Iker Urbina, Onintza Enbeita feminista eta Rafa Larreina (Opus Dei) Madrilen, kapitalisten bilera batean |
Gogorrak edo ez hainbeste, Onintza Enbeita Maguregik (EHBildu) kritikak
jaso ditu Algortan Che Gebararen borroka zikindu eta kakaztu gura izan duelako
(Che-ren kontra daturik eman barik); bada Enbeitaren aurkako kritika horiek “jazarpen”
bat izan dela esan duenik. Onintza Enbeita espainiar Congreso-ko diputatu ohi
txit gorenaren defentsan irten den horietako bat Iñigo Aranbarri izan da, Iraultza eta pribilegioa artikuluan.
Bertan, «etxean hasten dela jendarte justuago baten aldeko lehen borroka» idatzi du (Berria,
2019-eka-23). Hala baldin bada... feminista honek zergatik ez ote du kritikatu
bere “etxeko” kide den Rafa Larreina (Opus Dei / EA / EHBildu)?
Gogoratu dezagun Opus Dei frankismoaren zutabeetako bat izan dela, eta zakurrek Che
Gebara hil zutenean —60ko hamarkadan— indar handia izan zuela erregimenaren
estrukturetan. Eta oraindik botere izugarria duela, batez ere erregimen
espainolaren menpe dagoen Nafarroan.
Che Gebarak emakumeen aurkako jarrera
deitoragarririk izan baldin bazuen —Enbeita andereak idatzi duen moduan—, frogak aurkeztu behar dira,
bestela difamatu besterik ez da egiten... Guantanamoko
kontzentrazio-esparruaren jabeen mesedetan, gainera!
Badirudi batzuek (EHBildukoek) errespetu
handia diotela trikorniodun biktimei, eta gutxi La Higueran hil zuten
ekintzaileari.
La Habana, Kuba. Iraultzak aurrerapausoak ekarri dizkio emakumeari. |