Erregimen burgesak bertze amerikar bat torturatu eta deportatu du
“
Kapitalismopean poliziaren zeregin nagusia
grebak zapuztu eta klase agintariaren politiken aurka zuzentzen diren beste era
batzuetako protestak erreprimitzea da. Poliziak izan ditzakeen beste
gizalegezko erabilgarritasunak, trafikoa zaindu eta anbulantziei deitzea
adibidez, guztiz kasualitatezkoak dira bere funtsezko zeregina erreprimitzea
delako. Banakako polizien joera pertsonalek ez dute aldatzen poliziaren
oinarrizko izaera. Guztia klase agintariaren esanetara egin behar da. Ondorioz,
errepresio polizialaren bidez kapitalismoak giza eskubideak jabetza pribatuaren
nahien menpe jartzen dituen erarik agerienetariko bat bilakatzen da.Polizia-agenteek zenbaitetan beraien zeregin
antisozialetan huts egiten badute —erabiltzen dituzten armen antzera— hori soilik
gertatzen da herdoiltzeko aukera dutelako hasieratik hezituakizan diren funtzio hiltzailea betetzeko ongi
entrenatuak ez badaude.