"Stop the KKK!" "Anti-soviet cold war drive fuels Klan-nazi genocide ...(Spartacist/)" |
ASKATZAILE BERRIAK
Julio Antonio Mella,
komunista kubatarra
1924ko azaroa
«... Proletalgoaren kausa, kausa nazionala da. Gaur egungo
garaian, askatasunaren idealen alde garaipena lortzeko posibilitateekin borroka
egin dezakeen indar bakarra da. Espartako berri baten moduan landan eta hiritan
sutan jaikitzen denean, herriaren ideal guztien alde borrokatzeko
jaikitzen da.
Atzerriko kapitala suntsitu nahi du nazioaren etsaia delako. Populuaren
erregimen bat ezarri nahi du, populuaren armada bat bere zerbitzura duelarik,
justizia sozialaren berme bakarra dela ulertzen duelako. Jakin badakielako
urreak usteldu, erotu eta tirano bihurtzen dituela gizakiak, ez du atzerriko
aberatsaren lekuan aberats nazionala jarri nahi. Badaki aberastasuna gutxi
batzuen eskuetan pilatzen denean gehiegikeriak eta miseria sortzen dela,
horregatik aberastasuna sozializatu nahi du soilik fosilizatutako maisuek,
ikasle txepelek eta burges ganoragabeek errefusatzen dituzten printzipioen
arabera; Karl Marxek bilakatu zituen printzipio zientifiko hauek axioma teoriko,
eta Leninek edertasunaren eta justiziaren monumentu itzel. Sozialismoaren kausa,
orokorrean, berriz esango dugu, une honetako kausa da, Kuban, Errusian,
Indian, Estatu Batuetan eta Txinan. Edonon. … »
"U.S. out of Guantanamo! Defend the gains of the Cuban Revolution! Spartacus Youth Club" |
—Julio Antonio Mella (Kubako Alderdi Komunista): Los nuevos libertadores;1924ko azaroa