“
|
Darwinek natura organikoaren garapen-legea aurkitu zuen bezala, Marxek giza
historiaren garapen-legea aurkitu zuen. Orain arte, gauza sinple bat sastraka ideologikoek ezkutaturik zuten: gizakiek (deus baino lehenago) jatea, edatea, aterpea
bilatzea eta janztea premiazkoagoa dutela politika, zientzia, artea, erlijioa
eta abar baino; eta, ondorioz, bizitzeko behar diren berehalako bitarteko materialen
ekoizpena (eta, beraz, herri jakin baten edo garai jakin baten garapen
ekonomikoaren maila) herri jakin horretan garaturiko instituzio estatalen, kontzepzio
juridikoen, artearen eta baita erlijioari buruzko ideien oinarria dela, eta, hortaz,
halaxe ulertuak izan behar dira, eta ez alderantziz, ordura arte egin bezala.
Friedrich ENGELS
Karl Marxen hilobiaren aitzinean; 1883ko
martxoa