osteguna

Trotsky: « Askapen nazionalaren aldeko arma historikoa klase borroka bakarrik izan daiteke »





TROTSKY, INDEPENDENTZIA-ESKUBIDEAREN ALDE:


 

(...) proletalgoak arazo nazionala bere metodo propioen bitartez konpondu dezake eta konpondu behar du.

Askapen nazionalaren aldeko arma historikoa klase borroka bakarrik izan daiteke. (...)

 
Iraultzaile proletarioek ezin dute inoiz ahantzi nazionalitate zapalduen autodeterminazio-eskubidea, erabateko separaziorako eskubidea barne, ezta nazio zapaltzaileko proletalgoak nahitaezkoa duela autodeterminazio-eskubidea defenditzea, baita armak eskutan duelarik, hala behar izanez gero.

Tesiok zuzentasun osoz nabarmentzen dute Urriko Iraultzak Errusiako arazo nazionalari konponbidea eman ziola. Mugimendu demokratiko nazionalek berez ez zuten ahalmenik euren kabuz tsarismoaren zapalkuntza nazionala deuseztatzeko. Bakar-bakarrik nazionalitate zapalduen mugimenduak eta landako laborarien mugimenduak proletalgoari boterea hartzeko eta bere diktadura ezartzeko aukera eman ziotelako, afera nazionalak eta landa-eremuko arazoak konponbide erabakigarri eta ausart bat aurkitu zuten.

Baina boterea hartu nahi zuen proletalgoarekin bat egin baldin bazuten mugimendu nazionalek, politikoki posiblea izan zen boltxebikeek euren historia osoan zapaltzaile errusiarren aurkako borroka amorratu batean jardun zirelako, beti eta erreparorik gabe nazio zapalduen autodeterminazioari babesa eman ziotelarik, Errusiatik separatzekoa barne.

Leninek nazio zapalduekiko zuen politika, ordea, ez zuen zerikusirik epigonoenarekin [=stalinistenarekin]. Alderdi Boltxebikeak nazio zapalduen autodeterminazio-eskubidea klase borroka proletarioaren metodoekin defenditu zuen (...)

—Lev TROTSKY, militante boltxebikea: Letter to South African revolutionries



Boltxebikeak ministro kapitalisten kontrako eta sobieten boterearen aldeko pankartekin.
"Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte!" zenbait hizkuntzatan duen bandera bat ere badaramate.

astelehena

Sarraski faxista Zeelanda Berriko musulmanen aurka


Bilbo (Bizkaia), 2019/api./13
Zipaioak Vox babesten. Euskal Herrian zein antipodetan,
polizia eta faxistak klase kapitalistaren zaindari.
 
 
SARRASKI FAXISTA AOTEAROAKO MUSULMANEN AURKA

(itzulpen ez ofiziala)

Liga Komunista Internazionala:


 

Ōtautahi kolpatu duen sarraskiak autodefentsa armaturako eskubidearen beharra azaleratzen du, hain zuzen ere. Armen gaineko kontrolak langileek eta zapalduek euren burua defenditzeko duten gaitasuna deuseztatzen du. Burgesia —esplotatzaileen klase ñimiñoa— aberastasun eta berdintasun eza izugarri baten gainean dago kokatua. Beraien aberastasuna eta mozkinak —esplotatuen lanaren lepotik xurgatuta— defenditzea da euren asmoa, eta beraz, biolentziaren bitartekoen monopolioa Estatu kapitalistaren eskutan mantendu nahi dute.

Australian gertatu bezala, Zeelanda Berriko kapitalismoa jatorrizko populazioa konkistatuz eta desjabetuz sortu zen. Su-armei esker, neurri batean, maoriek hobeki defenditu ahal izan zuten euren burua  britainiar kolonizatzaileen aitzinean Zeelanda Berriko Gerretan. Gaur egun maoriak ia populazioaren %15 dira, Zeelanda Berriko proletalgoaren parte inportante bat osatzen dutelarik. Aldi berean, aparteko zapalkuntza bat pairatzen dute, etxebizitza-gabezia, pobrezia eta langabezia-tasa hagitzez handiagoak jasan behar dituzte, eta horretaz gain, Estatu arrazistaren gehiegikeriak eta bortxa. 2007an, lege “antiterrorista”z baliatuz zenbait militante maori atxilotu zituzten akusazio faltsupean. Zeelanda Berriko kapitalismoa suntsitzeko gakoa herri maoriaren berdintasunaren eta justiziaren aldeko borroka izanen da. Lider komunista maoriak etorkizuneko borroka iraultzailearen abangoardian izanen dira. (...)

Liga Komunista Internazionala / Spartacist League Of Australia (Workers Vanguard, 2019/4/5); itzulpen ez ofiziala.