L
|
augarren Internazionalak une honetatik,
merezimenduz, stalinisten, sozialdemokraten, liberal burgesen eta faxisten
gorrotoa du. Ez du eta ezin izan dezake lekurik eduki inongo Fronte Popularretan.
Burgesiarekin loturak dituen talde politiko ororen aurka borrokatzen du makurtu
gabe. Bere misioa, kapitalaren agintea suntsitzea da. Bere helburua —
sozialismoa. Bere metodoa — iraultza proletarioa.
Barne demokraziarik gabe ez dago heziketa iraultzailerik. Diziplinarik gabe
ez dago ekintza iraultzailerik. Laugarren Internazionalaren barne erregimena zentralismo demokratikoaren printzipioen
arabera antolatzen da: eztabaidarako askatasun osoa, ekintzarako batasun osoa.
Giza zibilizazioaren egungo krisia zuzendaritza proletarioaren krisia da. Langile
aurreratuek, Laugarren Internazionalaren inguruan antolaturik, euren klaseari
krisitik irteteko bidea erakusten diote. Proletalgoaren eta orokorrean zapaldu
guztien askapenaren aldeko borrokaren nazioarteko esperientzian oinarritutako programa
bat proposatzen diote. Orbanik gabeko bandera bat proposatzen diote.
Herrialde guztietako langileak, Laugarren Internazionalaren banderapean
lerroka zaitezte! Biharko garaipenaren bandera da!
—Lev Trotsky,
Trantsizio programa: Kapitalismoaren
hilzoria eta Laugarren Internazionalaren eginkizunak. (1938)