Bilbo (Bizkaia), 2019/api./13 Zipaioak Vox babesten. Euskal Herrian zein antipodetan, polizia eta faxistak klase kapitalistaren zaindari. |
SARRASKI FAXISTA AOTEAROAKO MUSULMANEN AURKA
(itzulpen ez ofiziala)
Liga
Komunista Internazionala:
“
|
…
Ōtautahi kolpatu duen sarraskiak autodefentsa armaturako eskubidearen beharra
azaleratzen du, hain zuzen ere. Armen gaineko kontrolak langileek eta zapalduek
euren burua defenditzeko duten gaitasuna deuseztatzen du. Burgesia —esplotatzaileen
klase ñimiñoa— aberastasun eta berdintasun eza izugarri baten gainean dago
kokatua. Beraien aberastasuna eta mozkinak —esplotatuen lanaren lepotik
xurgatuta— defenditzea da euren asmoa, eta beraz, biolentziaren bitartekoen
monopolioa Estatu kapitalistaren eskutan mantendu nahi dute.
Australian gertatu bezala, Zeelanda Berriko kapitalismoa
jatorrizko populazioa konkistatuz eta desjabetuz sortu zen. Su-armei esker,
neurri batean, maoriek hobeki defenditu ahal izan zuten euren burua britainiar kolonizatzaileen aitzinean
Zeelanda Berriko Gerretan. Gaur egun maoriak ia populazioaren %15 dira, Zeelanda
Berriko proletalgoaren parte inportante bat osatzen dutelarik. Aldi berean,
aparteko zapalkuntza bat pairatzen dute, etxebizitza-gabezia, pobrezia eta langabezia-tasa
hagitzez handiagoak jasan behar dituzte, eta horretaz gain, Estatu arrazistaren
gehiegikeriak eta bortxa. 2007an, lege “antiterrorista”z baliatuz zenbait
militante maori atxilotu zituzten akusazio faltsupean. Zeelanda Berriko
kapitalismoa suntsitzeko gakoa herri maoriaren berdintasunaren eta justiziaren
aldeko borroka izanen da. Lider komunista maoriak etorkizuneko borroka
iraultzailearen abangoardian izanen dira. (...)
—Liga Komunista Internazionala / Spartacist League Of Australia (Workers Vanguard, 2019/4/5); itzulpen ez
ofiziala.