« Gizarte kapitalista beti
izan da eta beti da amaierarik gabeko laztura. Eta egungo gerrak orain, gerra
guztien artean erreakzionarioena, gizarte horri amaiera lazgarri bat
prestatzen baldin badio, ez dugu zertan desesperazioan erori behar. Eta garai
honetan, mundu guziak ikusi dezakenez, burgesiak berak prestatzen ari den gerra
zilegi eta iraultzaile bakarraren aurrean —hau da, burgesia inperialistaren
kontrako gerra zibila— desarmea “eskatzea”, edo hobeki esanda, desarmearen
lilurakeria eskatzea, bere esanahi objektiboagatik, desesperazioan erortzearen
froga bakar eta esklusiboa baino ez da.»
—Lenin: Iraultza proletarioaren programa militarra (1916ko iraila)