga nazionalen barnean. Gizarte burgesaren krisiaren oinarrizko kausa bat berak sortutako indar produktiboetan datza, jada ez baitira bateragarriak Estatu nazionalaren mugekin. Horrregatik sortzen dira, alde batetik, gerra inperialistak; eta Europako Estatu Batuen utopia burgesa, bestetik. Iraultza sozialista palestra nazionalean hasten da, internazionalean jarraitzen du, eta mundu mailan burutzen da. Ondorioz, iraultza sozialista etengabeko bilakatzen da hitzaren esanahi berri eta zabalago batean: soilik ematen zaio amaiera gizarte berriak bere erabateko garaipena mundu osoan lortzen duelarik.
—Trotsky, iraultzaile boltxebike-leninista. Konstantinopla, 1929ko azaroaren 30a.