asteartea

Katalunia: erasoaldi neofrankista (3)



Katalunia: erasoaldi neofrankista

ASKAPEN NAZIONALAREN ALDEKO
BORROKA IMPASSE EGOERAN

Kataluniar errepublika proletarioaren alde!
Alderdi leninista-trotskistak forjatu!

( 3. zatia )


2018ko urtarrila


Liga Komunista Internazionalaren artikulua:
Itzulpen ez ofiziala, trotskistak.blogspoten ardura

[…]
SOSTENGURIK EZ KATALUNIAKO BURGESIARI!
Gure programa iraultzaileak langile mugimenduaren independentzia politikoan datza. Baiezko botoari babesa eman genion urriaren 1eko erreferendumean —Kataluniako independentziaren alde dugun ildoan oinarriturik—, baina egin berri diren hauteskundeetan lehiatu diren alderdiei ez diegu babesik eman. PSOE eta PSC alderdi proletario-burgesak dira, hau da, langilerian dute oinarria, baina beraien programa eta buruzagitza burgesiaren aldeko ildo bat du; beraien chauvinismo antikatalanak bat egiten du neofrankisten bi barietateekin, eta 155. artikulua aplikatzeko garaian bat datoz. Sozialdemokraten aldeko botoa eskatzea langileriari eta Kataluniako herria askatzeko borrokari traizio egitea izango litzateke. Bestalde, egiazko marxistok, gure printzipioei jarraituz, ez diegu sekula babes politikorik ematen proletalgoari arrotz zaien indarrei. Puigdemonten PDeCAT alderdi eskuindarra eta Junquerasen Esquerra Republicana bezalako partiduak burgesak dira, klase-etsaiarenak, alegia. CUP ere (Candidatura d’Unitat Popular) organizazio burges bat da eta bere anai-arreba nagusien atzetik doa, eta kapitalismoa mantentzeko konpromezua du (nahiz-eta “antikapitalista” goitizen faltsua eduki).
Catalunya En Comú-Podem-eko populista burgesek (Podemos-en kide katalanak koalizio horren partaide direlarik) demokraziaren aldeko erretorika duten chauvinista gaztelau hutsak dira: Podemos-ek, duela gutxi, independentziaren aldeko erreferenduma eta 155. artikuluaren aplikazioa maila berean jarri ditu, biak —beraien ustez—  antidemokratikoak direlako; era berean, aldebakarreko independentzia aldarrikapen oro salatzen dabiltza, “zilegitasunik” ez omen duelako.
Espartakistok, indar horien guztien aurka, herriaren tribunoa diren alderdi  leninista-trotskistak forjatzearen aldeko borrokan gabiltza, langileriaren barnean esplotatzaile ororen aurrean behar den etsaitasuna sustatzeko asmoz eta, era berean, langileriak, zapaldu ororen buruzagitza lortuz, bere eginkizun historikoaren kontzientzia har dezan.

SASITROTSKISTEK LERRO KLASISTA GURUTZATZEN DUTE
Bere burua trotskistatzat duen Izquierda Revolucionaria-k (I.R.) —Britainia Handian egoitza duen C.W.I.-ren kide den organizazioak— hauteskundeetan “PP, Ciudadanos eta PSC-PSOE garaitzeko” deia egin du, hau da, gainontzeko edozein indar (kapitalistari) bozka emateko deia (izquierdarevolucionaria.net, azaroaren 30a). I.R.-k oso erraz gurutzetzen du lerro klasista; baina bere chauvinismoa atzean uztea gehiago kostatzen zaio. Duela hilabete batzuk, Katalunia eta Euskal Herriaren independentziaren aldeko borroka “sozialismoaren” aurkakotzat jotzen zuen, eta Podemos-en zerbitzu bikainei esker “sozialismora” helduko ginatekeela zioen (ikusi “¡Por lucha de clases contra la prisión española de los pueblos!”, 2017ko apirila). Azkeneko unean, I.R.-k, Kataluniako herriak kalean egin duen presioaren eraginez, iragan den urriaren 1eko erreferendumaren bezperan —literalki— baiezko botoaren aldeko deia egin zuen, baina uste sendorik gabe.
I.R.-ren programa maximoa “erepublika sozialista federal” espainol baten aldeko aldarrikapenean adierazten da, eta, a priori, bertan mantendu nahiko lituzke giltzapeturik katalanak, euskaldunak eta galiziarrak; horrez gain, chauvinista burgesen esku etorriko omen da beraien ustezko “errepublika sozialista”: I.R.-k oraindik “78ko erregimenaren aurka borrokatzen duen ezkerraren fronte bateratu” bat sustatzen du, bertan Podem sartzen dutelarik; Frantzian, Jean-Luc Mélenchon-en alderdi antikatalanaren barnean daude sakonki sarturik.
        
         Era berean, hor da —oin bakoitza alde banatan duelarik, eta printzipio marxistei muzin eginez— CRT (Corriente Revolucionaria de Trabajadores y Trabajadoras), Argentinan egoitza nagusia duen Fracción Trotskista-Cuarta Internacional erakundearen adarra. CRT-k abstentzioaren aldeko deia egin zuen urriko erreferendumean, honako hau argituz: “ez gara independentistak, eta ez dugu Junts pel Sí-k eta CUP-ek proposatzen duten errepublikaren aldeko proiektua eta prozesu konstituziogilea babesten” (laizquierdadiario.es, 2017ko iraila). Baina horrek, CUP-en izaera burgesa barne, ez zien eragotzi hiru hilabete beranduago… CUPen aldeko botoa eskatzea! (laizquierdadiario.es, 2017ko abendua). 

CUP-en “errepublikaren eta prozesu konstituziogilearen aldeko proiektu” kapitalistari, zera erantzuten dio CRT-k: “errepublikaren aldeko borroka ezin da banatu arlo sozialaren aldeko borrokatik, hau da, zein klasek duen botere politikoa. Horregatik benetan librea eta subiranoa den prozesu konstituziogile baten alde borrokatzen gara” (idem). Zozoak beleari «ipurbeltz!»: biltzar konstituziogilearen aldeko eslogana gobernu kapitalista baten alde deitzea da. Langileriak ez du botere politikoa eskuratuko demokrazia burgesaren instituzioen bitartez, baizik-eta alderdi proletario iraultzaile batek zuzendutako iraultza sozialistari esker; iraultza horrek estatu kapitalistaren aparatu osoa suntsituko du, eta halaber, aberatsen mesederako egindako demokraziaren instituzioak, sobiet proletarioek bere lekua hartzen dutelarik. Xede horrekin lan egiten dugu zinezko trotskistok.
LIGA KOMUNISTA INTERNAZIONALA . Mexikoko Talde Trotskista