Militante trotskistak Alemanian |
Etengabeko iraultza (oinarrizko tesiak)
Trotsky
14) [Burokratizaturiko] Internazional
Komunistaren programa, Bukharin-ek egina, eklektikoa da barne-muinetaraino. Programa
hori ahalegin antzu bat da sozialismoa herrialde bakar batean eraikitzearen teoria
eta internazionalismo marxista bateragarri egiteko, baina internazionalismo
marxista ezin da separatu iraultza internazionalaren izaera etengabetik.
Ezkerreko oposizio komunistaren borroka Internazional Komunistak politika zuzen
bat eta erregimen osasuntsu bat izan
dezan estuki loturik dago programa marxista baten aldeko borrokari. Programaren
afera, aldi berean, banaezina da bi teoria kontrajarri horietatik: alegia,
etengabeko iraultza edo sozialismoa herrialde bakar batean. Aspalditik,
etengabeko iraultzaren auziak atzean utzi ditu Leninen eta Trotskyren arteko
noizbehinkako desadostasunak, historiak erabat gainditutakoak. Borroka honetan
Marxen eta Leninen funtsezko ideiak daude alde batean, eta bestean zentristen
eklektizismoa.
—Trotsky, iraultzaile
boltxebike-leninista.
Konstantinopla,
1929ko azaroaren 30a.
Spartacist League / ICL |