Quebeceko komunistak :
La Riposteren mozorroaren
atzean: ez sozialismorik ezta independentziarik ere
Alderdi
leninista baten alde!
Quebecen independentziaren alde!
·
Leninismoa eta arazo nazional quebectarra
·
Klase-independentzia errenditze oportunisten aitzinean
·
Eskozia, Katalunia: La Riposte bere kontraesanetan
hondoratzen da
·
Fightback: Kanadako batasunaren tribuna, “101” legearen
kontra
“
|
Kanadar
Estatuaren sustraietan dago Quebecek jasaten duen zapalkuntza, uztarpe
anglofonotik askatzeko borroka beti izan delarik klase borroka sustatzeko indar
eragile handi bat. Kanadan eta Quebecen iraultza antolatzeko, arazo
estrategiko nagusia arazo nazionala da. Ligue Trotskyste-ren programaren muinean
dago askapen nazionalaren eta Quebeceko errepublika proletarioaren aldeko engaiamendua.
Borroka hau aitzina eramateko, boltxebikeen ereduan oinarrituriko alderdi bat
eraikitzea da gure xedea, alderdi burges eta erreformista guztiekiko
independentea dena. Errusiar Iraultzaren ikasbidea segituz eta proletalgoaren
diktaduraren alde borrokatuz, langileriak eta zapaldu orok emantzipazioa
erdietsi dezakete.
—République ouvrière, 2018ko ekaina.