larunbata

Kolonbiako "bake" akordioari buruz

Chucky Santos-i buruzko murala

LIGA KOMUNISTA INTERNAZIONALA:

KOLONBIAKO “BAKE” AKORDIOA eta A.E.B.etako GERRA ZIKINAK

·         “Bakea” kapitalista odolzaleentzat

·         Burgesiaren desadostasunak eta lurraren auzia

·         Bide gerrillariaren amaiera

·         Iraultza proletarioaren alde munstro inperialistaren erraietan!

«Liga komunista Internazionalak FARC-en eta gainontzeko beste gerrilla ezkertiarren aurkako errepresioa gaitzesten du. Baina gure programa iraultzailea funtsean indar nazionalistetan eta nekazalgoan oinarritzen diren horien kontra doa. FARC-en helburua beti izan da borroka armatua erabiltzea burgesiaren sektore bat presionatzeko, honek bai nekazari pobreei bai besteei Kolonbia kapitalista justuagoa eta demokratikoagoa eman diezaien. Manuel Marulanda Vélez-ek, Tirofijo-k, FARC-eko buruzagi historikoak 1998an elkarrizketa batean esan bezala: “FARC-ek gobernu pluralista (alderdi eta sektore sozial guztiak errepresentatua), demokratikoa eta patriotiko bat nahi du” (América Libre, 13. zenbakia). Baina Kolonbiako nekazariek pairatzen duten izua eta lurren lapurretak; eta kafe-, banana- eta loreekin lan egiten duten etxaldeetako proletalgoaren esplotazio basatiak ez du irtenbiderik aipaturiko klase-kolaborazioarekin. Milioika pertsonaren esplotazioak, zapalkuntzak eta desjabetzeak ez du konponbiderik iraultza sozialistarik gabe. Langileek eta nekazariek euren esplotatzaileen sektore “erradikalago” batekin interes komunak partekatzen dituztelaren lilurakeria hilgarria dela frogatu da behin eta berriro.»
http://www.icl-fi.org/english/wv/1105/colombia.html

International Communist League