Aurten ehun urte bete dira Amritsar-eko
sarraskia antolatu zutela. Krimen kolonialista izugarri hartan monarkia
ingelesaren menperakuntzaren basakeria nabaria da.
Jarraian ikus daitekeen argazkia —garai hartakoa— oso esanguratsua da,
halaber, geure nazio zapalduaren gaur egungo egoera ulertzeko. Atxiloturik eta
bere burua defenditzeko ahalmenik gabe, Indiako gizon bat ageri da. Bertze
indiar batek —zipaio batek— atxilotutako gizon indiarra torturatzen du. Eta
gibelean, soldadu kolonialista bat, zibilizatua, “demokratikoa”, eskuak zikintzen
ez dituena, egoera ikuskatzen. Dena oso "normalizatua".
Hornimans-en liburutik. |