ostirala

Lenin: Emakume langileei

“Proletalgoak ezin du erabateko garaipena lortu
emakumearen askatasun osoa erdietsi gabe.”
—Lenin

 

Lenin :
EMAKUME LANGILEEI

1920ko otsailaren 21a

B

urkideak, Moskuko sobiet-a hautatzeko egindako hauteskundeek frogatu dute Alderdi Komunistak langileriaren artean bere indarra sendotzen ari dela.

Beharrezkoa da emakume langileek gehiago parte hartzea hauteskudeetan. Botere sobietarra lehenbizikoa eta bakarra izan da mundu mailan emakumea gizonen menpe jartzen zuten lege burges zahar eta zitalak erabat abolitzen; lege hauek gizonezkoa egoera pribilegiatu batean jartzen zuten, ezkontza-eskubideei edo seme-alabei dagokionez, esate baterako. Botere sobietarrak, hau da, langileen botereak, lehenbizikoa eta bakarra izan da munduan errepublika burges guztietan —baita demokratikoenetan ere— dauden gizonaren aldeko pribilegioak deuseztatzen, pribilegio hauek jabetzarekin uztarturik daude, eta zuzenbide familiarrean diraute.

Lur-jabeak, kapitalistak eta merkatariak dauden tokian, ezin du gizonen eta emakumeen artean berdintasunik egon, ezta legearen aurrean ere.

Lur-jaberik, kapitalistarik eta merkataririk ez dagoen lekuan, langileen botereak —esplotatzaile horiek gabe—  bizitza berri bat eraikitzen duen lekuan, bada berdintasuna gizonaren eta emakumearen artean legearen aurrean.

Baina hau ez da aski.

Legearen aurreko berdintasuna ez da halabeharrez berdintasuna egintzetan.

Emakumezko langileen eta gizonezko langileen artean berdintasuna egotea lortu behar dugu, ez bakarrik legearen aurrean, baizik-eta egintzetan. Horretarako emakume langileak enpresa sozialen administrazioan eta Estatuaren administrazioan geroz eta gehiago parte hartzea behar dugu.

Administrazioan parte hartzean, emakumeek bizkor ikasiko dute, eta gizonen mailan jarriko dira.

Hauta itzazue emakume langile gehiago sobiet-erako, bai komunistak bai alderdiko kide ez direnak. Baldintza bakarra langile zintzoak izatea da, lana modu zentzudun eta ondratuan egiteko gai direnak, nahiz-eta alderdiko kide ez izan, hauta itzazue Moskuko sobiet-erako!

Emakume langile gehiago Moskuko sobiet-ean! Moskuko proletalgoak frogatu dezala beharrezkoa dena egiteko prest dela, eta behar den guzia egiten duela garaipena lortzeko borrokan, aspaldiko berdintasun ezaren aurkako borrokan, emakumearen umiliazio burges zaharraren aurka!

Proletalgoak ezin du erabateko garaipena lortu emakumearen askatasun osoa erdietsi gabe.

—N. Lenin

1920ko otsailaren 21a

Pravda, 40. alea, 1920ko otsailaren 22a.
Egunkariaren testuaren arabera argitaratua,
Akal argitaletxearen arabera.


 
Langileen iraultzaren eta emazteen askapenaren aldeko aldarri komunista Estatu Batuetan
Emakumeak guardia gorrian
Ezkontza bat Asia sobietarrean 1920ko hamarkadan (gibelean Marx eta Leninen erretratuak).

1917ko iraultza.
Ministro kapitalisten kontrako manifestazioa.

 
Embed from Getty Images