igandea

Engels: « Iraultza garaile ororen ondoren bultzada moral eta intelektual itzel bat gertatu da »

Urriko Iraultza:
Trotsky, Langileen eta Nekazarien Armada Gorriaren sortzailea, Moskuko desfile batean

 

Dühring jaunarentzat indarkeria gaitz absolutu bat da; bere ustez indarkeriaren lehenbiziko egintza erorialdia da, eta bere azalpen osoa jatorrizko bekatuari buruzko auhen bat da —orain arteko historia osoa kutsatu egin duena— [...]

 Bainak indarkeriak ere bertze paper bat du historian, paper iraultzaile bat: Marxen esaldiaren arabera, bertze gizarte berri batez haurdun dagoen gizarte zahar ororen emagina da, bitarteko horri esker mugimendu sozialak bidea zabaldu eta forma politiko hilak hausten ditu; horri guztiari buruz Dühring jaunak ez du tutik ere erraten. Bakarrik hasperenekin eta auhenekin onartzen du indarkeria ere beharrezkoa izan daitekeela esplotazio ekonomikoa deuseztatzeko... zoritxarrez, “indarkeriaren baliabidea erabiltzen duenak —diosku— desmoralizazioan erortzen delako beti”. Eta hori, dakigunean iraultza garaile ororen ondoren bultzada moral eta intelektual itzel bat gertatu dela!

—Friedrich ENGELS: El Anti-Dühring o La Revolución de la Ciencia de E. Dühring (Introducción al estudio del socialismo); Edicions Avant, 1987. Itzulpena: trotskistak.blogspot