Lenin eta Trotsky |
“
|
Hitzontzi hipokriten gisara bake demokratiko baten
posibilitateaz herria hitzekin eta promesekin engainatu beharrean, sozialistek
masei azaldu behar diete ezinezkoa dela hala-holako bake demokratikorik
iraultza batzuk gertatu gabe eta herrialde bakoitzean gobernu propioaren aurkako borroka
iraultzailerik gabe. Politikari burgesen gisara herriak nazioen askatasunaren inguruko
hitzekin engainatu beharrean, sozialistek nazio zapaltzaileetako masei azaldu behar diete ez dutela libre izateko
perspektibarik beste nazioak zapaltzen laguntzen badute, ez badute nazio horien
autodeterminazio-eskubidea —hots, banatzeko eskubidea— onartzen eta defenditzen.
Hori da, hain zuzen ere, herrialde guztietarako baliagarria den politika
sozialista —inperialismoaren kontrakoa— bakearen auziari eta auzi nazionalari
dagokionez.
—Lenin: El problema de la paz (1915eko
uztaila/abuztua). Obras completas XXII; Akal, 1977. trotskistak.blogspot