astelehena

Lenin bakearen auziari buruz

Lenin eta Trotsky


Hitzontzi hipokriten gisara bake demokratiko baten posibilitateaz herria hitzekin eta promesekin engainatu beharrean, sozialistek masei azaldu behar diete ezinezkoa dela hala-holako bake demokratikorik iraultza batzuk gertatu gabe eta herrialde bakoitzean gobernu propioaren aurkako borroka iraultzailerik gabe. Politikari burgesen gisara herriak nazioen askatasunaren inguruko hitzekin engainatu beharrean, sozialistek nazio zapaltzaileetako masei azaldu behar diete ez dutela libre izateko perspektibarik beste nazioak zapaltzen laguntzen badute, ez badute nazio horien autodeterminazio-eskubidea —hots, banatzeko eskubidea— onartzen eta defenditzen. Hori da, hain zuzen ere, herrialde guztietarako baliagarria den politika sozialista —inperialismoaren kontrakoa— bakearen auziari eta auzi nazionalari dagokionez.
Lenin: El problema de la paz (1915eko uztaila/abuztua). Obras completas XXII; Akal, 1977. trotskistak.blogspot