Artikulu hau
Frantziako prentsa marxistan argitaratu da; hemen zati bat bakarrik euskaratu
da. Jatorrizkoaren esteka: https://www.icl-fi.org/index.html
Zamaketarien greba Mostaganem-en, 2019ko apirila |
Presidentziala edo batzar konstituziogilea,
biak burgesiaren «irtenbideak»
Aljeria: Bizi bedi etengabeko iraultza!
Beharrezkoa da alderdi
leninista-trotskista bat forjatzea!
·
Behera inperialismo frantsesa!
·
Batzar konstituziogilearen amarrua
·
Langileriaren indar soziala mobilizatu behar da
·
Autodeterminazio-eskubidea Kabiliarentzat!
Manifestazioen
hastapenetik, gobernuak arabiarrak eta kabiliarrak elkarren kontra jardutea
bilatu du mobilizazioak gelditzeko asmoz. Disimulatu gabe, benetan existitzen
ez den konplot separatista baten mamua erabili du. Errealitatea da langile
kabiliarrak edo kabiliar jatorria dutenek paper nabarmena izan dutela Buteflika-ren
“sistema”ren kontrako manifestazio eta grebetan, bai Kabilian bertan, eta baita
ere Aljerren, Parisen eta bertze lekutan.
Kabiliarren aurkako
chauvinismoa aljeriar burgesiak
proletalgoa geldiarazteko erabiltzen duen tresna inportante bat da.
Kabiliarrek kolonialismo frantsesaren kontrako Aljeriaren askapen nazionalaren
aldeko gerlan funtsezko paper bat izan zuten. Behin eta berriz pairatzen duten
zapalkuntzaren aurka matxinatu dira, bereziki 1963, 1980, 1994, 1998 eta 2001
urteetan, batez ere nahitaez arabiartu nahi dituztelako. Kabiliarrek euren hizkuntza
propioa dute, eta ausardiaz eta kemenez beraien eskubideen alde borrokatzen
dira aspalditik. Kabiliarren autodeterminazio-eskubidearen alde gaude, baita
separatutako Estatu kabiliar bat sortzeko aukera aintzat hartuz, kabiliarren
hautua baldin bada.
Aldarrikapen hau funtsezkoa
da proletalgo arabiarraren eta amazigh-aren arteko batasuna bermatu eta
Aljeriako botere kapitalistaren kontra ekiteko. Baina horrek ez du inolaz ere
erran nahi kabiliar nazionalista burgesei sostengu politikorik ematen diogunik,
kontrakoa baizik. (...)
Kabiliar herriaren
eskubideak aljeriar kapitalisten eta inperialismo frantsesaren kontrako
borrokan erdietsiko dira. Kabiliako herriaren benetako aliatu potentzialak
Aljeriako langile arabiarrak eta langile frantsesak dira.
Buteflika eta Manuel Valls |
(…)
Kolonialismoaren
hizkuntza frantsesa izan zen, eta oraindik Aljeria zapaltzen segitzen duen
potentzia inperialista nagusiaren hizkuntza da! (...) Frantzian, halaber,
elebakartasun frantsesaren ezarpenaren aurka borrokatzen gara.
Beharrezkoa da
Aljerian, Frantzian, eta herrialde orotan, alderdi proletario iraultzaile bat
eraikitzea, alderdi burges guztiengandik independentea dena, eta, aldi berean,
fermuki aurre egiten diena. Halako alderdiek, berreraikitako 4. Internazionaleko
kide direlarik, Aljeriako iraultza proletarioaren aldeko borroka eta Frantziako
eta bertze herrialde inperialistetan egiten diren borroken arteko lotura
sortuko dute helburu berdina lortzeko. Proletalgoak mundu mailan boterea eskuratzen
duenean, jakintza teknikoari eta industriaren garapenari esker populua
miseriatik eta urritasunetik ateratzeko erabiliko ditu etekinak, eta klaserik
gabeko gizarte komunista bat eraikitzea izanen du bere helburua.
—Le Bolchévik, 228. alea, 2019ko ekaina. LTF
Frantziako Liga Trotskistaren aldizkaria.