Lenin: “Normala da
burgesiak jakobinoak gorrotatzea”
H
|
istorialari burgesen iduriko, jakobinismoa erorialdi bat da (“behera” egitea da). Historialari
proletarioen iduriko, klase zapaldua askatzeko borrokaren puntu gorenetako bat da.
Jakobinoek iraultza demokratiko baten alde eta errepublikaren aurkako monarken
koalizio bati erresistitzeko eredurik hoberena eman zioten Frantziari. Ezin izan
zuten garaipen osoa lortu, batez ere 18. mendeko Frantzia inguratzen zuten herrialdeak
atzeratuegi zeudelako, eta Frantziak bera ere sozialismoa eraikitzeko oinarri
materialik ez zuelako, bankurik ez zelako, ezta partzuergo kapitalistarik, ezta
makinak eraikitzeko industriarik, ezta trenbiderik.
20. mendeko “jakobinismoa”, Europan edo
Europa eta Asiaren arteko mugetan, klase iraultzailearen agintea, hots,
proletalgoaren agintea esan nahiko luke, eta nekazari txiroen laguntzaz, oinarri
materialen existentzia aprobetxatuko luke sozialismorantz joateko; ez luke
bakarrik 18. mendeko jakobinoek eman zituzten gauza handi, suntsiezin eta ahaztezinak
eskainiko, baizik-eta, mundu osoan zehar, langileen garaipen iraunkor bat lortuko
luke.
Normala da burgesiak jakobinoak
gorrotatzea. Normala da burgesia-txikia haien beldur izatea. Proletarioek eta
klase-kontzientziadun langileek konfiantza osoa dute klase iraultzaile eta
zapaldua boterearen jabe izatera helduko dela, eta hauxe da, hain
zuzen ere, jakobinismoaren esentzia, egungo krisiaren irtenbide bakarra,
hondamendi ekonomikoari eta gerrari amaiera emateko modu bakarra.
—Lenin: ¿Puede
asustarse la clase obrera con el “jacobinismo”?
Pravda,
90. alea, 1917ko ekainaren 7a (ekainaren 24a)