N. Krupskaia boltxebikea |
LENIN:
Pravda-n argitaratua 1920ko martxoaren 8an
K
|
apitalismoak berdintasun formala eta berdintasun ekonomiko eza
—eta, beraz, soziala— konbinatzen ditu. Kapitalismoaren ezaugarri funtsezkoenetako
bat da hori, eta berariaz ezkutatzen dute burgesiaren aldekoek, liberalek; demokrata
burges-txikiek, ordea, ez dira hori ulertzera heltzen.
(…)
(…)
Baina
kapitalismoa ezin da kontsekuentea izan ezta berdintasun formalarekiko
(legearen aurreko berdintasuna, asearen eta gosetiaren arteko “berdintasuna”, jabearen
eta desjabetuaren artekoa). Inkontsekuentzia horren adierazpen nabarienetako
bat da emakumearen eta gizonaren arteko eskubide berdintasun eza. Ez da
Estatu burgesik, ezta Estatu errepublikano eta demokratiko progresistena ere,
eskubide berdintasun osoa eskaini duenik.
Errusiar
Errepublika Sobietarrak, aldiz, berehala deuseztatu zituen salpuespenik gabe emakumearen
eskubide berdintasun eza bermatzen zituzten aztarna legislatibo guztiak, eta
istantean ziurtatu zion legearen aurreko berdintasun osoa.
Esan
ohi da emakumearen egoera juridikoa dela hobekien islatzen duena maila kulturala.
Aforismo hori egia biribil bat da. Eta ikuspuntu horretatik, proletalgoaren
diktadurak bakarrik, Estatu sozialistak bakarrik, lortu zuen eta lortu du maila
kulturalik gorena.
Emakume
langilearen mugimenduari emandako bulkada berri, indartsu eta ezohikoa
halabeharrez dago uztarturik, beraz, lehenbiziko Errepublika Sobietarraren sorrerarekin
(eta bere finkatzearekin), eta honekin batera eta berarekin loturik, Internazional Komunistarekin.
Kapitalismoak
zuzenean edo zeharka, guztiz edo partzialki, zapaltzen zuen jendeari buruz ari
garenez, esan behar da erregimen sobietarrak eta soilik erregimen sobietarrak
bermatzen duela demokrazia. Hau nabarmena da langileriari eta nekazari txiroei
dagokionez. Nabarmena da emakumearen egoerari dagokionez.
Baina
erregimen sobietarra klaseak abolitzearen aldeko azken
borroka erabakigarria da, berdintasun ekonomiko eta sozialaren aldeko borroka
bat da. Demokrazia, nahiz-eta kapitalismoak zapaltzen dituenen aldeko
demokrazia izan, sexu zapaldua barne, ez da aski guretzat.
Emakume
langileen mugimenduak planteatzen duen zeregin nagusia emakumearen berdintasun
ekonomiko eta sozialaren aldeko borroka da, eta ez bakarrik berdintasun
formalaren aldekoa. Funtsezkoena da emakumea lan sozial produktiboan
txertatzea, “etxeko esklabotzatik” ateratzea, sukaldearen eta haurren zaintzaren zama
amaigabearen mendekotasun ergel eta umiliagarritik askatzea.
Borroka
luze bat da, errotiko aldakuntza bat behar duena bai teknika sozialean bai
ohituretan. Baina azkenean borroka horretan komunismoak erdietsiko du erabateko
garaitza.
1920ko martxoaren 4a
Pravda, 1920ko martxoaren 8a
—Lenin
Gazteleratik euskaratua (Akal,
obras completas)
Mosku; proletalgoaren diktaduraren aldeko pankarta. |