|
SPARTAKIST / IKL |
Etengabeko iraultza
(oinarrizko
tesiak)
Trotsky
8) Proletalgoaren
diktadura, iraultza demokratikoaren buruzagi gisa boterera altxatuz,
halabeharrez eta bat-batean, jabetza-eskubide burgesa errotik aldatzeko zereginaren
aitzinean aurkitzen da. Iraultza demokratikoa zuzenean sozialista bilakatzen da, etengabeko
iraultza bihurtzen delarik.
9) Proletalgoak boterea konkistatzea ez da
iraultzaren gailurra, soilik bere hastapena baizik. Eraikuntza sozialista
bakarrik uler daiteke klase borrokaren baitan, maila nazionalean zein internazionalean.
Nazioarteko palestran erregimen kapitalistak nagusitasun erabakigarria
duelarik, borroka horrek nahitaez gerra zibilak piztuko ditu mugen barnean, eta
gerra iraultzaileak mugetatik haratago. Horretan datza berez iraultza
sozialistaren izaera etengabea, kontutan hartu gabe herrialde hori atzeratuta
dagoen, bere iraultza demokratikoa atzo bertan egin zuelarik; edo, aldiz,
herrialde kapitalista zahar bat den, denbora luzez garai demokratikoa eta
parlamentarioa iragan duena.
10) Pentsaezina da iraultza sozialistaren
garaipen osoa herrialde baten muga nazionalen barnean. Gizarte burgesaren
krisiaren oinarrizko kausa bat berak sortutako indar produktiboetan datza, jada
ez baitira bateragarriak Estatu nazionalaren mugekin. Horrregatik sortzen dira,
alde batetik, gerra inperialistak; eta Europako Estatu Batuen utopia burgesa,
bestetik. Iraultza sozialista palestra nazionalean hasten da, internazionalean
jarraitzen du, eta mundu mailan burutzen da. Ondorioz, iraultza sozialista
etengabeko bilakatzen da hitzaren esanahi berri eta zabalago batean: soilik ematen
zaio amaiera gizarte berriak bere erabateko garaipena mundu osoan lortzen
duelarik.
—Trotsky,
iraultzaile boltxebike-leninista. Konstantinopla,
1929ko azaroaren 30a.