PARISko
COMMUNEaren BANDERAREN PEAN
Lev Trotsky
iraultzaile marxista
H
|
istorian,
sarritan, gerraren ondoren iraultza dator.
Garai normaletan, langileria lan gogorrean aritzen da
pasiboki, ohituraren indar itzelaren menpe. Kapitalari mesede egiten dion ohitura
horrengatik izango ez balitz, ez langilezainek, ez poliziak, ez presozainek,
ezta borreroek ere, ezingo lukete populua oinperatu.
Gerrak herria apurtu eta masakratzen du, baina, era
berean, arriskutsua da agintarientzat, hain zuzen ere, herria kolpe batez
astindu eta bere ohiturak hausten dituelako, erauntsi horretan norbanako atzeratu
eta ezjakinenak esnatu egiten dira eta beren buruari eta inguruneari so egiten
diote.
Milioika langile sugarretara bultzatzen dituztenez,
agintariek promesen eta gezurren ohitura aldatzera beharturik daude. Burgesiak
bere gerra edertu egiten du populuaren bihotz onberak eskatzen duen hitzekin:
Gerra “askatasunaren” alde, “justiziaren” alde, “bizitza hobe” baten alde! Barne-barneraino
hunkitzen duenez, gerrak populua engainatzen du halabeharrez, baina sufrimendu gehiago
eta beste kate batzuk baino ez ditu
eskaintzen. Horregatik, atzipetutako populuaren tentsioak —gerrak probokaturik—
sarritan agintarien aurkako matxinadak eragiten ditu. Gerra da iraultzaren ama.
Halaxe gertatu zen duela 20 urte: Errusia eta Japoniaren
arteko gerrak herriaren atsekabea areagotu zuen bat-batean, eta ondorioz
1905eko iraultza jazo zen.
Gauza bera gertatu
zen, halaber, duela 46 urte Frantzian:
Frantzia eta Prusiaren arteko gerrak (1870-1871) langileen altxamendua eta
Parisko Communearen sorrera eragin
zuen.
Alemaniako tropen aitzinean hiriburua defenditzeko asmoz,
gobernu burgesak Parisko langileak armatu eta Guardia Nazionala sortu zuen. Baina
burgesia frantseraren idurikoz, beldurgarriagoa zen bere sorterriko proletalgoa
Hohenzollern-tarren tropak baino. Parisko kapitulazioaren ondotik, gobernu
errepublikanoak langileak armagabetzen saiatu zen. Baina gerrak sumindura
sentimendu bat sortu zuen langileen artean. Ez zuten fabriketara itzuli nahi gerra
gertatu ez balitz bezala. Langile paristarrek uko egin zioten euren armak entregatzeari,
eta 1871ko martxoaren 18an langile
armatuen eta gobernuaren erregimentuen arteko talka bat gertatu zen. Langileek garaipena
lortu zuten, eta Paris kontrolpean zutelarik, 1871ko martxoaren 28an (Commune izena zuelarik) gobernu
proletario bat ezarri zuten hiriburuan. Communeak
ez zuen denbora luzean iraun. Bere azken defendatzaileak maiatzaren 28an erori
ziren, samalda burgesen erasoaldiari erresistentzia heroiko bat egin ostean. Jarraian,
iraultza proletarioan parte hartu zutenen aurkako mendeku basatia hasi zen, eta
asteak eta hilabeteak iraun zuen. Baina, nahiz-eta gutxi iraun, orain arteko
borroka proletarioaren historian gertaerarik nagusiena izan da. Langile
paristarren esperientzian oinarriturik, munduko proletalgoak lehenbiziko aldiz
ikusi zuen iraultza proletario bat zer den, zeintzuk diren bere xedeak,
zeintzuk bideak.
Hasteko, Commune-ak langileen gobernuan jarduteko
hautatutako atzerritar guztiak konfirmatu zituen, “Communearen bandera Munduko
Errepublikaren bandera dela” aldarrikatu zuelarik.
Estatutik eta eskoletatik purgatu zuen erlijioa,
heriotza-zigorra abolitu zuen, Vendômeko zutabea (hau da, chauvinismoaren
monumentua) lurrera bota eta herriaren zerbitzari zintzoei eman zizkien
[funtzionario]-postuak, langileen pareko soldata bat ezarri zielarik.
Kapitalista ikaratuek itxitako fabriketako eta lan-zentroetako
zerrenda bat egin zuen, eta produkzioa berrekin zuen finantziazio publikoarekin.
Ekonomiaren organizazio sozialistara heltzeko, lehenbiziko urrats bat baino ez zen
izan.
Baina Communeak
ezin izan zuen bere asmo guztiak bete: suntsitua izan zen. Burgesia frantsesa,
Bismarck bere “etsai nazionalaren” laguntzarekin (zeina segituan bihurtu zen
klase-aliatu), odolean ito zuen bere benetako etsaiaren —langileriaren—
jaikialdia. Communearen asmoak eta
programa ez ziren gorpuztu. Baina mundu osoko proletalgoaren seme-alaben
bihotzaren barnean gorde ziren, eta geure borrokaren herentzia iraultzailea
bilakatu dira.
Eta orain, 1917ko martxoaren 18an, Communearen irudia inoiz baino argiago altxatzen da gure aitzinean,
izan ere, denbora-tarte luze baten ondoren, gudu iraultzaile handien aroan
sartu gara.
Mundu-Gerrak milioika langile kolpez atera ditu euren
ohiko lan-baldintzetatik eta bizitza begetatibotik. Orain arte, Europan gertatu
da bakarrik; bihar Ipar Amerikan ere gertatuko da. Sekula ez zuen langileriak
halako promesarik entzun; sekula ez zizkioten halako helburu distiratsurik
irudikatu; sekula ez zuten horrenbeste losintxatu, gerra honetan egin den moduan.
Sekula, orain arte, jabeen klaseak ez
ziren ausartu horrenbeste odol eskatzen herriari,“aberriaren defentsa” deritzon
iruzur horren izenean. Eta inoiz baino gezur, traizio eta sufrikario gehiago
ari dira pairatzen langileak.
Odolez eta lokatzez gainezka dauden lubakietan, gosez
diren herri eta hirietan, milioika bihotz suminduraz, kezkaz eta amorruz leporaino
daude. Eta sendimendu horiek, pentsamendu sozialistarekin batzen direnean, gogo
iraultzaile bihurtzen dira. Bihar, sugar hori, gainazalera igoko da proletarioen
altxamendu itzelei esker.
Errusiako proletalgoak iraultzaren bidea hartu du
jadanik, eta bere erasoaldiaren aurrean despotismo lotsagarrienen gotorlekuak
erori eta hondoratu egiten dira. Errusiako iraultza, ordea, Europa osoko eta
mundu osoko altxamendu proletarioen aitzindaria baino ez da.
“Gogoan izan ezazue
Communea!”,
esango diegu, sozialistok, langile matxinatuei. Burgesiak atzerriko etsaiari
aurre egiteko armatu zaituztete? Uko egiozue zeuen armak burgesiari
entregatzeari, Parisko langileek 1871ean egin zuten moduan. Karl Liebknecht-en
deiari jarraituz, apuntatu itzazue arma horiek zeuen benetako etsaiaren aurka, kapitalismoaren
aurka! Kendu iezaiozue eskuetatik estatu aparatua, eta burgesiaren
indarkeriaren arma bat izatetik, proletalgoaren autogobernurako aparatu bilaka
ezazue. Orain, Communearen garaiko zeuen
aurrekoek baino indar hagitz handiagoa duzue. Tronugabetu itzazue bizkarroi
horiek guztiak. Har ezazue lurra, meatzak eta fabrikak eta zuek zeuok administra
itzazue. Elkartasuna lanean, berdintasuna lanaren fruituen banaketan!
Communearen
bandera Lanaren Errepublika Mundialaren bandera da!
Trotsky, Armada Gorriaren sortzailea |