Presoei buruzko ohar
batzuk:
Hasteko, Marina
Bernadó preso katalana frantses erregimenaren presondegi batetik atera da, baldintzapeko
askatasunean. Bertzetik, Albert Woodfox preso ohiaren liburu bat argitaratu
dute: Solitary: Unbroken by Four Decades in Solitary Confinement; My Story
of Transformation and Hope. Azkenik, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren
Aurkako Mugimenduak Iñaki Bilbao Goikoetxearen egoera larriaren berri eman du.
Hona hemen hitzez hitz:
Iñaki Bilbao Goikoetxea |
Ohar honen bidez, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak elkartasuna adierazi nahi die Aitzol Iriondo preso politiko lasartearrari eta atzo Moulinseko kartzelara bera bisitatzera zihoazen lagunei. Montluçonetik geratu jazo zen istripua, orein batekin talka egitean.
Gure mugimenduak, beti egiten duen bezala elkartasuna agertzeaz gain, sakabanaketaren erabilera politikoa salatu nahi du, neurri hau ez baita soilik mendeku jarrera bat, baizik eta militante politikoen jarrera baldintzatzea bilatzen duela presoen senide eta lagunak arriskutan jarriz.
Erabilera politiko horren froga da ETAren aparatu militarraren azken buruzagiak eta erreferenteak izatea leporatzen dietenei Frantziako Estatua ematen ari zaien tratamendua: hamarnaka preso politiko (bakarra ere ez emakumea) Lannemazan eta Mont-de-Marsaneko kartzeletara gerturatu dituzten bitartean, preso hauek bakartzeari ekin dio, eta haietako bat Aitzol Iriondo da.
Iñaki Bilbaoren egoera eta
elkartasun selektiboa
Kartzela-sakabanaketaren
beste helburuetako bat presoak bisitarik gabe uztea eta are eta gehiago
isolatzea da. Hain zuzen ere horixe da Iñaki Bilbao “Txikito” Lezamako preso
politikoaren aurka bultzatutako azken neurriaren bitartez bilatzen dutena.
Eskuburdinak jarrita atera nahi dute bisitetara, eta horren ondorioz Iñakik
planto egin du eta bisitei uko egingo die neurri hori mantentzen duten
bitartean, ez baitu horrelakorik onartuko.
Gaurkoan, ordea, hainbat sektoreren elkartasun selektiboa salatu beharrean gaude. Ostegunean eman genuen Txikitoren egoeraren inguruko informazioa komunikabideei birritan bidalitako ohar baten bidez (https://www.amnistiaaskatasuna.com/eu/artikulua/inaki-bilbaok-uko-egingo-dio-bisitetara-eskubudinekin-lotuta-irteteari), baina herri komunikabide ez diren guztiek albistea isildu eta hainbestetan gainontzekoen elkartasuna eskatzen duten hainbat gizarte mugimenduk beste alde batera begiratu dute.
Ez da beharrezkoa
errepresioa sufritzen duenarekin ados egotea bidegabekerien aurrean berari
elkartasuna adierazteko baina, elkartasun selektiboa, zitala izateaz gain,
errepresorearen jarrera indartzen du. Gero eta argiago gelditzen da horrelakoetan
nor tronpatzen den etsaiaz.
Gogora ekarri nahi dugu
Txikitok, guztira, 35 urte daramatzala kartzelan, azken 12ak Espainiako
Estatuan dagoen isolamendu modulurik gogorrenean. Mundu osoan zehar nekez
aurkitzen dira horrelako kasuak. Militante gogorra eta duina da Iñaki, baina
horrek ez du esan nahi bizi duen egoeraren arduraduna denik. Ezagutu ditugun
beste kasu batzuekin alderatuz gero, iraingarria da bere kasuari egiten zaion
zentsura. Agian izango da etsaiaren komunikabideen lan propagandistikoak aipatutako
elkartasun selektiboa errazten eta bultzatzen duela.
Bukatzeko eta Txikitori
ezartzen dioten isolamendua apurtzen laguntzeko, gutun bidez babesa eman
diezaion gonbitea egiten diogu Euskal Herriari:
Iñaki Bilbao Goikoetxea
C.P. Puerto III
Ctra de Jerez-Rota, km 6
11.500 Puerto de Santa
Maria (Cádiz)
Euskal Herria, 2019ko
ekainaren 1a.
Amnistiaren Aldeko eta
Errepresioaren Aurkako Mugimendua.