Arantza Zuluetaren askatasuna
aldarrikatzea oinarrizko gauza bat da estatu burges-polizial hau gorrotatzen
dugunontzat. Baina ez gara lerdoak izango. Iraultzaileak ez dira bakezaleak, are gutxiago
bakezale suizidak.
ETAren kapitulazio
armatuaren antzerki lotsagarrian ezker abertzaleko buruzagitzak “lagun” bitxi
batzuk aukeratu zituen bitartekari lanak egiteko: israeldar sionismoa eta britaniar polizia koloniala.
Argazki horretan ikus
daitekeen bezala, Arantza Zulueta Alberto Spektorowski sionistarekin eta
Raymond Kendall-ekin agertzen da. Spektorowski agintari sionistentzat lan
egindako intelektual bat da, palestinarren sarraskiak zuritzen dituena. Raymond Kendall komunismoaren aurkako gerra basatian parte hartu
zuen Malaysian, britaniar Royal Air Force-n. Ondoren polizia koloniala izan zen Ugandan. Afrikatik metropoli
inperialistara itzuli eta, azkenean, bere txakur ibilbidea Interpol-en amaitu
zuen.
Iruzurrik ez. Armak utzi
eta instituzio burgesetara jauzi egin nahi bada, aukera bat da
erreformistentzat; baina arren, ziririk ez, bakezale hauek odolez zikinduta dituzte
eskuak-eta.
Raymond Kendall txakur "bakezaleak" britaniar armadan gudukatu zuen Malaysiar komunisten aurka. Irudian britaniar inperialistek eragindako sarraski bat Malaysian.
Komunisten aurkako sarekada britaniar bat Malaysian. 1952an The Guardianen arabera
Britaniar soldadu bat Malaysian bere "saria" erakusten
Britaniar polizia koloniala Afrikan. Hori zen Raymond Kendall bakezalearen "zeregina".
ARANTZA ETA BESTEAK ASKATU!
PRESOAK KALERA, AMNISTIA OSOA!