asteazkena

"Preso politikoak askatu!"

http://amnistiapresos.blogspot.com.es/2014/11/difusion-denuncia-press-politics.html

Euskal Herria

Preso politikoak askatu!

Lucio García Blanco, Manuel Pérez Martínez, Juan García Martín eta Victoria Méndez preso politikoei ezarritako azken zigorrak, guztien adina 65 urtetik gorakoa delarik, bizi osorako espetxe zigor hizkutuak dira.

Komunista zahar hauek bizitza osoa daramate langileen interesak babestuz, sarritan horregatik atxilotuak eta espetxeratuak izan direlarik. Tinkotasun eta erresistentzia adibideak dira.

Jasan dituzten azken epaiketa fartsetan, sumarioak asmatuak edota aldatuak izan dira zigor epeak era ikusgarrian hamarkadaz luzatuak izan zitezen, estatuak era honetan bere lan politikoa eta militantzia komunista zigortzen dituela lekzio bakartzat atera dezakegularik.

Bestalde, preso politiko komunista eta antifaxistak jasaten duten egoera larria salatu behar dugu: Manuel Arango Riego,
Arantza Díaz Villar, Ma José Baños Andujar eta Paco Cela gaixotasun larri eta sendaezinak dituzte, espetxean egonda zailduak izaten hari direla kontuan edukita gainera, gaixotasun hauetarako tratamendu egokia oztopatzen duena, borrokalari hauen bizitza arriskuan jarriz. Ezin dugu ahaztu gertatu berri den Isabel aparicio preso komunistaren heriotza.

Horregatik preso hororekin elkartasunerako deia egiten dugu, gaixo larri eta 65 urteko gorakoekin bereziki. Beharrezkoa da bere kasuak ezagutaraztea eta isolamendua apurtzea. Ekimen guztiak garrantzitsuak dira: txarla informatiboak, margoketak, kartelak, babes gutunak, etb.

Preso politikoen egoera langile klase osoari eragiten dion gai bat da, beraiek bere bizitzaren onena eman bait dute langile zein herri guztien interesak babesteko. Horregatik kolektibo eta elkarte guztietara haien aldarrikapenak eraman behar ditugu. preso politikoen amnistia zein gaixo larrien askatasuna entzunarazten duen ohiua presente egon dadila borroka langile eta herritar guztietan.

Preso politiko gaixoak askatu!
Bizitza zigor hizkutuen aurka!
Amnistia!