igandea

Trotsky: “Zer da faxismoa?”


Comunistas de la Spartacist League y antifascistas frente a policías y nazis.

ZER DA FAXISMOA?


Lev Trotsky* (militante boltxebike-leninista)

(*)Trotskistak blogak euskaratuta.


Zer da faxismoa? Hitz hau Italian sortu zen. Faxistak izan al ziren diktadura kontrairaultzaile guztiak —hau da, Italiako faxismoaren etorreraren aurretik ?

Komintern-aren arabera, Primo de Riverak Espainian ezarritako diktadura ohia diktadura faxista bat izan da. Zuzena al da hori ? Gure ustez ez.

Italiako mugimendu faxista masa zabalen mugimendu espontaneo bat izan zen, eta euren oinarritik sortu zituen bere buruzagiak. Bere jatorria plebeioa da, potentzia kapitalista handiek zuzentzen eta finantzatzen dutelarik. Burgesia txikiaren, lumpenproletalgoaren, eta, neurri handi batean, baita masa proletarioen artean sortu zen; Mussolini, sozialista ohi bat, mugimendu honetan gora egin duen “self-made” man bat da.

            Primo de Rivera aristokrata bat zen. Goi kargu militar eta burokratiko bat zeukan, eta Kataluniako gobernadore nagusi izan zen. Bere kolpea indar estatalen eta militarren laguntzaz jo zuen. Espainiako eta Italiako diktadurak zeharo desberdinak diren diktadura motak dira. Ongi desberdindu behar dira. Mussolinik zailtasunak izan zituen instituzio militar zahar asko milizia faxistekin bateratzeko. Primo de Riverak ez zuen arazo hori izan.

         Alemaniako mugimendua funtsean italiarraren antzekoa da. Masa mugimendu bat da, eta beraien buruzagiek demagogia sozialista kopuru handi bat erabiltzen dute, beharrezkoa baitzaie masa mugimendu bat sortzeko.

            Burgesia-txikia da euren benetako oinarria. Oinarri hori zabala da Italian:  Hirietako eta landako burgesia-txikia eta nekazalgoa. Alemanian halaber, faxismoak oinarri zabala du. Ingalaterran ez du oinarri hori proletalgoa populazioaren gehiengo zabala delako: nekazariek edo baserritarrek pisu oso gutxi dute.

            Esan daiteke, eta neurri handi batean hala da, klase ertain berriak, estatuko funtzionarioek, administratzaile pribatuek, eta abar, oinarri hori osatu dezaketela. Baina ikertu beharreko auzi berri bat da.(...)

            Faxismoaren norabidea aurreikusteko, kontzeptu horren definizioa behar da. Zer da faxismoa ? Zein da bere oinarria, bere formak, bere ezaugarriak ? Nola garatuko da ?

            Honen helburua da burkide ingelesei erakustea afera hau ez dela sinplea. Nahitaezkoa dela modu zientifikoa eta marxista erabiltzea. (...)

—Lev TROTSKY; The MilitantOrgan of the Communist League of America (Opposition); New York, January 16, 1932 .

 
"For Class Struggle At Home Against Racist U.S. Imperialism! Labor Black Struggle League"