«Euskal
nazio bakar bat eta nazio katalan bakar bat dago, eta Espainiako eta Frantziako
Estatu kapitalistek separatuta eta zapalduta dauzkate»
«Langileriak bere indar sozial itzela
mobilizatzen badu, eta zapaldu ororen buru gisa altxatzen bada, independentzia
errealitate bihur dezake»
2019ko urria. Bilbo. |
Le BOLCHEVIK:
Estatu espainolak buruzagi katalanak kondenatu ditu
Berehalako askatasuna independentista guztientzako!
Independentzia Kataluniarentzat!
Langileen errepublika baten alde!
Itzulpen ez ofiziala. Originalak:
·
Katalanez: https://www.icl-fi.org/catala/fullet/2019tractencatalan.pdf
· Ingelesez: https://www.spartacist.org/english/wv/1164/catalonia.html
Urriak 19
U
|
rriaren 14an haserreak eztanda egin du Katalunian, eta
politikari eta militante katalanei ezarritako 9 eta 13 urte bitarteko
kartzela-zigorren kontrako manifestazio jendetsuak egin dira. Epaiketa-fartsa
honek katalanen aurkako chauvinismo gaztelaua hauspotu du, eta alderdi
nazionalista katalanen buruzagiak, eta beraiekin batera Oriol Junqueras —Kataluniako Generalitateko (gobernu
autonomoa) presidente-ordea— eta Carme Forcadell —Parlamenteko lehendakaria
ohia— kondenatu dituzte 2017ko erreferendum independentista antolatzeagatik.
Akusazioak eskandalagarriak dira: “sedizioa”, “desobedientzia”, “diru
publikoaren erabilera bidegabea”. Hamabi akusatuetako 9 zigortzeaz gain, Auzitegi Gorenak
euroagindua aktibatu du berriro ere Carles Puigdemont atxilotzeko, 2017ko
urritik Belgikan errefuxiatuta baitago Generalitateko presidente ohia. Politikari
katalan ezagunen aurkako kondenak eta jazarpena mehatxu makur bat da
zapaldutako nazio katalana, euskalduna eta galiziarrarentzat, eta argi utzi
nahi du herrien kartzela espainolaren “batasun hautsezina” ez dela negoziatzen.
Kondenen berri izan eta ordu batzuetara milaka lagun
atera dira kalera Bartzelonako eta Kataluniako beste hiri batzutan, Perpinyà
barne. Elkartasun manifestazioak egin dira, halaber, Donostian, Korsikan eta
Bretainian. Bartzelonako aireportua blokeatzeko asmoa zuen manifestazio
jendetsu bat basatiki erreprimitu dute elkarlanean polizia nazional espainolak
eta Mossoek (Kataluniako polizia autonomoa). Hamarnaka manifestari zauritu
dituzte eta 22 urteko gazte batek begia galdu du, poliziak jaurtitako gomazko
bala baten erruz. Manifestazio independentistak greba orokor batekin heldu dira
gorenera, laugarrena bi urtean, eta urriaren 18an 500mila lagun baino gehiago
bildu ziren Bartzelonako manifestazioan, kasu honetan ere poliziaren oldarraldiaren
ondorioz 200 lagun artatu dituzte ospitaletan. Grebak garraio publikoaren erdia
geldiarazi du, eta indar nabarmena izan du unibertsitatean eta zerbitzu
publikoetan. Modu erabakigarrian zamaketariak grebara batu eta protestara joan
ziren.
Liga Komunista Internazionala (Laugarren
Internazionalaren aldekoa) alderdi internazionalista proletario bat denez, Kataluniaren
independentziaren aldeko kausa justua babesteagatik kartzelatutako eta
atxilotutako lagun guztien berehalako askatasuna eskatzen du. Espainian
eta Frantzian dauden preso nazionalista katalan eta euskaldun guztiak askatu!
Carles Puigdemont bakean utzi!
Euskal nazio bakar bat eta nazio katalan bakar bat
existitzen dira, eta bi Estatu kapitalista horiexek separatuta eta zapalduta
dauzkate. Alde “espainolean” garatzen den Kataluniaren independentziaren aldeko
mugimendua mehatxu bat da halaber inperialismo frantsesaren “errepublika bateratu
eta banaezina”rentzat; horregatik, burgesia frantsesak ez du etsaitasun
gutxiago bi nazio hauen independentziaren aurrean. Horrela ba, Macron-ek honako
hau adierazi zuen 2017ko urrian: «Espainia
zuzenbide-Estatu bat da, eta arau konstituzionalak ditu. Berak [Espainiar
presidenteak] errespetarazi nahi ditu,
eta nire babes osoa dauka» (Libération,
urriak 14). Ipar eta hego, independentzia Katalunia eta Euskal Herriarentzat!
Independentzia-eskubidea Galiziarentzat!
Pedro Sanchez-en PSOE, estatu espainolaren buru, paper
nagusia du errepresioa orkestratzen. Azken asteotan, terrorismoa leporatuta,
akusazio zentzugabetan oinarrituriko atxiloketak egin ditu. Auzitegi Nazionalak
(Justizia Ministerioaren atal bat) Tsunami Democràtic-i terrorismoa leporatu
dio, baina bere “krimen” bakarra azken manifestazioetan paper inportante bat
edukitzea izan da. Sanchez-ek 155. artikulua ezartzearekin mehatxatzen du,
autonomia katalanaren edozein aztarna deuseztatuz; PP neofrankistako buru Mariano
Raxoik, bere aitzindariak, 2017an halaxe egin zuen baita ere. Sozialdemokratak,
heriotzeraino leialak espainiar monarkiarekin, beti izan dute Estatu
espainoleko toki guztietan lehen mailako rol bat katalanen kontrako
chauvinismoa langileen eta zapalduen artean hauspotzen. Behera monarkia! CC.OO.
eta UGT federazio sindikalen buruzagi espainol traidoreek, halaber, chauvinismo
gaztelaua hedatzen paper garrantzitsu bat dute: ez diote babesik eman
Kataluniako greba orokorrari!
Langile-mugimenduaren
independentzia politikoaren alde!
Politikari
burges katalanek erabateko konfiantza dute Europar Batasunarengan, baina
langileek ez dute lilurakeri hori izan behar, Europar Batasunak ez diolako sekula
laguntzarik emango Kataluniari estatu espainolaren errepresioaren aurrean.
Europar Batasuna ez da estatu supranazional bat, baizik-eta bankarien eta
patroien kartel bat, inperialismo alemanak nagusitasuna duelarik bertan (eta
frantsesa bigarren tokian da). Bere izateko arrazoia ahalik eta etekinen gehien
lortzea da, Europa osoko langileriaren esplotazio maximoa lortuz.
Inperialistentzat, Estatu kide ahulenen subiranotasun nazionala zapaltzea da
kontua. Europar Batasuna, bere izaeragatik, nazio zapalduak askatzeko
borrokaren etsai amorratua da. Buruzagi katalanen kontrako kondenari
erantzunez, Europako Batzordeak ordena konstituzional espainola erabat
errespetatzen duela esan du, «Espainiaren
erabaki judizialak barne» (euobserver.com, urriak 15). Behera EB ! Gora Europako estatu
batu sozialistak, modu boluntario batean elkarturik !
Periodico comunista de EE.UU. pide la independencia para Catalunya y la amnistia |
Kataluniak ez du Estatu batek dituen ezaugarri propiorik
—indar armatuak, bereziki— estatu espainolaren erasoei eusteko. Ez dago
Kataluniaren independentziaren kausa burgesia katalanaren esku uzterik, gobernu
espainolari “elkarrizketa” erregutzen diolarik. Ondoz ondoko gobernu katalanak,
PDeCAT eskuineko alderdi burgesaren, eta aurretik, CiUren esku izan dira, eta Madrilekin
elkarlanean jarduten dira; sarritan, halaber, Esquerra Republicana eta CUPekin,
langileen aurkako austeritatea ezartzeko eta sindikatuak bortizki erasotzeko,
Mossoen bitartez greban dauden langileak eta militante independentistak erasotu
dituzte.
Emantzipazio nazionalaren aldeko borroka, iraultza
proletarioaren indar eragile bilakatzearen alde borrokatzen dugu. Langileriak
bere indar sozial itzela mobilizatzen badu, eta zapaldu ororen buru gisa
altxatzen bada, independentzia errealitate bihur dezake. Beharrezkoa da, borrokaren
bitartez, Espainia osoko eta Frantzia osoko langileei erakustea soldatapeko
esklabotza kapitalistatik euren emantzipazio propioa lortzeko, biziki
garrantzitsua dela Kataluniaren eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko
borroka. Borroka hau langileriaren gaur egungo buruzagitza salduaren aurka egin
behar da, alderdi leninista-trotskistak forjatzeko borrokan, eta berriro ere
altxatutako IV. Internazional baten kide izanik, langileria boterera gidatzeko
tresna izango da.
—Le
BOLCHEVIK, (LKI Liga Komunista Internazionala). 2019-10-19. Itzulpen ez
ofiziala.